Edukira joan

Gure Aita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gure Aita euskaraz, Pater Noster monasterioa, Jerusalem (bizkaieraz eta grafia gaurkotu gabean)

Gure Aita edo Aita Gurea Kristautasuneko otoitz garrantzitsuena da. Mateoren eta Lukasen Ebanjelioen arabera, Jesusek berak irakatsi zien bere ikasleei, nola otoitz egin behar zuten galdetu ziotenean (Mt 6,9-13; Lk 11,1-4).

Gaur egun zenbait bertsio daude, elizaren arabera baina, hala ere, oinarrian Ebanjelioan azaltzen den otoitza errepikatzen dute kristauek. Katolikoen arabera, kristau doktrinaren laburpen argia da; protestanteen arabera, kristau otoitzetan eredu; azkenik, ortodoxoen arabera, otoitzik perfektua.

Lukasen Ebanjelioan, honela azaltzen da otoitza:

Aita,
agertu santu zeure izena,
etorrarazi zeure erregetza;
emaguzu egunean eguneko ogia,
eta barkatu gure bekatuak,
guk ere zor diguten guztiei
barkatzen baitiegu,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen.

Mateoren Ebanjelioan luzetxoagoa da, gaur egun erabiltzen den bertsioaren antzekoagoa:

Gure Aita zerukoa,
agertu santu zeure izena,
etorrarazi zeure erregetza;
betearazi lurrean zeure nahia,
zeruan betetzen den bezala.
Emaguzu gaur egun honetako ogia,
eta barkatu gure erruen zorra,
guk ere geure zordunei
barkatu diegunez gero;
ez utzi gu tentaldian erortzen,
eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik.

Eliza katolikoak euskaraz honako bertsio hau onartzen du (euskalkien arteko aldeak kontutan izanik):

Gure Aita, Zeruetan zaudena,
santu izan bedi zure izena.
Etor bedi zure erreinua.
Egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia.
Barkatu gure zorrak
geuk ere gure zordunei barkatzen diegun bezala;
ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen[1];
baina atera gaitzazu gaitzetik. AMEN.

Otoitzaren ondoren, zenbaitek, gehienbat elizkizunetan, ondorengo formula hau esaten dute:

Zurea duzu Erregetza,
Zureak ospe eta indarra
orain eta beti.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 2019an, «Eta ez gu tentaldira eraman» esaldiaren ordez «Ez gaitzazu utzi tentaldian erotzen» jarri zuten. Mezaren erdiko “pro omnibus / pro multis” eta GURE AITAKO “ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen”

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]