Graxi Etxebehere
Graxi Etxebehere | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ortzaize, 1951 |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | 2023ko abuztuaren 30a (71/72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina |
Kidetza | Bakearen artisauak |
Grazi Etxebehere (frantsestutako grafian Etchebehere[1]) (Ortzaize, Nafarroa Beherea, 1951 – 2023ko abuztuaren 30a) erizaina eta iparraldeko abertzale eta ezkertiar militantea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ortzaizeko Ahaize auzoan kokaturik dagoen Ibarnia izeneko etxean sortu zen 1951n. Jean-Baptiste Etxebehere eta Maider Goikoetxearen alaba zen. Lau neskako familia bateko zaharrena zen eta samurtasunez beteriko haurtzaroa ukan zuen sortetxe xumean.[2]
Grazi herriko eskola pribatuan ibili zen (1955-1965) zertifikata lortu arte eta ondotik, Donapaleuko Errecart lizeoan (1965-1969). 1970etik 1972ra, erizain izateko ikasketak egin zituen Bordelen. Ondoren, hiru urtez aritu zen Baionako ospitalean (1972-1975) eta gero Ortzaizen bertan 40 urtez erizain liberal gisa (1975-2015).[2] Erroak atxikitzeko beharraz jabeturik, 1970 urteetan euskal mugimendu kultural eta politikoan engaiatu zen. Baserrialdean ukan esperientzia profesionala eta bere engaiamendu abertzalea zirela eta, Baigorriko bailararen iratzartze kultural eta ekonomikoaren lekukoa izan da,[3] baita bizitzeko eta pentsatzeko maneran ere.[4]
Ezkertiar militante abertzalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Militante ezkertiar eta abertzalea, 40 urtez lanbidez erizain liberala izandakoa, ez zen konformatzen karitatearekin. Justizia sozialaren izenean hamarkadak iragan zituen Euskal Herrian borrokan. 1992an, euskal iheslari batzuk aterpetzeagatik atxilotu zuten eta sei hilabete pasatu zituen Fleury-Merogiseko presondegian.[5] Bakegileak taldean parte hartu zuen eta Luhusoko desarmatze prozesuan lagundu zuen 2010eko hamarkadan.[5][6][7]
Ahoan bilorik gabe mintzatzen zen, argi. Hala erakutsi zuen 2015ean Iruñeko Sanferminetatik itzultzen zela poliziak atxilotu zuenean, Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ETAko kideak bere etxean gordetzea leporaturik. Komisaldegira abiatu aitzin «lagundu dut desarmatu nahi duen talde bat [...] ez dut batere dolu», aldarrikatu zuen, bestetako zapi gorria oraino lepoan.[8] Hiru urte berantago, 2018an, epaitu zuten Parisen, Jeff Mateo, Terexa Lekunberri, Iñaki Reta eta Xabier Goienetxearekin batera.[9]
2022an, Irulegiko Irratiak elkarrizketa luzea egin zion. Bertan, bere gazte denborari, herriari eta lanari buruzko ikuspegia eman zuen, bai eta bere engaiamendu politikoaren erroak azaldu ere. [10][11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Grazi Etchebehere - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ a b «Grazi Etchebehere - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
- ↑ «Baigorriko balearen irazartze kulturala eta ekonomikoa. Lekukoa: Grazi Etchebehere - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
- ↑ «Jendartearen aldaketak 1970tik landa. Lekukoa: Grazi Etchebehere - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
- ↑ a b Alzugarai Etxeberri, Xalbat. (2023-08-30). «Graxi Etxebehere 'bakegile' eta militante abertzalea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Begiristain, Edurne. (2023-08-30). «Atsekabea eragin du Etxebehereren heriotzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Colina, Sustrai. (2021-10-26). ««Uste dut jakinen dugula herri honi beste taupada bat ematen»» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Kazeta.eus. (2015-07-09). «Berriz Ortzaizen da polizia» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Rodriguez Andueza, Saioa. (2023-08-30). «Azken hatsa eman du Graxi Etxebehere Ortzaizeko bake artisau nekaezinak» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ «Grazi Etxebehere: «Burgoseko auzia ezin jasana nuen»» Irulegiko Irratia (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ «Grazi Etxebehere: «Esperantza dut iraunen dugula... hautsetarik ez da pitxik sortzen bainan brasetarik bai»» Irulegiko Irratia (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Elkarrizketa - Graxi Etxebehere, militante abertzalea: «Uste dut jakinen dugula herri honi beste taupada bat ematen»» Kazeta.eus, Colina, Sustrai. (2021-10-26).