Edukira joan

Irimo

Koordenatuak: 43°06′09″N 2°20′08″W / 43.1025°N 2.3355556°W / 43.1025; -2.3355556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irimo
Datu orokorrak
Garaiera901 m
Prominentzia284 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′09″N 2°20′08″W / 43.1025°N 2.3355556°W / 43.1025; -2.3355556
MendikateaIrukurutzetako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaUrola Garaia
UdalerriaUrretxu
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUrretxutik

Irimo Urretxun (Gipuzkoa) dagoen mendia da, 896 metroko altuerakoa, Karakate (749 m) tontorrarekin lerroa osatzen duena. Deba eta Urola ibaietako arroen artean dago mendilerroa.

Gailur honek, eta beste seiek, Urretxuko zazpi puntak osatzen dituzte: Meaka, Trintxuleku, Arrizuri, Losakate, Buzoi, Arbeleta eta Irimok berak. Antzuola ere abiapuntua izan daiteke. Hainbatetan, Irimo tontorra, gurutzearen erreplika txiki bat duena tontorrean, eta Irimoko gurutzea nahasten diren arren, Irimoko gurutzea tontorretik 260 metro ekialdera dago, eta Urretxu eta Zumarragatik ikusten da. Bere magalean Santa Barbara baseliza eta Ipeñarrieta jauregia daude.

Irimoko gurutzea atzealdean Aizkorriko mendilerroa duela.
Zumarraga eta Urretxu udalerrien eta Irimo mendiaren ikuspegi panoramikoa Antioko igoerako errepidetik ikusita.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.