Grazeko Unibertsitatea
Grazeko Unibertsitatea [1] (izen ofiziala alemanez: Karl-Franzens-Universität Graz, latinez: Carolo-Franciscea) Estiriako unibertsitate handiena da, eta, Vienako Unibertsitatearen ondoren, Austriako bigarren zaharrena. Karlos II.a Estiriakoa artxidukea eta Frantzisko I.a Austriakoa enperadoreari zor dio izena. 2007/2008 neguko seihilekoan 21.340 ikasle zituen; atzerritarren portzentajea % 9,4 izan zen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002ko Austriako Unibertsitate Legearen arabera, unibertsitate hau sei fakultatetan banatzen da:
- Teologia Fakultate Katolikoa
- Zuzenbide Fakultatea
- Ekonomia eta gizarte zientzien fakultatea
- Giza Zientzien Fakultatea
- Natura Zientzien Fakultatea
- Hezkuntza eta Ingurumen Zientzien Fakultatea
Medikuntza Fakultatea unibertsitate independente bihurtu zen 2003an, Medizinische Universität Graz.
NAWI Graz lankidetza proiektuak Technische Universität Graz-ekin batera funtzionatzen du, eta horren bidez hainbat ikerketa eta irakaskuntza programek batera funtzionatzen dute natura zientzien, kimikaren, biologia molekularraren, lurreko zientzien, matematikaren eta fisikaren esparruan.
Nobel sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Walther Hermann Nernst, 1920 kimikan; ikaslea Grazen 1886an.
- Fritz Pregl, 1923 kimikan; Grazen 1913tik 1930ean hil zen arte.
- Julius Wagner-Jauregg, 1927 medikuntzan; Grazen 1889tik 1893ra.
- Erwin Schrödinger, 1933 fisikan; Grazen 1936tik 1938ra.
- Otto Loewi, 1936 medikuntzan; Grazen 1909tik 1938ra.
- Victor Franz Hess, 1936 fisikan; ikaslea Grazen 1893tik 1906ra geroago 1919-1931 eta 1937-1938 urteetan.
- Gerty Cori, 1947 medikuntzan; 1922 baino lehen lan egin zuen Grazen.
- Ivo Andrić, 1961 literaturan; Graz-en graduatu zen 1924an "Bizitza intelektuala Bosnia eta Herzegovinan otomandarren garaian" tesiarekin.
- Karl von Frisch, 1973 medikuntzan; Grazen 1946tik 1950era.
- Peter Handke, 2019 literaturan; Grazen 1961etik 1965era.
Beste akademiko ospetsu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexius Meinong, Objektuen Teoriaren filosofo egilea.
- Alfred Wegener geologo eta meteorologoak noraeza kontinentalaren teoria garatu zuen.
- Anselm Franz, Jumo 004 erreakzio motorearen sortzailea.
- Ernst Mach, fisikaria.
- Hans Gross, kriminologoa.
- Hugo Schuchardt, erromanista.
- Joseph Schumpeter, ekonomialaria.
- Ludwig Boltzmann, fisikaria.
- Nikola Tesla, ingeniaria eta asmatzailea.
- Paul Guldin, matematikaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ver al respecto Bast, UG 2002 (2003), Anm. 1 zu § 6.