Edukira joan

Islamaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Islamaren historia zibilizazio islamiarraren garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala da. Historialari gehienek[1] islama VII. mendearen hasieran Meka eta Medinan sortu zela onartzen dute. Musulmanek islama Jesus, Salomon, David, Moises, Abraham, Noe eta Adam bezalako profeten jatorrizko fedearen itzulera bezala hartzen dute, Jainkoaren borondateari men eginez.[2][3][4]

Tradizioaren arabera, 610ean Mahoma profeta islamiarra jainkozko errebelazioak jasotzen hasi zen. Mahomaren mezuak jarraitzaileak irabazi zituen baina Mekako handikien aurkakotasun gero eta handiagoarekin aurkitu zen. 622an, bere osaba Abu Taliben heriotzarekin babesa galdu eta urte batzuetara, Mahomak Yathrib hirira (gaur egungo Medinara) emigratu zuen. 632an Mahoma hil zenean, Rasidar kalifaldiaren garaian musulmanen komunitatearen buruzagiaren oinordekoa izango zenaren inguruko desadostasuna piztu zen.

Mahoma hil eta mende bat geroago, islama, Ozeano Atlantikotik , Erdialdeko Asiaraino hedatu zen. Inperio hau ez zen denbora luzez baturik mantendu; gobernu sistema berriak, laster, islamaren historialarientzat Fitna bezala ezagutzen zen gerra zibil bat eragin zuen, eta, ondoren, Bigarren Fitna batek erasana.

Islama komunitate politiko bezala zatitu zen arren, Abbastar Kalifa-herriaren inperioak, mogoldarrak eta Seljuktar otomandarrak munduko handienen eta boteretsuenen artean zeuden. Arabiarrek kultura eta zientziaren gune islamiar asko egin zituzten, horietatik zientzialari, astronomo, matematikari, doktore eta filosofo islamiar nabarmenak sortu zirelarik Islamaren Urrezko Aroan. Teknologia loratu egin zen; inbertsio handia egin zen azpiegitura ekonomikoan, hala nola ureztatze-sistemetan eta kanaletan. Koranaren irakurketaren garrantzia azpimarratzeak alfabetatze maila handia eragin zuen populazio orokorrean.

Ondoren, XIV. eta XIV. mendeetan, eskualde islamiarrak europar inperio boteretsuen eraginpean erori ziren. Lehen Mundu Gerraren eta Konstantinoplako Okupazioaren ondoren, Otomandar Inperioko gerakinak, Europako protektoratu bezala banatzean zatituak izan ziren.

Mende askoren ondoren, ez da geratzen kalifatzarraren (otomandarrek behintzat eskatu zutena) aldarri handi eta oso onarturik.

XX. mendearen zati handi batean hainbat ideologiak eraginda (komunismoak, adibidez), islamiar nortasuna eta islamaren gailentasuna areagotu egin dira, zalantzarik gabe, XX. mendearen azken urteetan eta XXI.aren hasieran. Hazkunde azkarrak, mendebaldeko interesek islamiar eskualdeetan, nazioarteko gatazkek eta globalizazioak islamaren garrantzian eragin dute XX. mendean.

Islamiar inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inperio islamiarra. Marroiaz Mahomak konkistatutako lurraldeak, arrosaz Rasidar Kalifek konkistatutakoak eta horiz Omeiatar dinastian konkistatutakoak.

Islamean adierazitako arauak arabiar hedapenaren hasierarako oinarria izan ziren. Fededunek gerra santua fedearen alde egiteko zuten betebeharrak armada arabiarretan soldaduak sartzea eta euren artean borrokatzeari uztea erraztu zuen.

Bestalde, arabiar hedapena bultzatu zuten beste arrazoi batzuk ere izan ziren. Ekonomiaren ikuspegitik, herri hau bizi zen lurraldeko pobreziak lur emankor eta oparoagoen bilaketa bultzatu zuen. Honi, persiar eta bizantziar inperioen pixkanakako gainbehera gehitzen zaio, kultura berri hau sartzeko baldintza egokia.

632an Mahoma hil zenean, bere ondorengoak, kalifak deituak, islamiar herria zuzentzeaz eta erlijioa eta lurraldea hedatzen saiatzeaz arduratu ziren.[5]

  • Abbastar kalifa-herria
    Abbastarrak: 750 urtean, Irango iraultza batek omeia gehienak hil zituen (Abd ar-Rahman bakarrik geratu zen bizirik), kalifa Abul-Abasera sagaratu zuen eta inperioaren hiriburu berria Bagdad hirian ezarri zuen. Abbastarrak boterean mantendu ziren 945 urtera arte, urte horretan seljuktarrek (turkiar musulmanak) kalifa-herria hartu zuten arte. Garai honetan, Kordoba, Egipto eta Marokoko probintziak Bagdadeko botere zentraletik banandu ziren.
Sakontzeko, irakurri: «Lehen Fitna»

Omarren oinordekoa Uthman ibn Affan izan zen, Mahomaren lehen jarraitzaileetako bat. Uthmanen mendean, inperio berria, Fitna edo anabasa deitu zitzaion Gerra Zibil batean erori zen. Mahomaren senide eta lehen jarraitzaileetako asko, Uthmanekin ez zeuden pozik, bere ahaideei bidegabeki laguntzen ari zela sentitzen baitzuten, eta buruzagi erlijioso baizik, errege bat bezala jokatzen zuela pentsatzen zutelako. Soldadu matxinoek Uthman hil zuten eta buruzagitza Ali ibn Abi Talibi eskaini zioten, Mahomaren lehengusu eta suhiari. Musulman askok (bereziki kalifatzarako euren hautagaiak zituztenak) Ali buruzagi bezala onartzea arbuiatu zuten, eta, beraz, honek bere kalifaldi laburra pasa zuen Uthmanen fakzio disidenteen eta ahaide ziren Omeiarren aurka borrokan. Ali, hiltzaile jariyar batek hil zuen eta Omeiek kalifatza eskatu zuten. Haiek lortu zuten musulman gehienen buruzagitza zenbait belaunalditan atxikitzea, baina aldi labur batez izan ezik, ez zuten inoiz zatitu gabeko islamiar inperio baten gainean gobernatu. Islamiar fedea ere dibergitu egin zen, gaur egungo suniak eta xiitak bananduz. (Hau, beharbada, istorio erlijioso konplexu baten sinplifikazio izugarri bat da).

Bigarren Fitna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bigarren Fitna»

Omeietako gobernua, 680an bigarren gerra zibil batek eten zuen (bigarren Fitna), berrezarri egin zen, baina, ondoren, 758an amaitu zen. Honen ondoren, arerio ziren dinastiek, kalifa-herria edo mundu musulmanaren lidergoa aldarrikatuko zuten, eta estatu eta inperio islamiar askok, soilik kalifari obedientzia sinboliko bat eskainiko zioten, mundu islamiarra bateratzeko gai ez zena.

Botere islamiarraren goraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperio berri honetako biztanleriaren gehiengoa ez zen musulmana. Dhimmi estatutuaren menpe eta kapitazio zerga baten (yizia) ordainpean, konkistatutako biztanleek euren erlijioak toleratuak zirela ikusi zuten. Omeien azpian, bihurtu nahi zutenek, euren tribuan adoptatuko zituen arabiar ongile bat aurkitu behar zuten. Behin ohorezko arabiarrak izanda, bihur litezke.

Hala ere, biztanleriaren gehiengoa islamera bihurtu zen. Mugimendua azkarra edo geldoa izan zen, mundu akademikoan oso eztabaidatua dagoen topiko bat da, eta herrialdez herrialdeko ikasketa xeheen arabera baino ez litzateke erabakiko.

Batasun politikoaren suntsiketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamaren batasun politikoa desegiten hasi zen. Emirerriak, oraindik kalifaren lidergo teorikoa onartzen zutenak, independentziarantz lerratu ziren, eta kontrolaren berpizte labur bat, bi kalifa-herri arerioen ezarpenarekin amaitu zen: Fatimatarrak Afrikako iparraldean eta Kordobako Omeiak Espainian (emirrak, ihes egitea lortu zuen familia horretako kide baten ondorengoak ziren). Batzuetan, abbastarrek, txotxongilo bezala gobernatu zuten Buyi emirrentzat.

Inbasio berri batzuek mundu islamiarra suntsitu zuten. Lehenik, berriki bihurtu ziren turkiar seljuktarrek berehala konkistatu zuten Asia islamiarra, gobernu ortodoxoa berrezarri eta fatimatarrak garaituko zituztelakoan, baina laster haiek ere deszentralizazio politikoaren preso erori ziren. 1071n, Manzikerteko guduan bizantziarrek jasandako hondamendiaren ondoren, gurutzada batzuk jaurti zituen, eta, denbora batez, Jerusalem harrapatu zuten. Hala ere, Saladinek batasuna berrezarri zuen, fatimatarrak garaitu zituen eta hiria berreskuratu zuen. Gurutzada berriak egin ziren, gutxienez, hiri sakratua berreskuratzeko saiakera nominalarekin. Baina Konstantinoplaren arpilaketa eta okupazioa baino ezer gehiago ez zen lortu, Bizantziar Inperioa oso ahuldua eta ondorengo konkista baterako prest utziz.

Denbora horretan, astronomian, poesian, zientzia filosofikoetan eta matematiketan aurrerapen handiak egin ziren.

XII. mendearen hasierarako, askoz mehatxu larriagoa zegoen islamaren gainean. Mongoliarrek, 1258an Bagdad inbaditu zutenak, lurralde islamiar gehienak konkistatu zituzten Egipto ekialdean. Hordak, Abbastar Kalifa-herriarekin eta Erdi Aroko Islamaren Urrezko Aroarekin bukatu zuten, islamiar mundua, hondatua eta nahasia utziz. Ondoren, mongoliarrak islamera bihurtu ziren, eta euren kultura propioa garatu zuten, truke ezberdin eta sofistikatuan oinarritua, Eurasiako izkina bakoitzeko elementuak integratuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Watt, William Montgomery. (1998). Islam and the Integration of Society. Psychology Press ISBN 978-0-415-17587-6. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. (Ingelesez) Esposito, John. (1998). Islam: The Straight Path (3rd ed.). Oxford University Press, 9, 12 or. ISBN 978-0-19-511234-4..
  3. Esposito (2002b), pp. 4–5.
  4. (Ingelesez) Peters, F. E. (Francis E. ). (2003). Islam, a guide for Jews and Christians. Princeton, NJ : Princeton University Press ISBN 978-0-691-11553-5. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  5. (Ingelesez) Hourani, Albert Habib; Hourani, Albert; Ruthven, Malise. (2002). A History of the Arab Peoples. Harvard University Press ISBN 978-0-674-01017-8. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]