Ivalo (ibaia)
Ivalojoki | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta gold river (en) |
Luzera | 184 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 68°44′30″N 27°39′01″E / 68.74169°N 27.65031°E |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 3.884 km² |
Arro hidrografikoa | Paatsjoki basin (en) |
Iturburua | Korsatunturi (en) |
Bokalea () | Inari (Inari) |
Ivalojoki ibaia (Iparraldeko Samieraz: Avviljohka; Inariko Samieraz: Avveeljuuhâ), Laponiako 180 km-tako ibaia da. Hasieran motel xamar igarotzen da bere sorlekutik eta eskualde bakarti batzuk igaro ondoren, hala nola Enontekiö udalerritik, Ivalo herrixkara iristen da indar bizian. Inarijärvi lakura iritsi baino lehen, ibaia, hiru ibaietan zatitzen da eta lakuan delta antzeko bat sortzen dute.
Lemmenjoki Parke Nazionaletik ere igarotzen da, eta hainbat igaraba, lepahori eta lepazuri aurki daitezke bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1870eko hamarkadan urre-sukarrak bultzatuta, Europako hainbat gizon iritsi ziren Lemmenjoki eta Ivalojoki ibaietara. Klima hotza zela eta, urre-bilatzaileak zortzi hilabete baino ez zuten ematen ibaian urre bila. Honela, zortzi hilabetean aurkitutakoak bizitzeko ematen ez zienez, bilatzeari utzi eta euren etxeetara itzuli ziren. Hala ere, gaur egun, hainbat herritar ikusi daitezke ezer egiteko ez daukaten arratsalde batean urre-bila. Baina gehien bat, kanoarekin ibiltzeko da ezaguna ibaia, Kuttura herrixkan batez ere, erdi-mailako zailtasuna duen ibaia baita.