Isildutako eskuak
Isildutako eskuak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jon Abril |
Argitaratze-data | 2022 |
Argitaletxea | Elkar |
Orrialdeak | 249 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | emakumea eta lanbidea |
Isildutako eskuak Jon Abrilek 2022an plazaratu zuen saiakeraren izenburua da. Gerra ondoko Euskal Herriko hamalau emakume langileren lekukotza jasotzen ditu liburuak. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika beka lortu zuen egileak 2021ean lan hau idazteko.[1][2][3] Gerra osteko emakume langileen kontakizuna egiten da. Gerraostean emakumeek kanpoan ere lan egin zutela erakusten du liburuak. Liburuaren lehenbiziko zatia 2016ean egindako Neskatoak dokumentalean oinarritutakoa da. Bertan, Pakita Burguete izeneko emakume baten bizipenak kontatzen dira. Beratik (Nafarroa) Donibane Lohizunera (Lapurdi) neskato joan zen. Bertze hamahiru testigantzen artean daude, adibidez, Libe Goñi, Seaskako lehenbiziko irakaslearena edo Milagros Landa, Otsagabian (Nafarroa) unai gisa aritu zen emaztekiarena.[4]
-
Pakita Burgete Iratzoki beratarra Neskatoak dokumentalean
Kapituluetako tokiak eta protagonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapitulu bakoitzean emakume langile bat lantzen du liburuak. Hauek dira kapituluen izenburuak, nor den protagonista eta zein lanbide zuen.[5][4]
# | Kapitualaren izenburua | Protagonista | Lanbidea eta non |
---|---|---|---|
I. | Gordeka joanak | Pakita Burguete Irazoki[6] | Neskatoa Donibane Lohizunen |
II. | Bihotzak agindutakoa | Libe Goni Garate | Seaskako lehenbiziko anderenoa Baionan |
III. | Enarek jositako zolak | Michelle Rosier | Tauzin lantegiko espartingilea Bildoze-Onizepean |
IV. | Muskildako unaia | Milagros Landa Compains | Unaia Otsagabian |
V. | Zerua eskuekin ukitzea bezalakoa | Mercedes del Burgo Alava
eta Rosario Aizpurua Donazar |
Onena paper-fabrikako langileak Atarrabian |
VI. | Soinekoak kontserba pototan | Josefina 'Fina' López Diez
eta Belen Lersundi Artola |
Barazki eta arrain-kontserba fabrikako langileak Lodosan eta Ondarroan |
VII. | Arrakalak kremailerekin ixten | Pilar Espinosa Caballero | Areitio kremailera-lantegiko langilea Gasteizen |
VIII. | Multinazionaleko borrokalaria | Marta de los Hoyos Cantera | General Electrica Españolako langilea Trapagaranen |
IX. | Urdina ehuntzen | Felisa Mujika Garitano | San Antonio Algodonerako langilea Bergaran |
XI. | Kearen unibertsitatean | Maite Sorozabal Iturrioz
eta Pili Jauregi |
Zinkunegi Tabacalerako tangileak Donostian |
XII. | Azkeneko itsaslamina | Serafina Puy Lekuona | Saregilea, batelaria, arrantzalea eta arrain-saltzailea Pasai Donibanen |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Isildutako eskuak' liburuaren aurkezpena eginen dute heldu den ortziralean Beran - Bortziriak - 2022-09-16» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ «‘Isildutako eskuak’ liburua aurkeztu du Jon Abril Olaetxeak gaur Donostian» Berria 2022-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ Agirre, Jon. (2022-09-14). «Erreparaziorako hamalau testigantza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ a b «"Isildutako eskuak" Jon Abril» kanaldude.eus (Kanaldude, Eusko Ikaskuntza eta UEU) (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ Abril, Jon. (2022). «ISILDUTAKO ESKUAK» liburuak.kaxilda.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ Euskalerria Irratia. (2022-11-07). Isildutako eskuak | x01 | Pakita Burguete Irazoki. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liburuaren aurkezpena. (Donostia, 2022-09-14)
- Liburuaren aurkezpena. Jon Abrilen ordubeteko hitzaldia (Ortzaize, 2022-10 20)