Edukira joan

Infografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udako eta neguko gurpilei buruzko infografia (egilea:Berria egunkaria).

Infografia bat irudikapen grafiko bat da, informazio bat aurkezten duena eta mundu guztiak begi hutsez azkar eta erraz uler dezakeen zerbait bihurtzen duena. Komunikazio-tresna erabilgarria da, ikusizko formatua duenez, giza begiak mezu batzuk horrela askoz azkarrago prozesatzen duelako.

Bi dimentsioko ingurunean, patroirik ohikoena eta errepikatuena irudi bat eduki nagusian kokatzea da, eta, alboetan, informazio-frisoak irudiekin eta azalpen-testuekin. Infografiak batez ere, aldizkarietan, dokumentuetan, egunkarietan, liburuxketan, Interneteko webguneetan, hezkuntzan, testu liburuetan eta abarretan erabiltzen dira. Koloreen, irudien edo diseinuen bidez irakurleen arreta erakartzea da helburu nagusia.

Infografia batek edukien marketineko estrategia hobetzeko baliagarri izan daiteke, beste formatu batzuen aldean abantaila esanguratsuak dituelako. Ondo eraikita, komunikatu nahi den informazioa sinplifikatzen du eta eskuragarriagoa egiten ditu ulertzeko konplexuak izan daitezkeen gaiak. Sare sozialen, posta elektroniko mezuen eta abarren bidez partekatzeko erraza den baliabidea da, eta, beraz, askotan biralizatzen dena.

Infografia motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapenari dagokionez, helburu bat baino gehiago duten infografiak aurki ditzakegu, beraz, mota ugari daude. Sailkapen nagusia honakoa da:

  • Infografia estatikoak: Konposizio grafikoak dira, elementuak finkoak dituzte eta hasieratik aurkeztu nahi den informazio guztia dute.
  • Infografia dinamikoak: Bideo edo gif formatuan aurkeztutakoak dira.
  • Infografia interaktiboak: Erakusten den edukiarekin elkarreragiteko aukera ematen dituzten guztiak dira.

Infografiak sortzeko tresnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infografiak "eskuz "sor daitezke eguneroko erreminta sinpleak erabiliz, hala nola, papera, arkatzak, markatzaileak eta arbela-klarionak. Hala ere, gaur egun, gehiagotan sortzen dira software informatikoa erabiliz, eta askotan, helburua Interneten argitaratzea bada edo aurkezpen digital edo bideotan txertatzea bada, horrelako tresna digitalak erabiltzea bizkorragoa eta errazagoa da. Infografiak marrazteko edo argazki-software orokorrarekin sor daitezke.

Diagramak eskuz sortu eta argitaratu daitezke softwarea erabiliz. Software aplikazio askok aukera ematen diete erabiltzaileei diagramekin modu kooperatiboan lan egiteko, taldean kolaboratzeko, modu sinkronoan Interneten.

Tresna asko ere badaude bisualizazio mota zehatzak sortzeko, hala nola, bisualizazio bat sortzea erabiltzaile baten smartphoneko argazkietan txertatutako datuetan oinarrituta. Erabiltzaileek beren curriculumaren infografiaren bat edo beren bizitza digitalaren irudi bat sor dezakete.

Software libreak eskaintzen dituen zenbait tresna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
LibreOffice Draw 5.2. aplikazioarekin infografia bat prestatzen, misil batek barrutik zer duen erakusteko.

Irudiak editatzeko, pantaila-argazkiak editatzeko, aurkezpen digitalak prestatzeko dauden hamaika aplikazio[1] erabil daitezke infografiak prestatzeko: KolourPaint, Tux Paint, LibreOffice Draw... Erabiltzaile aurreratuenek Blender moduko aplikazioekin ere infografiak prestatzeko aukera badute.

Software komertzialak eskaintzen dituen zenbait tresna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Irudiak editatzeko aplikazio libreak euskaraz - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).