Harald IV.a Norvegiakoa
Harald IV.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
1130 - 1136ko abenduaren 14a ← Sigurd the Crusader (en) , Magnus IV of Norway (en) - Sigurd II of Norway (en) , Inge I of Norway (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Irlandako Errepublika, 1102 | ||
Herrialdea | Norvegia | ||
Heriotza | Bergen, 1136ko abenduaren 14a (egutegi gregorianoa) (33/34 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Magnus III.a Norvegiakoa | ||
Ezkontidea(k) | Ingrid Ragnvaldsdotter (en) Bjaðǫk (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Gille dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Lantokia(k) | Norvegia |
Harald Gille edo Harald IV.a (antzinako eskandinavieraz: Haraldr Gilli / Haraldr Gillikristr; Irlanda edo Hebridak, c. 1102 – Bergen, 1136ko abenduaren 14a) Norvegiako erregea izan zen 1130etik hil zen arte.
Bere ezizena, ziurrenik, "Gille Christ" erdi irlanderatik dator, "Kristoren zerbitzaria" esan nahi duena. Ziurrenik Irlandan jaio zen, edo agian Hebridak uharteetan. 1127 inguruan Norvegiara iritsi zen eta Magnus III.a erregearen semea eta Sigurd I.a erregearen erdi anaia zela esan zuen. Sigurdek ahaidetasuna onartu zuen Haraldek tronua ez eskatzeko baldintzarekin hura hil arte.
Sigurden heriotzaren berri izan zuenean, Haraldek Thing bat deitu zuen errege izendatzeko. Erresuma bi zatitan banatu zen, bata Haraldentzat eta bestea Magnus IV.a Sigurden semearentzat, eta lau urtez bakea izan zen. Baina Magnus gerrarako prestatu zen eta 1134ko abuztuaren 9an Harald garaitu zuen Fyrisleifeko guduan. Haraldek Danimarkara ihes egin zuen, baina Norvegiara itzuli zen eta Magnus garaitu zuen 1135eko urtarrilaren 7an. Magnus atxilotu, tronutik kendu, itsutu eta espetxeratu egin zuten.
Haraldek 1136 arte gobernatu zuen Sigurd Slembek hil zuenean.
Ingrid Ragnvaldsdotterrekin ezkondu zen eta Inge I.aren gurasoak izan ziren. Seme gehiago izan zituen beste ohaide batzuekin, horien artean Eystein II.a, Sigurd II.a eta Magnus Haraldsson, guztiak Norvegiako erregeak.