Edukira joan

Iraultza teknologiko

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Burdinez egindako aizkora, Suediako Burdin Arokoa, Gotlanden aurkitua, Suedia. Burdina material berri moduan - iraultza teknologiko, ekonomiko, gizarte mailan, gudan eta politiko ikaragarria eragin zuen.

Iraultza teknologikoa, historian zehar emandako prozesu bati egiten dio erreferentzia non teknologia berria edo ezberdinak talde batean txertatzean aldaketa sakonak ematen diren. Hauen finkapena garapenezko aro bat sorrarazi ohi du, garapena eta berrikuntzak eratuz gizartearen alor ezberdinetan. Baina aldi berean, ingurumenean inpaktu negatiboa eratu dezake edota langabezia teknologikoa.

Antzeko edo kontzeptu osagarria da Radovan Richta filosofo txekiarrak proposatutako eboluzio teknologikoa litzateke. Teknologiaren garapen historikoa eta gizartearen garapenean emandako iraultza teknologiko ezberdinak deskribatzen ditu.

Aldaketa teknologikoetatik ezberdinduz, iraultza teknologikoa gizartean teknologia ezberdin txertatzen diren aroari egiten dio erreferentzia, gizakien bizitzaren baitan aldaketa sakonak eratuz. Aldaketa sorta hau iraultza ezberdin eratzen ditu: zientzian, ekonomian, teknikan, lanean, elikadura, garraiobideetan, azpiegituretan...[1]

Deskripzioa: Joseph C. Galisim

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza teknologiko berri batek lanaren produktibitatean, eraginkortasunean… Eragin beharko luke. Ez luke soilik aldaketa materialak ekarri beharko, baizik eta baita kudeaketan, irakaskuntzan, interakzio sozialetan, finantzetan, ikerketa metodoetan… Ez dago aspektu teknikoetara murriztuta soilik. Iraultza teknologikoa giza existentziaren egoera materialak berridazten eta kultura, gizartea eta baita giza natura birmoldatzen ditu. Aldaketa igarri ezin ugariren kate-erreakzioaren papera jokatuko luke Iraultza Teknologikoa.[2]

«

Iraultza Zientifikoa edozein ausazko teknologia multzo sistematik ezberdintzen dituen eta, iraultza bezala kontzeptualizatzea ahalbidetuko luketen oinarriz bi datuak hauek dira:

  • Egitura parte-hartzaileen interakzioa eta elkarrekiko menpekotasun sendoak euren teknologia eta merkatuetan
  • Gainontzeko ekonomia sakonki eraldatzeko ahalmena (eta denboraren poderioz gizartea)”
»

[3]


Iraultza teknologikoaren kontzeptua, aurrerapen teknologikoak ez direla linealak baizik eta ondulatorioak diren ideian oinarritzen da. Iraultza teknologikoak bai izan daitezke:

Historian zehar, gizakiak bere beharrak asetzea bilatu du jakintza eta aurrerapen berrien bidez, teknologia eta zientzia berrien garapena eskuratuz. Egin diren aurkikuntza eta garapen zenbatezinen ondorioz, saila da teknologia aldaketa eta iraultza teknologikoen arteko parametroak finkatzea.[4]

Iraultza neolitikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Iraultza neolitiko»
Nekazaritzaren sorrera eta garapena erakusten duen munduko mapa: Ekialde Hurbila (orain dela 11.000 urte), Yangtze eta Ibai Horiaren arroak (orain dela 9.000 urte) eta Ginea Berriko Goi-Ordokia (orain dela 9.000-6.000 urte), Mexikoko erdialdea (orain dela 5.000-4.000 urte), Hego Amerikako iparraldea (orain dela 5.000-4.000 urte), Saharaz hegoaldeko Afrika (orain dela 5.000-4.000 urte, eta leku zehatza ezezaguna) eta Ipar Amerikako ekialdea (orain dela 4.000-3.000 urte).[5]

Iraultza neolitikoa gizakiaren hainbat kulturak mundu osoan zehar ehiztari-biltzaileak izatetik sedentario eta nekazari izatera emandako pausoa izan zen. Iraultza Neolitokoaren ondorioz, biztanleriaren hazkuntza erraldoia hasi zen.[6][7] Komunitate sedentarioen ondorioz, landareak nola hazten eta garatzen ziren aztertu ahal izan zuten, eta eurekin esperimentatu.[8] Ezagutza berri horrek landareen etxekotzea ekarri zuen.[9] Izena Gordon Childe australiar arkeologoak asmatu zuen 1941ean.[10]

Datu arkeologikoen bidez jakin daiteke landare eta animalien etxekotzea mundu osoko hainbat lekutan gertatu zela independenteki, gutxi gorabehera Holozenotik aurrera, orain dela 12.500 urte.[11][12] Munduan, nekazaritzan gertatutako lehenengo iraultza izan zen. Neolitoko Iraultzak eskuragarri zeuden elikagaien barietatea gutxitu zuen, elikagai zehatzak landatu eta etxekotu zirelako, giza nutrizioaren aldakortasuna murriztuz.[13]

Neolitoko Iraultza ez zen mugatu elikagai-sorrera teknika batzuen garapenera. Hurrengo milurtekoetan ehiztari-biltzaileen talde txiki eta nomadak eraldatuko zituen, herri eta hiriak sortuz. Sedentarizazio horrek gizartea sortuko zuen. Gizarte berri horiek euren ingurunea guztiz aldatuko zuten, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako behar ziren beharren arabera, ureztatzea edo basogabetzea abiatuko zuten eta, ondorioz, elikagaien soberakina sortu zen. Garapen horrek biztanleria-dentsitatea handitu zuen, eta lanaren banaketa hasi zen, merkataritza bultzatuz, arte ez higikorraren garapena ekarriz, arkitektura garatuz eta egitura politiko eta administrazio zentralizatua sortuz. Garapen horren baitan gizarte-hierarkia eta bere ideologiak sortu ziren, idazketa asmatu zen eta jabetza pribatua. Munduko lehen zibilizazioa Sumerren sortu zen, Mesopotamiako hegoaldean, orain dela 5.500 urte inguru; bere sorreraren ondorioz, Brontze Aroa abiatu zen.[14][15]

Indoeuropearren iraultza teknologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelta eta Grekoen iraultza teknologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germaniar eta Eslaviar iraultza teknologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berpizkundeko iraultza teknologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britaniar nekazari iraultza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britaniar nekazari iraultza (1600-1740) Britaniar Handian emandako landa garapeneko garaia deskribatzen du non landareen emankortasuna, etekina eta produkzio totala gora egin zuen.  Honen ondorioz aurretik ikuzi ez zen populazioaren hazkundea ekarri zuen, landatik jende multzo handiak emigratuz, eta Industrial Iraultzaren laneskua bilakatuz.

Industria iraultza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Spinning Jenny eta Spinning Mule (irudikoa) harien sorkuntzan eta produkzioa gora egitea eragin zuten goruarekin konparatuz
Spinning Mule makina bat lanean Quarry Bank Millen

Industrial Iraultza (1780-1840) Garai honetan zehar emandako eraldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialak gizateriaren historian Neolitikotik emandako aldaketa multzo handiena da,[16] agrikulturan eta komertzioan oinarritutako landa ekonomia batetik izaera urbano, industrializatu eta mekaniko batera pasa baitzen.[17]

Bigarren industrial iraultza (1880-1920) Prozesu hau Lehen Globalizazio bezala ezagutzen den fenomenoaren testuinguruan kokatzen da, honek ekonomiaren internazionalizazioaren gorakada suposatu zuen, ekonomia gero eta gehiago mundu mailan funtzionatzen zuen eta lehen iraultza baino (Britania Handira mugatu zena) lurralde gehiagora ailegatu zen, baina oraingoan Mendebaldar Europan, Estatu Batuetan eta Japonian eman zen.

1998ko IBM Personal Computer XT - PCa ez zuen soilik bizitza profesionala goitik behera aldatu, baita bizitza pertsonala aldatu zuen asmakuntza izan zen

Iraultza Berdea (1940-1970) Artoa, garia eta ale ezberdin hobetuen hereinketan oinarritu zen, espezie  bakar bat landatuz  urte osoan zehar (monokultiboa), eta ur, ongarri eta plagiziden erabilera handia. Mota eta prozedura hauekin, produkzioa bi edo bost aldiz handitu zen hereinketa teknika eta mota tradizionaletik alderatuta.

Hirugarren industrial iraultza, iraultza zientifiko teknologikoa edo adimen iraultza bezala ezagutua, industriaren eraldaketan teknologia eta komunikabideak azpimarratuz. Mikroelektronika, teknologia oso aurreratua eta ID-an oinarritutako sektoreak fenomeno honen ezaugarriak lirateke.

Informazioaren aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza informazioan eta telekomunikabideetan edota Informazioaren Aroa (1985-2000). Espresio hau informazioa mugimendu fisikoa baino azkarragoa bilakatu zen garaiari egiten dio erreferentzia, terminoa 1990 ostean erabiltzen hasi zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortu zen telefonoa eta telegrafoaren asmakuntzarekin eta Internet globalaren berrikuntzarekin eztanda egin zuen iraultza hau.

Iraultza teknologikoaren definizioa guztiz txertatuko litzatekeen parezko garaiak aurkitzen saiatzea Aro Modernoaren aurretik oso espekulatiboak dira.[18] Seguruenik Europa aurre-modernoan emandako iraultza teknologikoen timeline sistematikoena proposatzen saiatu zen Daniel Šmihula.<ref name=":0" /

Shangai Txinako kapital ekonomikoa da, eta munduko merkantzia-portu handiena

Iraultza teknologikoaren inpaktua gizakien bizitza estiloan, kulturan, ohituretan…emandako eraldaketa batekin erlazionatzen da zuzenean. Iraultza teknologikoen emaitza zuzen bat millenials edo Y belaunaldiaren garapena litzateke. Ezagutzaren aroak gogorki eragindako belaunaldia da.

Iraultza bakoitzaren inpaktua ezaugarri ezberdinengatik ezberdintzen da, inpaktu horietako bat euren ondorioak  aplikatzeko azkartasuna litzateke. Adibidez, industria iraultzaren (1780) ondorioak 1830-1840 artean garrantzia irabazi zuten. Baina gaur egun iraultza teknologikoak ondorio oso azkarrak dituzte. Gaur egungo iraultzen abiadura ikaragarria da. Fenomeno honen adibidea Internet, nanoteknologia, zelulen manipulazioa… lirateke, hauen garapena 40 urte eskasetan egin baita.

Gaur egun industrial iraultza eta iraultza digitalak eragindako inpaktua, Txina eta Indiako ekonomiaren, gizartearen eta teknologiaren gorakadarekin erlazionatzen da zuzenean, ekonomia hauek landa eremua utzi eta informazioaren eta komunikabideen teknologietara gehitu dira, garapen inguruko lehia nagusia bilakatuz. Estrategia honi esker, Shanghai, Pekin, Tokio besteak beste munduko erdigune teknologikoak bilakatu dira.

Iraultza Teknologikoa eta Iraultza Teknikoaren arteko ezberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait kasutan “iraultza teknologikoaren” kontzeptua Bigarren Industria Iraultzari erreferentzia egiten dio, 1900 urteko garaian. Baina kasu honetan Iraultza Teknikoa kontzeptua aproposagoa litzateke. Iraultza teknikoaren nozioa esanahi orokorrago batekin erabili ohi da, baina esanahia antzekoa da baina  Iraultza teknologikoan aldaketa materialak beharrezkoak dira: lanabesetan, energia iturrietan, produkzio bideetan… Iraultza teknikoaren esanahia kudeaketara, antolakuntzara eta teknologia ez-materialetara murriztu daiteke (adb. aurrerakuntza matematikoak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Martinez, R.. «Los nuevos paradigmas en actual revolución científica y tecnológica», 42-43 or..
  2. (Ingelesez) Klein, Maury. (2008). The Technological Revolution, in The Newsletter of Foreign Policy Research Institute, Vol.13, No. 18.. .
  3. (Ingelesez) Perez, Carlota. (2009). Technological revolutions and techno-economic paradigms. in: in Working Papers in Technology Governance and Economic Dynamics, Working Paper No. 20. (Norway and Tallinn University of Technology, Tallinn).
  4. (Ingelesez) based on: Šmihula, Daniel. (2011). Long waves of technological innovations. Studia politica Slovaca, 2/2011, Bratislava, 50-69 or. ISSN 1337-8163..
  5. (Ingelesez) Diamond, Jared; Bellwood, Peter. (2003-04-25). «Farmers and Their Languages: The First Expansions» Science 300 (5619): 597–603.  doi:10.1126/science.1078208. ISSN 0036-8075. PMID 12714734. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  6. (Ingelesez) Bocquet-Appel, Jean-Pierre. (2011-07-29). «When the World’s Population Took Off: The Springboard of the Neolithic Demographic Transition» Science 333 (6042): 560–561.  doi:10.1126/science.1208880. ISSN 0036-8075. PMID 21798934. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  7. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Neolitoa. .
  8. (Ingelesez) Pollard, Elizabeth; Rosenberg, Clifford; Tignor, Robert; Karras, Alan. (2015-02-01). Worlds Together, Worlds Apart: A History of the World: From the Beginnings of Humankind to the Present. (1 edition. argitaraldia) W. W. Norton & Company ISBN 9780393250954. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  9. Roger., Lewin,. (2005). Human evolution : an illustrated introduction. (5th ed. argitaraldia) Blackwell ISBN 9781405156141. PMC 68194630..
  10. Renfrew, Colin; Bahn, Paul. (1993). Arqueologia: Teoría, métodos y práctica. AKAL.
  11. «Zeitung WESTFALEN-BLATT: WB Debatte (Leitartikel) - Klimaschutz: Die …» archive.is 2013-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  12. Graeme., Barker,. (2006). The agricultural revolution in prehistory : why did foragers become farmers?. Oxford University Press ISBN 9780199559954. PMC 607806028..
  13. Armelagos, George J.. (2014). «Brain evolution, the determinates of food choice, and the omnivore's dilemma» Critical Reviews in Food Science and Nutrition 54 (10): 1330–1341.  doi:10.1080/10408398.2011.635817. ISSN 1549-7852. PMID 24564590. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  14. «Neolithic Period» Ancient History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  15. The Oxford companion to archaeology. Oxford University Press 1996 ISBN 9780195076189. PMC 35178577..
  16. (Ingelesez) McCloskey, Deidre. (2004). Roderick Floud y Paul Johnson ed. Review of The Cambridge Economic History of Modern Britain. Times Higher Education Supplement.
  17. (Gaztelaniaz) Chaves Palacio, Julián. (2004). «Desarrollo tecnológico en la primera revolución industrial» Revista de Historia 17 ISSN 0213-375X..
  18. for example: Drucker, Peter F.. (1965). The First Technological Revolution and Its Lessons. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]