Han Yu
Han Yu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mengzhou (en) , 768 |
Herrialdea | Tang dinastia |
Heriotza | Chang'an (en) , 824ko abenduaren 25a (55/56 urte) |
Hobiratze lekua | Heyang (en) |
Familia | |
Aita | Han Zhongqing |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, filosofoa, idazlea, kaligrafoa, politikaria eta historialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Konfuzianismoa |
Han Yu (mandarineraz: 韓愈). Han abizena da. (768 – 824) Txinako idazle garrantzitsua izan zen, Tang dinastiaren garaietan.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Han Yuk mandarinera idazteko estiloa aldatu nahi zuen, horretarako Han dinastiaren garaiko estilo literarioa berreskuratuz. Haren ustez prosak ez zuen hainbeste apaingarri behar; horren truke prosa zehatzago eta garbiago erreibindikatzen zuen. Mugimendu hori "Antzinako hizkuntzaren mugimendua" (古文運動) izan zen. Nahiz eta poeta izan, batez ere bere saiakerei esker ezagutzen zaio. Lan horietan seriotasunak eta moralak ez zioten umoreari bidea ixten. Txinako prosalari garrantzitsuena bezala onartua izan da, bakarrik Sima Qianek gainditua izana. Mao Kunek, Ming dinastiakoa, Han Yu "Txinako prosaren zortzi maisuen" zerrendan lehenengo postuan jarri zuen.[1]
Txinako prosaren zortzi maisuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Han Yu
- Liu Zongyuan
- Ouyang Xiu 歐陽修
- Su Xun 蘇洵
- Su Shi 蘇軾
- Su Zhe 蘇轍
- Wang Anshi 王安石
- Zeng Gong 曾鞏