Edukira joan

Giambattista Marino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giambattista Marino

Bizitza
JaiotzaNapoli1569ko urriaren 14a
Herrialdea Napoliko Erresuma
HeriotzaNapoli1625eko martxoaren 25a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta antzerkigilea
Lantokia(k)Napoli
Erroma eta Paris
Lan nabarmenak
KidetzaAccademia degli Umoristi (en) Itzuli
Accademia degli Oziosi (en) Itzuli
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoanarraziozko poesia
canzone (en) Itzuli
hamalauduna
madrigala

Musicbrainz: e79db67e-42fa-4b7c-a121-aee3d5995e05 Discogs: 2765049 Edit the value on Wikidata

Giambattista Marino (Napoli, 1569ko urriaren 18a - ib., 1625eko martxoaren 26a) italiar olerkari barrokoa izan zen.

Bizitza eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napolin bizi izan zen 1600 arte, baina han zeraman bizimoduaren ondorioz atxilotu, eta Erromara bidali zuten. Erroman Pietro Aldobrandini kardinalaren idazkari izan zen. 1608-1615 bitartean, Turinen izan zen, Karlos Emanuel I.aren gortean, eta eztabaida sakonak izan zituen Gaspare Murtola Genovako olerkariarekin. 1615ean, Parisera joan zen, Maria Medicik gonbidaturik. 1624an, Napolira itzuli zen, eta han hil zen hurrengo urtean. Barrokoa Italian sartu zuen lehen olerkarietako bat izan zen. Haren izenetik dator marinismo joeraren izena.

Haren olerki-lanetako batzuk La lira (1608); La Murtolaide (1609); Epitalami (1616); eta La sampogna (1620) dira, eta haren obra nagusia L'Adone (1623, «Adonis») da. Olerkiez gainera, aipagarriak ditu orobat: Le dicerie sacre (1614, «Hitzaldi sakratuak») eta Lettere (1627-1629, «Gutunak»).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giambattista Marino Aldatu lotura Wikidatan