Irratia.com
Itxura
Irratia.com euskarazko lehen irrati digitala da, hots, interneten bidez emititzen duen irratia. Patxi Gaztelumendi larrabetzuarrak eta Jabi Zabala gorliztarrak sortu zuten 2000. urtean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Tas-tas" irrati librearen estudiotik egin zuten lehen saioa, 2000ko azaroaren 1ean, Fermin Muguruza abeslariari telefonoz eginiko elkarrizketa batekin.
100. saioa ospatzeko, 2007ko abenduaren 5ean Bilboko Kafe Antzokiko oholtzatik emititu zuten.