Hero (2002ko filma)
Hero (2002ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | 英雄 |
Jatorrizko hizkuntza | mandarin txinera |
Jatorrizko herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | martial arts film (en) , ekintza-filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Wuxia Trilogy (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Zhang Yimou |
Gidoigilea(k) | Zhang Yimou |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Zhang Yimou |
Konpainia ekoizlea | Sil-Metropole Organisation (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tan Dun |
Argazki-zuzendaria | Christopher Doyle |
Jantzi-diseinatzailea | Emi Wada (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Shaanxi |
Historia | |
Nominazioak | |
miramax.com… | |
Hero, txineraz 英雄 (euskaraz Heroi), 2002ko Zhang Yimou txinatar zinema zuzendariaren borroka arteetako film bat da. Jet Li, Tony Leung, Maggie Cheung, Chen Daoming, Zhang Ziyi eta Donnie Yen aktoreek antzeztu zuten. K.a 227an Jing Kek burututako Qin Shi Huang erregearen hilketan saiakeran oinarritua dago.
Gaur egun arte Txinako Herri Errepublikan ekoitzitako inoizko film garestiena da eta Ingelesez besteko film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txina nagusitasuna bereganatzeko beren artean borrokatzen ziren zazpi erresumetan banandua zegoenean, miseria eta heriotza herrialde osoan barna hedatu ziren. Quin erresumako Qin Shi Huang (Chen Daoming) erregea Txinaren batasuna lortu eta lehenbiziko enperadorea bilakatzeko ideiarekin obsesionatua zegoen, horregatik gainontzeko erresumetako monarkak hura hiltzen saiatu ziren. Qin Shi Huang hiltzeko kontratatutako hiltzaile izugarrienen artean Ezpata Hautsi (Tony Leung Chiu-Wai), Elur Hegalari (Maggie Cheung) eta Zeru Luze (Donnie Yen) zeuden. Qin Shi Huang erregeak hiru hiltzaile horiek akatzea lortzeko gai denari boterea, aberastasuna eta audientzia pribatua eskeintzea hitzeman du, baina ia ezinezkoa dirudien betebeharra da. Hortaz, Izen Gabe (Jet Li) enigmatikoa bere kondairazko arma hiltzaileekin batera errege jauregian aurkeztean, erregea haren istorioa entzuteko gogotsu agertuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jet Li: Izen Gabea
- Tony Leung Chiu-Wai: Ezpata Hautsia
- Maggie Cheung: Elur Hegalari
- Chen Daoming: Qin Shi Huang, Qin erresumako erregea
- Donnie Yen: Zeru Luze
- Zhang Ziyi: Ilargi
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2002ko filmak
- Zhang Yimouk zuzendutako filmak
- Zhang Yimouk idatzitako filmak
- Jet Lik antzeztutako filmak
- Tony Leungek antzeztutako filmak
- Maggie Cheungek antzeztutako filmak
- Chen Daomingek antzeztutako filmak
- Zhang Ziyik antzeztutako filmak
- Donnie Yenek antzeztutako filmak
- Zhang Yimouk ekoitzitako filmak
- Txinako Herri Errepublikako filmak
- Borroka arteetako filmak
- Epika filmak
- 2000ko hamarkadako abentura filmak
- Txinan girotutako filmak
- Antzinaroan girotutako filmak