Edukira joan

Gurutze Frades

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurutze Frades

Bizitza
JaiotzaIurreta1981eko irailaren 14a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktriatleta

gurutzefrades.com
Facebook: gurutze.frades Twitter: gurutzefrades Edit the value on Wikidata

Gurutze Frades Larralde (Iurreta, Bizkaia, 1981eko irailaren 14a) kirolaria da, triatloian berezitua. Espainiako markarik onena du, Cozumeleko Ironmanean lortua (8:31:12).

2023ko uztailaren 16an Gasteizko Ironmanean nagusitu zen, 8:46:18ko denboran burutu zuen proba.[1][2]

Bederatzi urte zituela Durangoko Tabirako Saskibaloi Taldean hasi zen jokatzen. Han aritu zen hogeita bost urte bete arte, orduan hasi baitzen triatloian lehiatzen, Mugarra Triatloi Taldearekin.

Kirolari nabarmena da, eta sei alditan izan da Espainiako triatloi selekzioko kide. Gainera, BASQUETEAMeko onuraduna eta enbaxadorea[3] ere izan da.

Espainiako distantzia luzeko triatloi lehiaketa lau bider irabazi du, jarraian, 2011an hasi eta 2014ra arte.

2015ean Vichyko ironmana irabazi zuen,[4] Espainiako Erresumako nazionalitatea izanik Espainiatik kanpo ironmana irabaztea lortu duen lehenengo triatleta da.

2016an Brasilgo ironmanean 3. postua lortu zuen 7070 punturekin Kona PRO Rankingean (KPR). Hala, Hawaiiko Ironmanerako sarbidea lortu zuen, eta berriro ere Espainiako marka ondu.

2017an Espainiako emakumee triatloilarien markarik onena lortu zuen (9:01:00) eta Hawaiiko ironmanerako sarbidea lortu zuen, bigarren aldiz; han, 22. postua[5] eskuratu zuen.

2018an munduko distantzia luzeko triatloi txapelketan 7. postua lortu zuen Fionian (Danimarka).[6] Urte berean Konan (Hawaii) jokatu zen Munduko Ironman Txapelketan hirugarrenez parte hartu eta 24. postuan bukatu zuen.

2019an 2. postua lortu zuen South Africa African Championship lehiaketan.[7][8]

2019an Munduko Triatloi Txapelketan zazpigarrenez parte hartu zuen, eta zortzigarren postuan sailkatu zen. Pontevedran (Galizia) izan zen lehiaketa. 3.000 metro egin zituzten igerian, 110 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika.[9]

2019an Hegoafrikako lehiaketan bigarren izan zen, eta puntuak lortuta urrian Konako Ironmanean lehiatu zen, eta 15. sailkatu (9:16:50). 3.800 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika.[10]

2019ko abenduaren 1ean Western Australiako ironman proban bederatzi ordutik beherako denbora egin zuen (8:49:41), eta horri esker hirugarren amaitu zuen lasterketa[11] (Teresa Adam (8:38:43) eta Sarah Piampiano (8:42:58) kirolarien atzetik), Espainiako marka onduta.[12]

2020 hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko otsailean Puerto Sagunton jokatu zen Espainiako Maratoi erdian 10.postua lortu zuen.[13]

2020ko irailean 3. postua lortu zuen Ciudad de Santander triatloian.[14] 2020 irailaren 26an brontzezko domina eskuratu zuen Bilbon lehiatutako Espainiako distantzia erdiko triatloi txapelketan.[15]

2021eko maiatzean Konako munduko txapelketarako sailkatu zen, Tulsako ironmana bosgarren tokian amaituta.[16] Irailean, Chattanoogako ironmanean bigarren postua lortu[17] eta azaroan Cozumeleko ironmanean bigarren postua lortzeaz gain, Espainiako marka hobetu zuen (8:31:12).[18] Beraz, lortua zuen 2022rako bi lehiaketetarako sarbidea: maiatzean Saint Georgen egingo denerako, eta urrian Hawaiin egingo denerako.[19][20]

2022ko maiatzean Munduko Ironman Txapelketan Saint Georgen lortutako 9. postuak nabarmen gainditu zuen 2019ko 15. postua, ordu arte Fradesek lortutako emaitzarik onena. Harentzat ez zegoen argi halakorik lortzea, aurreko astea gorabeheraz betea izan baitzuen.[21]

2022 irailean Fradesek Mexikoko Cozumel Ironmana irabazi zuen (4:03:46). Amy Cymermanek (4.19.21) eta Palmira Alvarezek (4.32.35) osatu zuten podiuma.[22]

2022ko urriaren 7an Munduko Ironman Txapelketa lehiatu zen Konan (Hawaii). Iurretako 41 urteko triatletak 15. tokian amaitu zuen, 9:20:58 denboraz. Igeriketa saiotik (3,86 km) 35. tokian irten zen. Bizikletako tartean (180 km) postu batzuk aurrera egin zuen, eta 31. kokatu zen. Betiko legez, maratoiko 42 kilometroan izan zuen emaitzarik onena, 3 ordu eta 31 segundoan 15. postua lortuta. Profesionalen artean hirugarren denborarik onena izan zen. Chelsea Sodaro kaliforniarra (AEB) izan zen txapelduna: 8.33.46. Lucy Charlesek (8.41.37) bigarren eta Anne Haugek (8.42.22) hirugarren amaitu zuten.[23]

2022ko azaroan Mexikoko Cozumel Ironmana irabazita denboraldari amaiera eman dio. Iurretarra laugarren tokian jaitsi zen bizikletatik eta 22 minutuko aldea zuen lehenengokoarekin, Lisa Nordenekin. Korrika postuak aurreratzen hasi eta 30. kilometroan lider jarri zen. Fradesen maratoiko marka bikaina izan zen: 2.54.53. Ironmaneko denbora, berriz, honako hau: 8.40.47. Lisa Nordenek (8.46.36) eta Kylie Simpsonek (8.47.36) osatu zuten podiuma.[24]

2023ko martxoaren 10ean Salouko Maratoi jarraian irabazi zuen bigarren urtez jarraian. Iurretarrak ibilbidearen 21 kilometroak, Fradek berak aurreko urtean lortu zuen 1:15:43 errekord-etik hurbil gelditu zen, 01:16:14ko denboran osatu baitzuen. Denbora horrek absolutu mailan seigarren postua izaten lagundu zion. Munduko Hawáirako prestaketan kofiantza eman zion.[25] Fraderen atzetik Olalla Tavera (1:33:50) eta Angela Aguilar (1:35:48) izan dira.[26]

2023ko urriaren 24an Cozumeleko Ironman podiumera igo zen berriro, brontzezko domina zintzilikatzeko, Mexikoko uhartean egindako proban. 70.3 formatuan egin zen Ironman proba hori(1,9 kilometro igeri, 90 km bizikletaz eta 21,1 km oinez) denboraldiko helburu nagusirako erabili zuen: Konako Munduko Txapelketarako, urriaren 14an. Hannah Berry txapeldunaren denbora 4:08:04 izan zen. Sarah Crowley bigarrenak ia hiru minutu gehiago behar zizan zituen. Fradesek 4:21:52 behar izan zuen, australiarrek baino denbora.[27]

Oihane Irusta (2.a) Gurutze Frades (1.a) eta Izaro Aranburu (3.a) Euskadiko Kros Txapelketa, Gazteiz 2024.01.14

2023ko urrian Ironmanen munduko txapelketan ez zuen parte hartu gaixotasun batengatik.[28] [29]

2023ko azaroaren 19an Cozumeleko Ironmanean txapelduna izan zen eta 2024rako Nizako Munduko Txapelketarako sarrera lortu zuen. Itsasoaren egoera txarra zela eta, duatloia izan zen, Fradesen alde, lurreko probetan hobeto moldatzen da eta. Fradesek 7:36:10ean gurutzatu zuen helmuga, Svenja Thoes alemaniarra baino ia 7' aurretik. Hirugarrenak, Marlene Helen de Boer herbeherearrak 20 minutu atzerago heldu zen.[30]

2024ko urtarrilaren 14an Euskadiko kros txapelketa lehiatu zuten Gasteizen eta emakumeetan Bilbao Atletismo taldeko Gurutze Frades txapeldun geratu zen. Atleta iurretarrak 41:21eko denboran osatu zuen 10 kilometroko ibilbidea. Podiuma Bidezabal taldeko Oihane Irusta durangarrak (2.a) eta Durango Kirol Taldeko Izaro Aranburu aulestiarrak (3.a) osatu zuten.[31][32][33]

2024ko apirilaren 6an Kaliforniako Ironman Oceanside proban txirrindulari-tartea gurpil zulatu batekin amaitu behar izan bazuen ere, hamargarren postuan heltzea lortu zuen.[34][35]

2024ko maiatzaren 4an Utahko (AEB) Ironman 70.3 St George proban zazpigarren postua lortu zuen, egun batzuk lehenago aldaka arazoak izanda ere.[36]

2024ko uztailaren 14an Gasteizko Ironman proban ezin izan zuen aurreko urteko lehen postua errepikatu, hala ere aurrean jardun zuen. 8.54.01 denbora eginda, 8. postuan heldu zen. Kat Matthews britainiarrak irabazi zuen (8.24.23), Els Visser herbeheretarrak (8.32.29) eta Ruth Astle britainiarrak osatu zuten podiuma (8.38.07). Gasteizko Ironmanean mundu osotik etorritako 1.800 kirolari elkartuziren.[37][38]

2024ko irailaren 22an Munduko Ironman Txapelketa lehiatuko du, Nizan (Frantzia) eta 15 onenen artean sailkatzeko asmoaz.[39]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gurutze Frades Mexikoko Cozumal Ironman txapelduna, 2022 iraila

Ironman eta Challenge zirkuitoak (3.8-180-42.2)

IRONMAN
Data Postua Ekitaldia Denbora
2024/07/14 8 IRONMAN Gasteiz (Araba) 8.54.01
2024/05/04 7 IRONMAN 70.3St George, Utah (AEB) 4:26:11
2024/04/06 10 IRONMAN erdia, Kalifornia (AEB) 4:37:51
2023/11 IRONMAN Cozumel (Mexiko) 7.36.10
2023/09 IRONMAN Cozumel (Mexiko) 4:21:52
2023/07 IRONMAN Gasteiz (Euskal Herria) 8.46.18
2022/11 IRONMAN Cozumel (Mexiko) 8.40.47
2022/10/07 15 IRONMAN Konan (Hawaii) 9:20:58
2022/09 IRONMAN Cozumel 9:13:35
2022/05 9 IRONMAN Sat George World Championship 9:13:35
2021/11/21 IRONMAN Cozumel 8:31:12
2021/09/26 IRONMAN Chattanooga 9:00:38
2021/05/23 5 IRONMAN Tulsa 9:02:19
2019/12/01 IRONMAN Australia Busselton 8:49:41
2019/10/23 15 IRONMAN Hawaii World Championship 9:16:50
2019/04/07 IRONMAN South Africa African Championship 8:40:47
2018/10/13 24 IRONMAN Hawaii World Championship 9:26:18
2018/06/10 4 IRONMAN Cairns Asia Pacific Championship 9:09:53
2018/04/15 6 IRONMAN South Africa African Championship 9:30:14
14/10/2017 22 IRONMAN Hawaii World Championships 9:45:51
2017/05/28 4 IRONMAN Brasil South American Championship 9:01:00
2017/04/02 5 IRONMAN South Africa African Championship 9:24:59
2016/10/08 33 IRONMAN Hawaii World Championships 10:18:46
2016/05/29 IRONMAN Brasil South American Championship 9:15:52
2015/11/14 IRONMAN Malaysia 9:49:09
2015/08/30 IRONMAN Vichy 9:25:27
2014/05/17 9 IRONMAN Lanzarote 10:38:18
2013/10/6 4 CHALLENGE Barcelona 9:28:51
2013/07/28 CHALLENGE Vitoria-Gasteiz 9:54:28
2012/09/30 11 CHALLENGE Bartzelona 9:51:38

Ironman zirkuitoa 70.3 (1.9-90-21.1)

IRONMAN 70.3
Data Postua Ekitaldia Denbora
2023/09 IRONMAN Cozumel (Mexiko) 4:21:52
2017/09/24 IRONMAN 70.3 Augusta 4:16:03
2017/05/14 6 IRONMAN 70.3 Pays D'Aix 4:37:24
2015/10/25 IRONMAN 70.3 Turkey 4:28:41
ITU Txapelketak
Data Postua Ekitaldia Denbora
2019/09/08 2019 V.Triatlón de Frómista (Palencia)[40]
2019/08/18 2019 XIV Triatlón Valle de Buelna[41] 32:27
2019/07/27 2019 Pálmaces ITU long Distance Triathlon[42] 2:58:41
2019/05/04 8 2019 Pontevedra ITU long Distance Triathlon World Championships 6:07:30
2018/07/14 7 2017 Fyn-Danimarka ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:12:18
2017/08/27 12 2017 Penticton ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:21:49
2015/06/27 4 2015 Motala ITU Long Distance Triathlon World Championships 5.48.25
2014/10/18 12 2014 Paguera-Mallorca ETU Challenge Half Distance Triathlon European Championships 5.01.48
2014/09/21 9 2014 Weihai ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:34:25
2013/10/06 7 2013 Belfort ITU Long Distance Triathlon World Championships 5:08:18
2012/07/29 9 2012 Vitoria-Gasteiz ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:45:38

Espainiako Erresumaren eremuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Distantzia luzeko Espainiako Txapelketak
Data Postua Ekitaldia Denbora
2014/11/09 Ocean Lava Triathlon 7:19:15
2013/10/06 Challenge Barcelona 9:28:51
2012/09/30 Challenge Barcelona 9:51:38
2011/11/06 Orihuela 7.17.35
Distantzia erdiko Espainiako Txapelketak
Data Postua Ekitaldia Denbora
2019/09/26 Bilbo 4:28:50
2013/08/25 Posadas 4:31:08
  • 2017. urtean Espainiako marka hobetu zuen (9:01:00)[5]
  • 2021. urtean Espainiako marka hobetu zuen bigarrenez (8:31:12)[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gurutze Frades nagusi Gasteizko Ironmanean - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  2. (Gaztelaniaz) Jiménez, Olga. (2023-07-16). «Gurutze Frades, con zapatillas voladoras en el Ironman de Vitoria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  3. http://basqueteam.eus/2019/10/04/gurutze-frades-eta-eneko-llanos-basque-teameko-enbaxadoreak-urteko-txapelketa-nagusiaren-bila-konan/ or..
  4. (Frantsesez) Vichyko Ironmanaren sailkapena pdf fitxategia.
  5. a b http://basqueteam.eus/eu/2017/10/15/gurutze-fradesek-22-postuan-bukau-du-hawaiiko-ironmana-eta-eneko-llanosek-24-ean/ or..
  6. https://eldesmarque.com/bizkaia/kirolak/171204-gurutze-frades-septima-en-el-mundial
  7. (Gaztelaniaz) «El espectacular segundo puesto de Gurutze Frades en Sudáfrica le da el pase al Mundial de Kona» durangon.com 2019-04-08 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  8. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades clasificada para Kona 2019 por cuarto año consecutivo» Triatlón Noticias 2019-04-08 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  9. «Gurutze Frades zortzigarren sailkatu da Munduko Triatloi Txapelketan - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  10. «Gurutze Frades hamabosgarren sailkatu da Konako Ironmanean - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  11. http://basqueteam.eus/2019/12/01/gurutze-frades-termina-tercera-ironman-western-australia/ or..
  12. «Australiako Ironman proban bederatzi ordutik beherako denbora egin du Gurutze Fradesek; hirugarren amaitu du lasterketa - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  13. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades mejora su marca en la Media Maratón y se cuela en el top-10 del Campeonato de España» durangon.com 2020-02-03 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  14. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades da inicio a la temporada con un tercer puesto en el Triatlón Ciudad de Santander» durangon.com 2020-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  15. «Gurutze Fradesek brontzezko domina eskuratu du Bilbon lehiatu den Espainiako distantzia erdiko triatloi txapelketan - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  16. «Gurutze Frades Konako munduko txapelketara sailkatu da, Tulsako Ironmana bosgarren tokian amaituta - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  17. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades logra el segundo puesto en el Ironman Chattanooga» durangon.com 2021-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  18. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-21). «La vizcaina Gurutze Frades finaliza en un gran segundo puesto en el Ironman de Cozumel» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  19. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades, 2ª en IRONMAN Chattanooga y slot para Kona» Triatlón (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  20. (Gaztelaniaz) «10 deportistas vascas que han brillado este 2021» El Correo 2021-12-26 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  21. web2. (2022-05-10). «Gurutze Frades, salvé una semana de infarto | triatlonchannel.com» triatlonchannel.com | Triatlon, Triathlon, noticias triatlon, videos triatlon, fotos triatlon, swim, bike, run (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  22. «Gurutze Fradesek Cozumel Ironmana irabazi du Mexikon - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  23. «Gurutze Fradesek 15. tokian amaitu du Konako Ironmanen munduko txapelketa - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  24. «Gurutze Fradesek Cozumel Ironmana irabazita agurtu du denboraldia - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  25. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades logra su segunda victoria consecutiva en la Media Maratón de Salou» durangon.com 2023-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  26. (Gaztelaniaz) Redaccion. (2023-03-13). «Gurutze Frades gana en la Mitja Marató Salou» Triatlón Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  27. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2023-09-25). «Gurutze Frades sube el podio del Ironman de Cozumel gracias a un trabajado tercer puesto» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
  28. «Gurutze Fradesek ez du parte hartuko Ironmanen munduko txapelketan gaixotasun bategatik - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  29. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2023-10-09). «Gurutze Frades renuncia al Mundial de Kona por enfermedad» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  30. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2023-11-20). «Gurutze Frades repite triunfo en el Ironman de Cozumel y consigue el pase para el Mundial 2024» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  31. «Gurutze Fradesek Euskadiko kros txapelketa irabazi du - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  32. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades comienza 2024 ganando el Campeonato de Cross de Euskadi | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  33. (Gaztelaniaz) Aranzabal, Iñaki. (2024-01-14). «Gurutze Frades y Urko Herran Campeones de Euskadi de Cross» Triatletas en Red (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  34. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2024-04-08). «Gurutze Frades arranca la temporada con un décimo puesto en el Ironman Oceanside de California» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  35. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades logra la décima posición en el Ironman de California | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2024-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  36. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades séptima en el Ironman 70.3 St George celebrado en Utah | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2024-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  37. «Gurutze Frades zortzigarren sailkatu da Gasteizko Ironmanean - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  38. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2024-07-15). «Gurutze Frades finaliza octava en el Ironman de Vitoria-Gasteiz» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  39. «"Hamabost onenetan geratzea itzela litzateke" - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  40. «Gurutze Fradesek Frómistako triatloia irabazi du - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  41. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades gana el triatlón del Valle de Buelna y el Indarpak Kirol Kluba es segundo por equipos» durangon.com 2019-08-19 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  42. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades ejerce de favorita y gana el triatlón de Pálmaces» durangon.com 2019-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]