Iñigo Errejón
Iñigo Errejón Galván (Madril, 1983ko abenduaren 14a - ) espainiar politologoa eta Podemos, Más Madrid eta Sumar mugimendu politikoetako kide nabarmena izan da. Viento Sur ezkertiar aldizkariko kontseiluko kide izana da.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15-M mugimenduaren giro politikoan 2014an Podemos osatu zenean, bera eta Pablo Iglesias izan ziren alderdi haren aurpegi ezagun nagusiak, eta Podemosen kanpaina-zuzendaria izan zen 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, alderdiaren lehen agerpen bozetan, zeinean miloi bat boto gaindituta eta 5 europarlamentariorekin, arrakasta handia erdietsi zuten.[1]
2015eko abenduan Espainiako Kongresurako hauteskundeetan 69 eserleku lortu zituen Podemosek, eta osatu zuten talde parlamentarioan bozeramaila izan zen, 2017ko otsailera arte. Hilabete horretan Vistalegre II izeneko biltzarra egin zuen Podemosek, eta partiduko zuzendaritzarako aurkeztu zen Errejón bertan, ordurako Iglesiasengandik aldentzen ari zela politikoki.[2] Iglesiasek irabazi zuen barne lehia hura, eta Errejónen bozeramailetza Kongresuan Irene Monterok hartu zuen.
2019an Podemos utzi zuen eta Más Madrid taldea sortu zuen Madrilgo hauteskunde autonomikoetarako aurkezteko, Manuela Carmena izan zuelarik aliatu nagusi.[1] Talde honek indar handiagoa lortu zuen Madrilgo komunitatean Podemosek baino, baina Más País bere luzapen estatalak ez.
2023an Errejón eta Más País ingurukoak Sumar mugimendura gehitu ziren, eta Espainiako Kongresura itzuli zen, non 2024 Sumarren bozeramailetza izan zuen tarte batez, urrian dimititu arte.[1]
Jazarle eta erasotzaile gisa salatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko urrian Kongresuko aulkia eta bere ardura politiko guztiak utzi zituen, salaketa batzuek jazarle eta abusatzailetzat jo zutenean. Salaketa horien artean, Elisa Mouliaa aktorearena izan zen izen-deiturekin agertu zen lehena, sexu erasoak deskribatuz salaketa jarri zuelarik.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¡Ahora es cuando, carajo! Del asalto a la transformación del estado en Bolivia, 2011, Alfredo Serranorekin batera.
- Construir pueblo: Hegemonía y radicalización de la democracia, 2015. Chantal Moufferekin.
- Qué horizonte: Hegemonía, Estado y revolución democrática, 2020. Álvaro García Linerarekin.
- Con todo: De los años veloces al futuro, 2021.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2024-10-24). «Errejón, el estratega y cofundador de Podemos que retó a Iglesias, se va abruptamente una década después» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vistalegre II: Pablo Iglesias arrasa a Íñigo Errejón e impone la línea dura en Podemos» ELMUNDO 2017-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Velasco, Marina. (2024-10-25). «Elisa Mouliaá: "No me he atrevido a denunciar a Errejón hasta ahora, pero si no lo hacía iba a pesar sobre mi conciencia"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Wikipedia:Asamblea de Madrid identifikatzailea duten artikuluak
- 1983ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo Erkidegoko biografia zirriborroak
- Madrilgo politikariak
- Ahal Dugu alderdiko politikariak
- Espainiako politologoak
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XIV. legegintzaldian
- Madrildarrak
- Espainiako diputatuak XV. legegintzaldian