Edukira joan

Gartzia V.a Ramiritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartzia V.a Ramiritz

Iruñeko erregea

1134 - 1150
Alfontso I.a Nafarroakoa - Antso VI.a Nafarroakoa
Bizitza
Jaiotza1110(e)ko hamarkada
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaLorka1150eko azaroaren 21a (30/40 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Familia
AitaRamiro Antso Iruñekoa
AmaKristina Rodriguez
Ezkontidea(k)Margarita l'Aiglekoa
Urraka Gaztela eta Leongoa
Seme-alabak
Familia
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 66422842 Edit the value on Wikidata

Gartzia V.a Ramiritz edo Gartzia Berrezarlea[1]latinez: Garcia Renimiriç— (1112 aldean - Lorka, 1150ko azaroaren 21a), batzuetan IV.a, VI.a edo VII.a, Iruñeko erregea izan zen 1134-1150 bitartean. Nafarroako Erresumako handiki eta apezpikuek aukeratu zuten errege, Alfontso Borrokalariaren testamentuaren xedapenei men egin gabe.

Aita Ramiro Antso, Monzóngo eta Logroñoko jauna, eta ama Kristina Rodriguez Diaz Vivarrekoa, Cid Campeadorren alaba, izan zituen.

Antso Peñalengoa hil zenetik Alfontso Borrokalaria zendu arte, Nafarroako eta Aragoiko erresumak batera gobernatuak izan baziren ere, banatzeko proposamena egin zuten handikiek Vadoluengoko itunean, aita Ramiro Antso Aragoiko erregea izatea eta Gartzia semea, berriz, Nafarroakoa. Biek erresuma bana bazuten ere, bien artean Ramiro zen nagusia.

Alfontso VII.a Leongoa Zaragozara sartu eta aragoiarrek basailutza egin zutenean, erresuma bien arteko banaketa areagotu zen, Antso III.aren feudo baziren ere.

1137an Gartziak Alfontso I.a Portugalgoa kidetu eta, basailutza egina bazuen ere, Alfontso VII.a Leongoaren aurka egin zuten. Bakea 1139 eta 1140 artean sinatu zuten.

Nafarrek 1146an Deustia okupatu zuten, baina Alfontso VII.a Leongoak erresuma bien arteko epailearena egin zuen.

1144an alargun gelditu eta gero, Alfontso VII.a Leongoaren alaba zen Urraka ezkondu zuen. Hortik aurrera, Nafarroa eta Aragoiko erregeak Leon eta Gaztelako enperadorearekin senidetu ziren, era berean Erramun Berenger koinatua zen. Denek Alfontso VII.a enperadorearen menpekotzat jo zuten.

Ordutik aurrera, Gartziak Alfontso VII.a Gaztelakoari lagundu zion bere errekonkistakanpainetan. Esate baterako, 1147an Almería okupatzera lagundu zion.

1149an bake-ituna sinatu zuen Erramun Berengerrekin. Hori zela eta, katalanak Zuria alaba ezkonduko zuen, Petronila Aragoikoaren senargaia bazen ere. Baina konpromisoa ez zen bete, Gartzia hil zelako. 1150ko azaroaren 21ean Lorkan hil zen, Lizarratik gertu. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

Ezkontzak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gartzia V.a hiru aldiz ezkondu zen. Lehenik, errege titulua ez zuelarik, 1130 inguruan, Margaritarekin, L'Aigleko jaunaren alabarekin. Margarita 1141eko maiatzaren 25an hil zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:

Bigarren ezkontza 1144an izan zen Gaztelako Alfontso VII.a erregearen sasiko alaba Urrakarekin. Urraka 1189an hil zen. Alaba bat izan zuten:

Hirugarrenez, Ganfreda Lopitzekin ezkondu zen.

Maitale ezezagun batekin seme bat izan zuen:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. (Gaztelaniaz) Sánchez de Mora, Antonio. (2003). La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara. Tesis doctoral. Universidad de Sevilla. Sevilla, 328 or..
  3. Hugo Falcandok "erreginaren neba (Margarita Iruñekoarena) Palermon geratu ... eta Errodrigo zuen izena ... erreginak Henrike izenera aldatzea eskatu eta Montescagliosoko konderria eman zion" dio, The History of the Tyrants of Sicily by Hugo Falcandus, G. A. Loud eta T. Wiedmann, Manchester University Press, 1998, 155. orr.
  4. Salernoko artzapezpikua zen Romualdo Guarnaren kronikak "Henricus naturalis frater reginæ Siziliara heldu zenean comitatum Montis-Caveosi izendatu zutela eta unam de filiabus regis Rogerii ezkondu zuela" dio. Cronica di Romualdo Guarna arcivescovo Salernitano (Chronicon Romualdi II archiepiscopi Salernitani),Cronisti e scrittori sincroni Napoletani G. del Re, 1845, Vol. 1 (Napoli), 31. orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Alfontso I.a
Iruñeko erregea
11341150
Ondorengoa
Antso VI.a