Iván Pedroso
Iván Pedroso | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Iván Lázaro Pedroso Soler | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Habana, 1972ko abenduaren 17a (51 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kuba | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 66 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 176 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iván Lázaro Pedroso Soler (iˈβan peˈðɾoso; Habana, 1972ko abenduaren 17a) kubatar atleta da, luzera jauzian espezializatua.
Hamaika urte zituela hasi zen atletismoan, eta zaletasun horretan lagungarri gertatu zitzaion 1991ko Joko Panamerikarrak egin ziren estadiotik hurbil bizi izana eta Kuban eliteko kirolariek jasotzen duten laguntasuna. Hamazazpi urte zituenerako zortzi metro luzetik gora jauzi egiteko gai zen. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan laugarren gelditu zen. Hurrengo urteetan munduko txapelketa ezin jokaturik gelditu zen, min hartuta zegoelako, baina 1995ean, Sestrièren, garaipena lortu zuen eta ordu arte estatubatuarren esku egondako nagusitasuna eskuratu zuen. Hain zuzen ere, Mike Powellen errekorra gainditu zuen 8,96 metroko markarekin, baina historiarako betiko erregistratuta gelditu den arren, marka hura ez zen ofizialtzat onartu, klimatologia aldeko zuela eta: anemometroak zioen onargarria zela jauzia, baina eztabaida luzeen ondoren Atletismo Amateurreko Nazioarteko Federazioak ez zuen marka homologatu. Urte hartan bertan Joko Panamerikarretako urrezko domina irabazi zuen (Carl Lewisek eta Mike Powellek zuten marka gaindituta) eta denboraldiko munduko markarik onena lortu zuen Salamancan. 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan min hartu zuen eta ezin izan zuen garaipena eskuratu, baina 1997an pista estaliko munduko txapelketan, Lievinen (Frantzia), irabazle izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-05-04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1972ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kubako atletak
- Luzera-jauzilariak
- Habanarrak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Kubako urrezko dominadun olinpikoak