Gizaberearen bakeak eta gerrak
Gizaberearen bakeak eta gerrak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Azurmendi (1991) |
Argitaratze-data | 1991 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Gizaberearen bakeak eta gerrak |
Argitaletxea | Elkar |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 84-7917-058-5 |
"Gizaberearen bakeak eta gerrak" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da. Liburua Gizona Abere hutsa da testuaren jarraipena da eta 1970 hamarkada bukaeran idatzia, nahiz eta ez zen argitaratu 1991 arte. Joxe Azurmendik bere pentsamenduan oinarrizko kategoria den gizabereari[1] eskeinitako liburuetatako bat da aipatutako Gizona abere hutsa da eta Gizabere kooperatiboaz-ekin batera.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modernian nagusi izan zen natura/kultura dualismoari buruzko hausnarketak osatzen du liburua. Kultura bera naturan txertatuko du Azurmendik, erabateko eten kualitatiboa baztertuz. Marxismo ortodoxoan ez bezala kultura ez da gainegitura ideologikoa, oinarrian bertan aurkitzen dena baizik.
Azurmendik natura eta kulturaren (gizartea) arteko etena nola eman den azaltzeko Rousseau erabiltzen du adibidetzat. Rousseauren ustez gizakia naturaz ona da baina gizarteak hondatu du. Azurmendiren ustez ikuspegi horretan, baita horren aurka eraiki direnetan ere, gizakia animalia dela ahaztu da. Aldiz, natura anitzeko animalia da gizakia, ez berez ona edo txarra, eta natura horri datxekio gizarte modu ezberdinetan antolatzeko bere joera. Gizartearen azterketek ez lituzkete zientzia berrien ekarpenak alboratu behar. Orain arteko gizarte zientziek ere modernitatetik jasotako eten horrekin jokatu izan baitute, gizarteak (kulturak) bere baitan esplikazioa guztia izango balu bezala.
« | Rousseauren superazio hasiera nabari da. Gaurko zeregina, halere, superazio honetan aurrera segitzea litzateke: zenbait tesi (edo hipotesi) haustea ez da aski. Mentalitate hura behar da birrindu.[2] | » |
erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
- Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 260-283.
- Etxeberria, A. eta Pérez, J.I. 2020: Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa, Jakin, 237/38: 161-178.
- Jimenez, J. eta Olariaga, A. 2010: Joxe Azurmendi. Askatasunaren pentsalaria, Hegats, 45: 163-182.
- Mendiguren, X. 2010: Txango bat, Azurmendiren liburuetan barrena, Hegats, 45: 19-26.
- Rodriguez, F. 2010: Joxerenak atzera begira (J. Azurmendiren saiakeragintzaz), Hegats, 45: 27-41.
- Urdangarin, M. 2020: Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa: zaurgarritasuna, interdependentzia eta erantzukizuna, Jakin, 237/38: 179-192.
- Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 135-170 or.