In God We Trust
Itxura
In God We Trust (euskaraz: "Jainkoaz fido gara") Ameriketako Estatu Batuetako nazio goiburua da. 1956an Kongresuak ezarria, ofizialki E pluribus unum goiburuaren ondoan doa.
1814an Francis Scott Keyk idatzitako Star-Spangled Banner ereserkiaren azken estrofak dakar goiburuaren inoizko lehendabiziko aipamena:
« | ...And this will be our motto: "In God is our trust." (Eta hauxe gure goiburua izango da: "Jainkoaz fido gara"). |
» |
Txanponetan 1864tik aurrera eta billeteetan 1957tik aurrera. In God We Trust Florida eta Georgia estatuen goiburua ere bada.
Dead Kennedys punk musika-taldeak 1981ean In God We Trust Inc. izeneko EP atera zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |