Edukira joan

Hornillos jauregia

Koordenatuak: 43°11′24″N 4°03′34″W / 43.190064°N 4.059406°W / 43.190064; -4.059406
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hornillos jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Kantabriako udalerriArenas de Iguña
Koordenatuak43°11′24″N 4°03′34″W / 43.190064°N 4.059406°W / 43.190064; -4.059406
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1897
Arkitektura
ArkitektoaRalph Selden Wornum (en) Itzuli

Hornillos edo Las Fraguas jauregia, Espainiako Kantabria autonomia erkidegoko Las Fraguas herrian dagoen jauregi bat da, Arenas de Iguña udalerrian. Egiatan, 60 hektareako orube bakar batean —Kantabriako handiena da— dauden bi jauregi dira. Hektarea guztietatik, 30ek lorategi eta basoak osatzen dute, hasiera batean familia berarenak zirenak.

Jauregiaren inguruan, lursail eta basoaren barnean, hiru solairuko almena motako zaintza-dorre bat dago. Handik hurbil, San Jorge eliza eta Erdi Aroko itxurako eraikin txiki bat dago. Lorategi guztiak birdiseinatuak izan dira etxetzarra birgaitzearen ondorioz; edonola ere, ehunka urtetako zuhaitzak errespetatu egin dira.

Lehen jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia Rafaela Ortiz Mioñok, Cillerueloko dukesak, aginduta eraiki zen, XVIII. mende amaieran. 1840 urtean zabaldu zen. XX. mendean hutsik izan zen bigarren jauregiaren eraikuntza zela eta, eta ez zen berreskuratu Álvaro Fernández Villaverde Silvak, San Carloseko dukea bera, birgaitze garaikidea sustatu zuen arte. Duke hura higiezinaren jabea zen eta leinuaren ondoregoetakoa zen; beronek Luis Castillo arkitektoari eta Luis González Camino paisajistari eman zien lanaren ardura.

Gaur egun, 450 metro koadroko lokala du eta hainbat ekitalditarako alokatzen da.

Bigarren jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren jauregia erdi aroko nekazal-estilo ingelesekoa da, Mariano Fernández Henestrosa, Santo Mauroko dukearentzat eraikia. Ralph Selden Wornam arkitekto ingelesak burutu zuen lana 1897 eta 1904 urteen artean. Haren diseinuak Magdalena jauregian eragina izan zuen gerora. Estilo bera, Kantabrian zehar hedatu zen 1920 urtean.

Jauregian bertan, XVII. mendeko bi eskultura aurkitzen dira, Gabriel de Pinedok egindakoak eta Juan Bautista eta Fernando Acevedo anaiak irudikatzen dituztenak. XX. mende hasieran Acebedotarren jauregitik eramanak zituzten bertara. Alfontso XIII.a Espainiakoaren egoitza izan zen (urterao udan bisitatzen zuen), Magdalena jauregia eraiki zen arte.

Xehetasun batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiaz inguratutako eremu baten goialdean dago, urmael artifizial baten parean. Hainbat gorputzez osatzen da eta aldapa handiko teilatuak dituzte, dorre batez hornituak.

  • 2001ean Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren The Others filma grabatzeko kokagunea izan zen, baina baita bestelako filma eta telebista iragarkientzat ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]