Hizkuntza tonal
Itxura
Hizkuntza tonala silaba bakoitza ahoskatzeko erabiltzen den funtsezko maiztasunaren ingeradak kontraste fonologikoak eta pare minimoak sortzeko balio duen hizkuntza da.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tonua kontinente guztietan dagoen ezaugarri fonologiko bat da, baina adibiderik ezagunenak txinatar hizkuntzak dira, Asian. Hizkuntzen corpus zabal bati buruzko ikerketa baten arabera, giza hizkuntzen % 40 inguru tonalak dira.[1] Munduan hedapen handia izan arren, hizkuntza tonalak, funtsean, bost eskualdetan biltzen dira:
- Ekialde Urruna (familia sino-tibetarra, vietnamera)
- Saharaz hegoaldeko mendebaldeko Afrika eta bantu hizkuntzak.
- Ginea Berria.
- Erdialdeko Amerika (otomanguear hizkuntzak...) eta na-dene hizkuntzak Ipar Amerikan
- Amazoniako oihaneko hizkuntza familia asko.
Europako hizkuntzen artean, suedierak bi tonu ditu (larria edo baxua eta zorrotza edo altua), lexema baten hitzetan kontrastagarria dena, konposatuetan ez bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ M. Haspelmath, M. S. Dryer, D. Gil, B. Comrie (2005): WALSin, The World Atlas of Languages Structures, ISBN 0-19-925591-1
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |