Hirokazu Koreeda
Hirokazu Koreeda | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tokio, 1962ko ekainaren 6a (62 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Waseda Unibertsitatea |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, zinema gidoilaria eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Japonia |
Enplegatzailea(k) | Ritsumeikan Unibertsitatea Waseda Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
kore-eda.com | |
| |
Hirokazu Koreeda (japonieraz: 是枝 裕和, Tokio, 1962ko ekainaren 6) japoniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta muntatzailea da.
Bere filmek oroimena, heriotza eta mina bezalako gaiak jorratzen dituzte.[1]
Bizitza[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirokazu Koreeda 1962ko ekainaren 6an jaio zen Tokion. Waseda unibertsitatean literatura ikasketak egin ostean, zuzendari bihurtzea erabaki zuen. 90ko hamarkadaren hasieran TV man Union telebistarako zenbait dokumental zuzendu zituen eta bertan zuzendari laguntzaile gisa aritu zen. “Maborosi(1995)”, bere lehen filmarekin arrakasta lortu zuen.
Japoniako lehen telebista independenteak ekoizten zituen dokumentaletan parte hartzeak interesatzen zitzaizkion gaiak jorratzea ahalbidetu zion. Adibidez “Lessons From a Calf”en samina eta haurren portaera jorratzen ditu, “August without Him”en norberaren heriotza eta egunerokotasuna eta “Without Memory”n oroimenaren sorkuntzan familiak duen garrantzia. Hasieran jorratutako gai hauek errepikatuko dira bere film luzeetan. Horrez gain, dokumentaletan garatuko ditu aurrerago bere zineman erabiliko dituen tresna narratibo eta espresiboak.
Bere ibilbidean zehar izendapen eta sari ugari lortu ditu mundu osoko festibaletan. Donostiako festibalean FIPRESCI saria lortu zuen “After life”(1998) filmagatik, eta Cannesen Urrezko palma “Shopliffers”(2018) filmari esker.
Gaiak eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koreedak bere filmetan jorratzen dituen gaiak heriotza, familia, errua, oroimena, samina eta pertsonen arteko harremanak(maitasuna, elkartasuna, bakardadea eta isolamendua, inkomunikazioa) dira besteak beste. Zuzendari honen film ugarietan haurren begirada protagonismo handia du. Horretaz aparte, bere filmografian zehar ez da kritika sozialik falta. Klaseen arteko ezberdintasunak eta pobrezia agerian uzten ditu bere filmetan.
Koreedaren filmetan azpimarratu beharreko gaia familiaren inguruko hausnarketa da, eta bereziki familia disfuntzionalen ingurukoa. Familia ereduen aniztasuna da bere filmografia ikustean arreta deitzen duen ezaugarrietako bat.
“Still Walking”en familia tradizional baten harreman gorabeheratsuak irudikatzen dira. Beste film askotan, berriz, familia disfuntzionalak dute protagonismo osoa. “Shoplifters”en odol harremanik ez duten pertsonak osatzen dute familia, “Kamakura Diary”n ahizpez osaturiko sendi bat erakusten da, “Nobody knows”en gurasorik gabeko bat, eta “Like Father, Like Son”n akats burokratiko baten ondorioz berain seme biologikoa ez den haur bat hazi duten bi familien sentimenduak eta pentsamoldeak islatzen dira.
Koreedak bere film hauetan guztietan familia tradizionaletik haratago doazen familia eredu ezberdinak irudikatzen ditu.
Zuzendari honen ezaugarrien artean azpimarratzekoak dira pertsonaiak sortzeko garaian erakusten duen sentsibilitatea eta eszena guztietan lortzen duen naturaltasuna. Zuzendari honek interes berezia demostratu du umeen mundua zehaztasunez irudikatzeko. Umeen naturaltasuna, xalotasuna, energia, bakardadea eta mina trebetasunez jasotzen ditu.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luzemetraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995 - Maboroshi no Hikari
- 1998 - Wandafuru Raifu
- 2001 - Distance
- 2004 - Dare mo Shiranai
- 2006 - Hana yori mo Naho
- 2008 - Aruitemo aruitemo
- 2009 - Kūki Ningyō
- 2011 - Kiseki
- 2013 - Soshite Chichi ni Naru
- 2015 - Umimachi Diary
- 2016 - Umi yori mo Mada Fukaku
- 2017 - Sandome no Satsujin
- 2018 - Manbiki Kazoku
- 2019 - La Vérité
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Hirokazu Koreeda. 2023-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Para no matar la vida. El cine de Hirokazu Koreeda | Correspondencias. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).