Edukira joan

Gemologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harribitxi-multzoa: 1.-Turkesa   2.-Hematita  3.-Krisokola  4.- Tigrearen begia  5.-Kuartzoa 6.-Turmalina  7.- Kornalina  8.-Pirita  9.-Sugilita  10.-Malakita  11.-Kuartzoa  12.-Obsidiana  13.-Errubia  14.-Agata 15.-Jaspea 16.-Ametista 17.-Agata urdina 18.-Lapis lazulia

Gemologia harribitxien identifikazio, analisi, eta ebaluazioan oinarritzen den mineralogiaren adar bat da[1], mineralogia geologiaren adar bat izanik. Gemologiaren eginkizun nagusi bat harribitxiak beraien imitazio eta bertsio sintetikoetatik desberdintzeko metodo eta prozedura zorrotz batzuk ematea da. Prozedura hauen artean instrumentu eta aparatu desberdinek egiten duten neurketa kontuan hartu ahal ditzakegu (adibidez neurketa kristalografikoak, fotometrikoak, mikroskopia, espektroskopia, etab.).

Gemologoak hainbat diziplina ezagutu behar ditu: kristalografia, optika, matematikak, kristalokimika, kimika analitikoa eta harribitxien sintesi eta imitazioa, besteak beste.

Harribitxien lehen datazioa duela 100.000 urtekoa da, Afrikako Hegoaldean hain zuzen ere.

Gizakiak betidanik erabili izan ditu harribitxiak; duela urte askotik du harribitxi handi, disdiratsu eta bitxienganako miresmena. Betidanik gizartearen gorenean zeuden pertsonek eduki izan dituzte hauek, behean zeudenengandik bereizteko. Antzinako Egipton adibidez, Faraoiak eta klase altuko pertsonak harribitxi eta metal preziatu askorekin lurperatzen ziren.

Gemologiako lehen testu zientifikoak Egiptoarrek idatziak izan ziren. Hauetan harribitxiak eta gemak imitatzeko errezetak biltzen zituzten Antzinako Egiptoko Alkimistek.

Bestetik, ekialdeko kulturan ere, Txinan zehazki, harribitxi eta gemek garrantzia handia izan zuten. Txinatarrek duela askotik erabili izan dute Jadea, hainbat helburu eta erabilera izanik: estetikoa, erlijiosoa naiz laikoa.

Gemak eta Harribitxiak beste funtzio batzuk ere izan ditu historian zehar. Gemak diru funtzioa ere bete izan du antzinaroan. Gaur egun funtzio estetikoaz gain, funtzio telekomunikatzailea eta industriala betetzen ditu, besteak beste.

Harribitxien sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mohs-en eskalaren adibide batzuk (ingelesez)
Errubia (idiokromatikoa)

Harribitxiak hauen egituraren, gogortasunaren,errefrakzio ahalmenaren, pisu espezifikoaren eta beste propietate optiko batzuen arabera sailkatzen dira.

Gogortasuna material batek, honek beste material baten bidez marradura bat jasaten duenean, honek aurkezten duen oposizioa da. Materialen gogortasuna Mohs-en eskalaren bidez determinatzen da. Hau egiaztatzeko, mineral bat beste baten aurka marratzen da, eta zeinek zein marratu duen behatzen da.

Harribitxi baten gogortasuna determinatzea prozedura gemologiko oso garrantzitsu bat da, honen arabera mineral edo gemaren iraunkortasuna determinatzen baita.

Gemak duen barne antolaketaren da. Hau gemaren atomo eta ioien barne banaketaren araberakoa da.

Pisu espezifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harribitxi batek bere tamainarekin konparatuz duen pisu erlatiboa da. Hau neurtzeko, zehaztasun handia duen balantza bat erabiltzen da eta metodo hidrostatikoa erabiliz, harribitxiaren pisu espezifikoa determinatzen da.

Esfoliazioa mineral batek bere egitura baino plano ahulagoetan hausteko duen joera da. Propietate oso garrantzitsua harribitxien lapidazioan. Harribitxi taillatuetan barneko pitzaduren orientazioarengatik ikusi daitezke.

Errefrakzio ahalmena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harribitxi batek argia desbideratzeko duen ahalmena. Hauen errefrakzio ahalmenaren balorea errefrektometroa erabiliz lortzen da.

Agata (alokromatikoa)

Gemak kanpotik duen kolorea. Hau gemak dituen inklusioen, barne antolaketa atomikoaren, eta eratze prozesuko baldintzen araberakoa da. Beste mineral batzuetan bezala, harribitxiak idiokromatikoak edo alokromatikoak izan daitezke, hau da, kolore bakar batetan bakarrik edo hainbat koloretan aurkitu daitezkeela harribitxiak. Adibidez, errubia idiokromatikoa da, kolore gorri-arrosan bakarrik aurkitzen delako; eta agata alokromatikoa da, kolore urdinekoak, gorrikoak, etab. aurkitu daitezkeelako.

Gardentasuna argiak gorputz edo objektu bat zeharkatzeko duen erraztasuna da. Mineral eta gemetan hauen tamianaren, lodieraren, hauek dituten forma tamaina eta konposaketaren araberakoa da. Argiak objektuak zeharkatzeko duen ahalmenaren arabera, objektuak hiru taldetan sailkatzen dira: gardenak, zeharrargiak, eta opakuak.

Harribitxien eratorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Perlak

Harribitxiek 3 jatorri garrantzitsu dituzte:

  • Jatorri minerala: Lur barneko magmak sortutako presioarekin, metalekin eta gasekin nahastean eta hoztean sortutakoak dira. Jatorri hau esmeraldak, errubiak, diamanteak eta zafiroak dute.
  • Landare jatorria: Sigloak zuhaitzen erretxina fosilean estalita gelditzean sortzen diren harribitxiak dira. Adibidez anbarra eta arbeltxa hemendik datoz.
  • Animali jatorria: Hauek duten edertasun, gogortasun, eta bitxikeriarengatik animalietatik datozen mineral haueri harribitxi izendatu zaie. Talde honen barnean perla eta bolia daude.

Harribitxien identifikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errefraktometroa

Harribitxiak identifikatzea behar beharrezkoa da. Harribitxi bat identifikatzeko hainbat prozedura daude. Hauek, funtsean, gemen propietate fisiko kimiko eta optikoetan dute oinarria.

Gemen identifikaziorako erabiltzen diren metodo nagusiak hurrengoak dira: errefraktometria, pisu espezifikoaren neurketa, eta espektrografia:

Errefraktometria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harribitxia identifikatzeko honek errefraktatzen duen argiaren azterketa egiten da. Material bakoitzak, eta ondorioz, gema bakoitzak, argia barrurantz islatzen duen angelu kritiko bat du. Angelu hori, errefraktometroaren bidez neur daiteke, horrela gema identifikatuz.

Pisu espezifikoaren neurketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dentsitate erlatibo bezala ere ezagutzen da. Hau gema bakoitzaren barne egitura molekularraren araberakoa da. Metodo hau funtsean, harribitxiak airean okupatzen duen bolumenaren eta uretan hartzen duenaren arteko konparaketa da. Honi metodo hidrostatikoa deritzo.

Espektrografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo honek prisma batek argia zuria koloreetan banatzen duen bezala funtzionatzen du. Argiak, prisma bat igarotzen duenean, hau kurbatu egiten da. Hemen printzipioa berdina da. Material bakoitzak bere argi-kurbadura du, eta honen arabera, harribitxiak identifikatu ditzakegu.

Harribitxiak dituen inklusioek ere identifikatzeko orduan lagundu egin dezakete.

Instrumentu gemologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
KA52KRS laborategi gemologikoa.

Gemologian hainbat instrumentu eta tresna erabiltzen dira gemak identifikatzeko eta desberdintzeko:

Harribitxien tratamendu komertziala[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harribitxietan egiten diren tratamenduak hauen aspektu fisikoa hobetzeko egiten diren modifikazioak dira: kolorea, gardentasuna, testura...etab. Harribitxietan egiten den edozein modifikaziori buruzko informazioa adierazi behar zaie kontsumitzaileeri saldu baino lehen.

Tratamendu ugari daude. Nagusienak hurrengoak dira:

  • Tratamendu termikoa
  • Tindaketa
  • Gainazalaren inpregnazioak
  • Estalketa
  • Laser bidezko tratamendua
  • Irradiazioa
  • Difusio termikoa
  • Presio eta tenperatura tratamendua

Tratamendu termikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beroa aplikatzen zaio gemari. Tratamendu honen bidez, harribitxiaren kolorea aldatu edo aldatu egiten da. Tratamendu gemologiko hau normalean behin betirako praktika da. Tratamendu termikoa praktikatzen zaien mineral nagusiak amatista, zirkonita, zafiroak, errubiak, eta kuartzo mota batzuk izan ohi dira.

Material porotsuetan aplikatzen da normalean (agatak, jadeitak, koralak, turkesak...etab). Kalitate baxuko errubietan eta esmeraldetan ere erabili ohi da prozedura hau.

Argizari eta plastikoekin egiten diren ''bainuak'' dira. Prozedura hau mineralak sendoago bilakatzeko burutzen da. Horretarako, uraren edo presio eta tenperatura egoerengatik sortutako inperfekzioak, argizariz edo plastikoz estaltzen dira.

Harribitxia pinturazko geruza batez estaltzen da, honen itxura hobetzeko asmoz. Antzinaroan harribitxien oinarria pinturazko geruza batez estaltzen zen, honen disdira hobetzeko asmoz.

Laser bidezko tratamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu hau diamantean soilik erabiltzen da, inklusio ilunak ezabatzeko asmoz. Itxura hobetzen den arren, diamantean perforazio txikiak sortzen ditu, zailtasunik gabe lupa batekin ikusi ahal daitezkeenak.

Partikula erradiaktiboen bonbardaketan du funtsa prozedura honek. Ohikoena diamantean erabiltzea da, baina beste harribitxi batzuetan ere erabil daiteke praktika hau. Irradiazio erradiaktiboaren bidez, kolore ugari lortzen dira gure geman. Irradiazioa alikatu zaien diamanteak garestiagoak izan ohi dira, material espezializatua eta laborategi bereziak erabili behar direlako, horrela irradiaziorik ez lagatzeko behin praktika burutakoan.

Difusio termikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu honetan, harribitxia bere kolorean aldaketak eragin ditzakeen sistema batean murgiltzen da eta tenperatura oso altuetara iritsi arte berotzen da (1800 °C-raino). Tratamendu honen bidez lortutako kolorea gainazaleko geruzan kontzentratua egon daiteke, detektatzeko erraza izanik (zafiroetan adibidez).

Presio eta tenperatura tratamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diamantean bakarrik burutzen den praktika da, honen kolorea hobetzeko asmoz. Harribitxia presio eta tenperatura handietako baldintzan jartzen da, horrela inperfekzioak eta inklusioak gematik ezabatuz. Detektatzeko tratamendu oso zaila.

Harribitxien mozketa: Lapidazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harribitxien mozketa, hauen aspektu fisikoak (kolorea, distira...) nabarmentzeko burutzen diren prozeduren multzoa da. Gema batean, bere ezaugarriak nabarmentzeko egiten diren prozesu multzoari lapidazio ere deritzo.

Antzinako Egipton hasi ziren lehen harribitxien mozketak, hauekin bitxiak sortzeko asmoz. Harribitxi eta gemen mozketa hobetzen joan da historian zehar. Lapidazio teknikak hobetzen joan ziren einean, forma berriak eta gemak mozteko modu berriak agertzen joan ziren.Gaur egun, gemen mozketa optikan eta materialen errefrakzio ahalmenean oinarritzen dira.

1919an, lapidazio teknika modernoen oinarria deskribatu zen lehenengo aldiz. Geometria optikoaren bitartez, argia gemaren goiko aldetik islatzeko kalkuluak burutu ziren, horrela harribitxiaren kolorea distira...etab. nabarmenduz. Metodo hau lehenengoz diamantean probatu zen.

Lapidazio prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapidazio prozesua gemaren propietate fisiko eta optikoekin zuzenki erlazionatua dago. Harribitxiaren esfoliazioak, gogortasunak, errefrakzio ahalmenak...eta abarrek asko baldintzatzen dute honen mozketa eta lanketa.

Lapidazioa hiru prozedura nagusitan laburbiltzen da:

  • Mozketa
  • Deboilatzea
  • Leunketa

Lapidazioaren lehen zatia da. Mozketa prozesua hasi baino lehen, harribitxia gertutik aztertu behar da, honen propietateak, anomaliak eta abar kontuan hartuz. Gema behin behatu dugunean, tinta txinatarra erabiliz harribitxia moztuko den norabidea markatzen da harribitxian bertan. Ondoren mozketari hasiera ematen zaio. Mozketa burutzeko, gema egurrezko aparatu espezializatu batean jartzen da, eta altzairuz eginiko xafla batean finkatzen da. Gero, harribitxia zerra baten bidez mozten da. Zerrak diamantez eginiko zinta bat eta ur ponpa bat, berotzen denerako, ditu. Operazioa ondo burutu bada, harribitxia bitan banatuko da, honen esfoliazio planoaren arabera.

Deboilizioan harribitxiaren materiaren galera gertatzen da. Bertan, lija eta limen bidez, harribitxiari guk eman nahi diogun forma hobetzen da.

Operazioa makina konbinatu baten bitartez burutzen da. Makinak 4 disko errotatorio ditu, non bakoitzak operazio bat burutzen duen (findu, leundu eta biribildu). Disko ezberdinak honen leunketa ahalmenaren arabera, handienetik txikienera, harribitxiaren gainazala findua eta leuna utziz azkenik.

Harribitxien tailla batzuk

Lapidazioaren azken prozesua da. Leunketaren bidez, aurreko prozesuan leundu eta findutako gainazalari distira ateratzen zaio. Horretarako olioz eta diamante hatsez estalita dagoen ''plater'' bat erabitzen da.

Harribitxien taillak[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi tailla talde aurkitu daitezke:

  • Aurpegiko taillak: Aurpegi planoekin gehienetan, normalean harribitxi gardenetan erabilita.
  • Kaboxoiak: Gainazal kurboak, harribitxi opaku, zeharrargi, edo efektu optiko bitxi bat nabarmentzeko harrietan erabilita.
Kaboxoia zafiro batean

Aurpegiko taillak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tailla bakunak (arrosa, 8/8, suitzarra): antzinan diamanteetarako erabiliak.
  2. Tailla distiratsuak: Diamanteetan erabiliena eta klasikoena. 57 edo 58 aurpegitan oinarritzen da.
  3. Tailla distiratsuen deribatua (obalatuak, markesa, bihotza, pera): Tailla distiratsuen antolamendu berdina eduki arren, hauek ez dute forma biribila.
  4. Tailla galerietan (esmeralda): Hauen aurpegiek trapezio luzatuen forma dute, galeria deituriko ertz paraleloekin.
  5. Tailla gurutzatua: Forma laukizuzenekoak erpin moztuekin. Normalean imitaziozko harribitxietan edo koloretuetan erabilia.
  6. Tailla mixtuak: Goiko zatia tailla distiratsuak, eta behekoa tailla galeria paraleloetan.
  7. Beste tailla batzuk (printzesa tailla,...)
  1. Kaboxoi bakunak: Aurpegi bat ganbila, bestea planoa.
  2. Kaboxoi bikoitzak: Bi aurpegiak ganbilak.
  3. Kaboxoi hondoratua: Aurpegi bat ahurra, bestea ganbila.

Aspektu zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anbar baten barnean aurkitutako 84 milioi urteko aire-burbuila.

Mineralogian, inklusio bat harri edo mineral baten barnean harrapatuta gelditu den edozein material da, eta determinatzaileak dira beraren identifikaziorako ia okasio guztietan. Honen bidez beraren genesia (sorrera), noizkoa eta ia naturalak edo sintetikoa den.

Gemologiak urteetan zehar modu desberdinetan garatu izan diren hainbat aspektu ditu. Meatokiak historikoki ustekabean aurkitu izan dira eta jakintza zientifikoa beraien ustiapenaren ondoren eman dira.

Europak harribitxiak erosten zituen kanpoko estatuei, meatoki hauen datuak bidaiari eta eta zientifikoek kontutatu zuten hainbat dokumentutan. Elezaharetan aipatuak izan dira. Adibidez, diamanteak, haran helezin batetik eratorriak zirela eta hartzeko txorien laguntza behar izaten zela kontatzen zen. Benetako kontaera bat Marco Polok egin zuen, Tavernier-ek jasoa (1675) Turkia, Persia eta Indiara bidaiatzen zegoela, non harribitxi asko eta Indiako Golkonda meategiak deskribatzen ziren.

Harribitxien propietate fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pieza batek harribitxi bezala kalifikatzeko propietate hauek eduki behar ditu:

Harribitxiaren identifikazio eta balorazioan kolorea, distira eta purutasuna asko kontuan hartzen dira.

Gemologiari dagozkion ikasketak erregimin orokorrera atxikituta ez dauden goi mailako ikasketak dira. Ikasketa horiek gainditzen duen pertsonak dagokion espezialitatean gemologo izateko titulua lortzen du. Titulu hau unibertsitateko titulua + espezializazioaren baliokide da.

Ikasketa hauek 3 ikastaro akademikotan banatzen dira, 2 ohikoak eta bat espezializazioarena.

  • 2 ikastaro ohikoak bukatzean eta gaikuntza proba bat aurretik gainditua izanik, Gemologiaren Diploma lortzen da
  • Espezializazioaren ikastaroa gainditurik, gaikuntza proba gainditurik eta tesina irakurririk, Gemologia Espezializatuaren Goi Mailako Diploma lortzen da.

Gemologiako diploma hauekin, Espainian gemologo eta bitxigile bezala gauzatze profesionalak egiteko eskubidea ematen da, baita homologazioari ere.

Internazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko mailan, Gemological Institute of America (GIA) munduko campus eta laborategi gemologikorik garrantzitsuena da, 1931ean fundatu zenetik. Hemen genologiaren historiako harribitxi garrantzitsuenak aztertuak izan dira, eta honen papera ezinbestekoa izan da disziplina honen oinarrirako, baita balorazioak egiteko arau eta irizpide internazionalak erabakitzeko ere. "Gemologiako Harvard"-a bezala ere deitua izaten da.

Beste campus eta laborategi garrantzitsuak "HRD" eta "EGL" dira.

Orokorrean, gemologoa harribitxia baloratu ahal dituen titulatu profesionala da, laborategian azterketak eginez eta bere esperientziarekin harribitxi bat zertifikatu ahal duena.

Gemologoen eremu profesionalean, laborategi gemologikoak, bitxi-dendak, tailerrak, aduanak, enkante eta museo zentruak, etab. bereizi daitezke.

Institutu, laborategi eta eskolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Solans Huguet, Joaquin. (1984). Gemas de ayer, de hoy y de mañana: introducción al estudio de las piedras preciosas. Edicions Universitat Barcelona ISBN 8475281354, 9788475281353..
  2. a b (Gaztelaniaz) (PDF) Instituto Gemológico Español. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]