Edukira joan

Gatzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau gatza lortzen den tokiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gatzaga (argipena)».
Senegaleko gatzaga bat.

Gatzaga bat, gatza lortzeko, ur gazia lurruntzen uzten den tokiari deritzo. Gatz depositu naturalak alde batera utzita, gatza lortzeko gizakiak topatu duen metodo nagusia da.

Garrantzi ekonomiko handiko tokiak ziren, gatza material baliotsua izaki.

Gatzuna lehengai

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatz zuria gatzuna lurruntzean lortzen da. Gatzuna hainbat modutan lortzen da. Iturri eta errekasto gesalak izaten dira, lur azpiko gatz-diapiroetan ura igarotzean sortzen direnak. Ur gesal horiek naturalki isur daitezke orografian, edo putzuetatik gainazalera ponpatu daitezke. Gatzun artifiziala lortzeko, ur gezari gatz solidoa gehitu dakioke disoluzioan, ponpaketa kontrolatuan. Ur geza gatz-arroken artean igaroarazte ere kalitate ez oso handiko gatzuna ere lortu daiteke, eta gero gatz gehiago disolbatuz ur horretan, ebaporazioan irabazi bat lor daiteke.[1]

Lurrunketan bereizketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatzagetan historikoki ohikoena ur gazia lurruntzea izan da, eguzkiaren eta haizearen bitartez edo suaren beroketa artifizialaren medioz. Gizakiek asmatutako eragiketek prozesu naturalak imitatzen dituzte, bereziki kontzentrazioa, asetzea, lurrunketa eta egosketa. Fenomeno natural horiek artifizialki kopiatu ziren ur eta lur gaziak erabiliz, eguzki lurrunketa edo beroketa artifiziala erabiliz, ingurunearen aukeren arabera.[2]

Klimak ahalbidetzen duen tokietan eguzkiaren lurruntze-indarra erabiltzen da, sakonera gutxiko putzu bereziz osatutako gatzaga zabalak egin izan dira. Eguzkiaren argitasun edo bero nahikorik ez den tokietan, suak berotutako dorletan oinarriturako gatzagak egin dira. Euskal Herrian bi motetakoak ditugu, uren banalerrotik iparraldera dorletan oinarrituak, eta hegoaldera eguzkiaren indarra darabiltenak.

Mota hauetarik, suan eta dorletan oinarrituek ez dute baliagarritasun ekonomikorik. Putzu zabaletako lurrunketan oinarritutakoetan, kostaldekoek errentagarritasuna atxiki dute, barnekaldekoek ez bezala azpiegitura murritzagoa behar dutelako. Barnealdeko putzuak eta dorla erakusgarriak arrazoi etnografiko eta kulturalengatik mantentzen dira.

Gatzarekin lotutako jarduera ekonomikoa Neolitoan hazi zen, beharbada nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin batera. Gatza elikagaiak kontserbatzeko metodo moduan garatu zelarik, hasi ziren gatzagen ustiapen masiboak gertatzen. Gatzak garrantzi ekonomiko handia hartu zuen garai hartatik aurrera, eta gizartean zuen presentzia nabarmen igo zen.[2]

Gatza biltzeko lehen gatzagetako bat Xiechi lakuan (Shanxi) dokumentatu da Txinan, K.a. 6.000 urte inguruan. [3] Poaina Slatinei aztarnategi neoloitikoan (Errumanian), ere garai bereko zeramikak aurkitu diram, gatzunetik gatza suaz ateratzen zutelako daude, metodo honi dagozkionak.[4]

Ez bakarrik jakien kontserbaziorako, eguneroko sukaldaritzarako ere hasi ziren gatza erabiltzen. Mesopotamiako duela 3.500 urteko sukalde-errezeta batzuen multzoan, gatza aipatzen da ohiko bizigarri gisa. Eta ia beti «gutxi gorabehera» dosifikatzen da.[2]

Erromatar legionarioek soldataren zati bat gatzetan jasotzen zuten (salarium argentum deiturikoa, "gatzezko dirua"), eta merkatu batzuetan diruaren ordezkotzat onartzen zuten[5]. Merkatal bideetan faktore garrantzitsua zen, estatuek ustiapenen gaineko kontrola eskuratzen saiatzen ziren eta hori dela eta gatazkak ere sortzen ziren[5].

XX. mendean elikagaiak kontserbatzeko metodo berriak agertu ziren, eta gatzaga industrialak garatu izan dira munduan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Monument Protection Programme. Oil Industry. Step 1 Report» archaeologydataservice.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  2. a b c Angulo, Eduardo. (2022-02-01). «Gatz arrunta» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  3. Flad, Rowan; Zhu, Jiping; Wang, Changsui; Chen, Pochan; von Falkenhausen, Lothar; Sun, Zhibin; Li, Shuicheng. (30 August 2005). «Archaeological and chemical evidence for early salt production in China» Proceedings of the National Academy of Sciences 102 (35): 12618–12622.  doi:10.1073/pnas.0502985102. OCLC .1194912.
  4. «Antiquity, Project Gallery: Weller & Dumitroaia» web.archive.org 2011-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  5. a b «Malkoak ere gaziak dira» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]