Edukira joan

Idoia Beratarbide Arrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Beratarbide Arrieta

Bizitza
JaiotzaOiartzun1977ko uztailaren 29a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta artista

idoiaberatarbide.eus
Instagram: idoia.beratarbide Edit the value on Wikidata

Idoia Beratarbide Arrieta (Oiartzun, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 29a) euskal herritar artista eta ilustratzailea da.[1] 1999an Arte Ederretan Lizentziatu zen. Ilustratzaile lanaz gain, hainbat zeregin bete ditu kulturgintzaren barruan: Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteko kudeatzaile eta eragile izan zen; Edo! argitaletxean editore lanak egin zituen; Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile eta taldekide da eta honen baitan aktore, koordinatzaile, diseinatzaile eta arropa egile lanak egin ditu. 2013an 100tze espazioa zabaldu zuen Oiartzunen haurren sormena garatzeko helburuarekin.[2]

Ilustratzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustrazioaren alorrean, Euskal Haur Literaturako hamar liburutik gora ilustratuak ditu. Azkenekoen artean daude Lur beldur (Uxue Alberdi, Erein, 2015), Koldo (Joxemari Carrere, Errenteriako Udala, 2016) edota Igel marroitxo (Pello Añorga, Haziak, 2016). Haurrentzako liburu eta albumak ilustratzeaz gain, helduentzako literatur lanak ere ilustratu ditu. Eta orokorrean, azalak eta kartelak ere egiten ditu liburu, egunkari eta talde ezberdinentzako.

Berria egunkariaren erresistentzia kutxa orrialdean Idoiaren ilustrazioa 2020ko martxoaren 26an [3]

Lino plazan (Agirre lehendakaria) Idoia Beratarbideren diseinuarekin egindako murala.

Ilustrazioarekin lotuta muralgintzan ere lanak egin ditu, aipatzekoa da Errenteriako Agirre Lehendakaria plazan Errenteriako Udalaren eskariz[4] egindako horma-irudi erraldoia. Egileak esandakoaren arabera, muralak Errenteriako emakumeen historia garaikidea jarraitzen du, lihozko ariak gidaturik, eta eskuek, garai ezberdineko emakumeak, gertaera historikoak lotzen dituzte, eta amaieran eskuz esku eraikitako bideak gaur egungo emakumeengan eta haurrengan izan duen eragina islatzen du.

Errenteriarekin lotutako beste lanak egin ditu, aipatutako Koldo, zein Errenteriako emakumeen aztaznak: narrazioak liburuak ilustratu ditu, azken hori Allende Arnaizekin batera, eta Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak diseinatu ditu, Joxemari Carrerek sortutako istoriotik abiatuta.

Herriko aitortza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko udalekuetako haur talde batek bere izena eraman zuen.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Idoia Beratarbide, Galtzagorri webgunea.
  2. «100Tze | Idoia Beratarbide Arrieta» idoiaberatarbide.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
  3. Beratarbide, Idoia. «Erresistentzia Kutxa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  4. Errenteriako 700. urteurreneko legatuaren parte izango den muralaren proiektua aurkeztu dute | Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  5. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]