Garapen Jasangarrirako 9. helburua: industria, berrikuntza eta azpiegitura
Garapen Jasangarrirako Helburuak Nazio Batuen Erakundeko herrialde partaide guztiek 2015. urtean adostu eta zerrenda batean jaso zituzten jomugak dira, hauek 2030erako betetzeko asmoarekin. 17 helburu desberdinek (nahiz eta aurrerago horiei 18. bat gehitu izan zaien) osatzen dute zerrenda hori, eta hauekin lortu nahi dena da beste ekintza askoren artean pobrezia desagerraraztea, jasangarritasuna sustatzea eta azken finean, gure planetarentzat etorkizun oparoa bermatzea.[1]
Etengabe aldatzen ari den mundu batean bizi garela begi bistako errealitate bat da. Nahiz eta askotan egia den aldaketa hauek onurak besterik ez dizkigutela ekartzen, hauek, planetaren egoera geroz eta arrisku handiagoan eta nabarmenagoan jartzen ari dira. Hori dela eta, erronka berri hauekiko erantzunek erakunde eta erresuma desberdinen arteko kooperazioa eta talde-lana exijitzen dute.[2]
Garapen Jasangarrirako 9. helburua honako hau da: Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusibo eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza sustatzea.[1]
Helburuaren garapen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu beharra dago industriak garrantzia handia izan duela hamarkada askotan zehar, mundua, gaur egun ezagutzen dugun bezala, industriak jasandako aldaketa multzo guztia gabe ez litzatekeelako berdina izango.
Ez dira gutxi industriari eta honen garapenari buruz eztabaidatu duten adituak. Urte askotan zehar zeresan handia izan duen gai bat izan da, eta horren adibide dira esan bezala, aditu askok idatzitako artikulu zientifiko anitzak. Hauetako hainbat irakurri eta aztertu ondoren, hauek, Garapen Jasangarrirako 9. helburuak historian zehar izan dituen tirabirak azalduko dizkigute.
Industria-garapenaren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industriaren garapenaren hasiera, Industria Iraultza deituriko mugimendu batekin hasi zen, gizarteari eta gizakiari hobekuntzak ekarriz, eta teknologia berrien erabilpena baliatzeko modua zabalduz. [3]
Industria lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da. Ekoitzitako produktuak zein diren, industria-jarduera mota ezberdinak daude. Adibidez, automobilgintza izeneko industria-sektorean, automobilak eta automobiletarako osagaiak ekoizten dituzten jarduerak biltzen dira eta metalurgian burdina eta beste metalak eraldatzen dituzten fabrikak biltzen dira. Lehengaiez gainera, industriak lehengaiak eraldatzeko energia behar du, baita azpiegiturak ere (errepideak, trenbideak...) lehengaiak fabriketaraino garraiatu eta bertatik produktu bukatuak banatzeko.
Industria-jarduera modernoaren ezaugarria den espezializazioa edo lanaren banaketa ere antzinatik gertatzen da. Hasierako espezializazioari ekin zioten langileak artisauak izan ziren, industria jardueran nagusi izan zirenak antzinako zibilizazioetatik XVIII. mendean Industria Iraultza abiarazi arte. Artisau bakoitzak produktu-mota zehatz bat ekoizten zuen, berezko edo ikasita zituen teknikak erabiliz eta ekoizpen-prozesu osoa hasieratik bukaerara berak bakarrik burutuz. Bere lanaren xehetasunak sekretupean edukitzen zituen, lanbidearen teknikak aitak eta amak semeari eta alabari bakarrik irakatsiz, industriak ematen zion pribilegioa ez galtzeko. Industria bereko artisau-elkarteetan (zapatariak, errementariak, ...) ere biltzen ziren Erdi Arotik aurrera bere lanbidearen interesak batera hobeto defendatzeko.
XVIII. mendean eta Ingalaterran hasita, eta Europako beste herrialdeetan eta Ameriketako Estatu Batuetan ondoren, artisau eta merkatari aske eta aberatsek sortutako gizarte-klase boteretsu bat sortu zen, burgesia izenekoa. Hazkunde demografikoak ekarri zuen langileen ugaritasunak eta, merkataritzaren garapenari esker, lehengaien eskuragarritasunak, industria-produktuak ekoizteko modu berri bat ekarri zuen, nagusi baten mendean langile asko soldata eskasekin fabrika batean bildu eta produktuak askoz ere merkeago ekoizten ziren, lehenengo artisauak ez bezala, ekoizpen-prozesuko faseak zatituz eta makineria berria sartuz. Industria Iraultzaren eta kapitalismoaren sorrera izan zen.
Industria Iraultzaren eraginez, lan sektoreak sortu edo/eta bereizi egin ziren. Lan-arlo eta lan eskaintza zabala ekarriz. Lehen industria iraultzarekin hasi zen fabriken lana garatzen, eta bigarren sektorez ezagutzen dugun lana burutzen, modu zabalean eta unibertsalean. Lan berriekin batera, teknologia garapena etorri zen, ideia bikain asko garatu ziren garai aietan eta burututako ideia guztietatik makina edo tresna baliagarriak sortu ziren, besteak beste: lehen lurrun makina, hasiera batean mineralak garraiatzeko sortua sortua; lurrun-ontziak, belaontzien lana efizienteago egiteko sortuak; trena, garraiobide nagusia bihurtu zen, zaldiak baino bizkorragoa eta eraginkorragoa baitzen, pertsona asko garraiatu baitzitzakeen bidaia batean etab. Baina garapen teknologikoaz gain, azpiegituran ere aurrerapen handiak izan ziren, gehienak mineralen garraioarekin zerikusia izan zuten. Azpiegituran izandako aldaketetan, tunela azpimarratzen da lehendabizi, garai haietako aurrerapenik handienetakoa izan baitzen, toki batetik bestera garraiatzeko modua aldatu bazuen, eraginkorragoa eta azkarragoa eginez. Tunelez gain, garraiorako bide berriak, kanalak, trenbideak, jadanik zeuden bideen konponketa eta garapenak… etorri ziren, munduko azpiegituran aldaketa handiak sortuz.
Industria-garapena Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria Iraultza Ingalaterran hasi zela esaten da, asmakizun eta aurrerapen garrantzitsuenen aitzindaritzat Ingelesak hartuz, baina Ingalaterraz gain, beste hainbat herrialdek eta beste hainbat gunek garrantzi handia izan zuten Industria Iraultzaren garapenean. Txina da herrialde garrantzitsu horietako bat, gehienbat, Ingalaterrarekin izan zituen elkartrukeetaz hitz-egiten da, baina aurrerapen handiak ekarri zituen mundura, aipagarrienak, lan egiteko teknika eraginkorrak dira. Beste herrialde garrantzitsuetako bat, Amerikako Estatu Batuak izan ziren, bere ideia bikainen ekarpenak eginez eta une batzuetan Ingalaterrari berari aurre hartuz Industriaren eta merkatuaren garapenean. Baina izen handia duten herrialde handiak alde batera utziz, badago munduko gune bat, Industriari ekarpen handiak egin dizkiona, gune hori nola ez, Euskal Herria[4] da. Euskal Herrian bertan modu ezin hobean garatu ziren bi Industria Iraultzetan jaulki ziren aurrerapenak, erabilera desberdinak eta hobeagoak bilatuz gainera. Bada, euskaldunak beti izan dira oso langile onak eta gogorrak, baina lana egiteaz gain, egoera berrietara ere egokitzen jakin zuten, eta egoera berria Industria Iraultza izanda, ezinhobe ekin zieten herrian iraultza hori garatzeari.[4]
Europan industrializazioa (Ingalaterra 1750 - 1850) aurretik gertatu zen moduan, Euskal Herrian ere, industrian aldaketa nabarmenak izan ziren XX. mendean. Aldaketa horiek Bizkaian gertatu ziren batez ere, eta neurri txikiagoan Gipuzkoan eta Araban. Iparraldean eta Nafarroan nekazaritza zen nagusi. Bizkaiko meategiek izugarrizko garrantzia izan zuten, esaterako, 300.000 tonako ekoizpena lortu zen 1870ean. Hasiera batean ingelesek ustiatu zituzten meategiak, mea oso kalitate onekoa eta eskuratze erraza zelako. Baina atzerritar enpresek lortzen zituzten irabazien parte bat bizkaitar burgesiaren eskutan gelditzen zen, beraiek baitziren lurjabeak.
Garai hartan irabazi handiak egin zituzten, lan merkea eta presio fiskal ahula baitziren. Metatutako kapitalarekin Bizkaiko burgesia siderurgia enpresak sortzen hasi zen. Horien behar nagusia erregai merkea zen eta harrikatz meategi hurbilenak Asturias aldean izan arren, ikatz minerala Ingalaterratik ekartzen hasi ziren. Ingalaterrako ikatza kalitate hobekoa zen eta garraio kostua txikiagotzen zen hara burdina eraman eta ikatza edo koke-a ekarriz.
1895ean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, haien artean 1902an sortu zen "Altos hornos de Vizkaya" izan zen; bertan lortzen zen burdina barraren kostu prezioa munduko txikienetakoa zen. Siderurgiaz gain papera eta ontziolen industriek hedapen handia izan zuten, beti ere finantza egitura sendo batean oinarrituta. Aldi berean, Espainian sortu zen barne-merkatuak ere Hego Euskal Herriko industriaren bilakaera erraztu zuen. Espainiako Gerra zibilaren ondoren, Jose Maria Arizmendi aitzindari zela beste industria eredu berri bat sortu zen: kooperatibak.[5]
Industria Iraultza, garapenaren oinarri
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industriaren garapenak XVIII. mendean izan zuen oinarri, lehen Industria Iraultzarekin batera.[6] Industria Iraultzan etorri ziren gaur egun beharrezkoak diren hainbat tresna, tramankulu, lan-teknika… eta gaur egungo ezagutzak, mende horretan sortutako ideien eta ezagutzen “ondorengoak” direla esan daiteke. XVIII.mendetik gaur egunera arte hainbat aldaketa, asmakizun… egon dira, orain ezagutzen ditugun industria modeloak garatuz, eta gure egunerokoan eta orokorrean gure bizitzan beharrezkoa den azpiegitura eraldatuz.
Lurrun makinaren sorkuntza izan zen Industria Iraultzari hasiera eman zion asmakizuna, edo hori esan ohi da, eta asmakizun horretatik sortu ziren tresnak ere berebiziko garrantzia izan zuten. Baina badago, besteak beste, berebiziko garrantzia duen beste “faktore” bat ere, Iraultza horretan beharrezkoa izan zena, azpiegitura egokia alegia. Beraz, Industria Iraultza izan zen munduaren aldaketaren hasiera, teknologia hobekuntzak, azpiegitura garatuak, bizimodu berria etab. ekarriz, baina dena ez zen hor geratu, Lehen Industria Iraultzak 1760.urtetik 1840.urtera arte iraun baitzuen, ondoren Bigarren Industria Iraultza ekarriz.[7] Bigarren Industria Iraultzan, aurrerapen teknologikoa izan zen oinarri, Lehen Industria Iraultzako mekanizaziotik, masa produkziora, muntaia katera eta elektrizitatera pasatuz. Bigarren Industria Iraultzak iraun zuen artean (1850-1914), oinarritzat burdina erabiltzetik, beste hainbat mineral erabiltzera pasatu ziren, besteak beste: zink-a, altzairua, kobrea, aluminioa eta nikel-a. Gainera, garai honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere beste herrialdeetan, Europakoetan gehienbat, Ingalaterran izandako aurrerapenak herrialde horietan garatzen joan baitziren, ia Europa osoko industrializazioa ekarriz, eta munduko elkartasuna erraztuz.
Azpimarratzeko beste hobekuntza bat, trenbidearena izan zen. Bada, teknologia eta errekurtso berriei esker, jadanik martxan zegoen tren eredua hobetzea lortu zuten, bizkorragoa eta efizienteagoa izan zedin. Horrekin batera, trenbidearen hobekuntza nabarmena ere ekarri zuten, garraio puntuen arteko distantzia murriztuz eta kostua baxutuz. Honi esker merkatuen arteko kontaktua areagotu zen, baita herrialdeen arteko kontaktua ere, pertsonen eta merkantzien garraioa eta elkartrukea erraztuz eta areagotuz, eta urre patroiaren antzera, herrialdeen arteko elkartrukaketak burutuz.[7] Ekonomikoki eta sozialki aurrera pauso handia izan zen. 1840an 4.000 kilometro trenbide baino gutxiago zeuden; 1870ean, 100.000 kilometro gainditu ziren Europan eta 70.000 Estatu Batuetan.
Garai hauetan dena ez zen positiboa izan, garapen teknologiko eta sozial horrek kapitalismoa erabat bultzatu baitzuen, diru gehien zuten herrialdeak boteretsuen bilakatuz. Alemania, Japonia eta Estatu Batuek berebiziko indarra eskuratu zuten, eta horrek beraien botereak areagotzeko gogoa ekarri zieten. Kapitalismoa horren muturrekoa izanik, inperialismoa eta kolonialismoa garatu ziren, proiektu inperialistak aurreratu egin ziren, herrialde boteretsuenak lurralde berriak konkistatu nahi baitzituzten beraien merkatua handitzeko eta zituzten aberastasunak areagotzeko, lehen globalizazioaren antzera.[8] Horri Bigarren Industria Iraultzako teknologia eta lanketa teknika eta ideia berriak gehituz, Lehen Mundu Gerra sortu zen.
Laburbilduz, Industria Iraultza honek lehenengoaren hedapena suposatu zuela esan dezakegu. Garai hartan Erresuma Batuak lortutako irabaziak zabaldu eta hobetu ziren. Azkenean, egoera berri honek kapitalismoaren eta nazioarteko ordenaren konfigurazio berri baten eragina izan zuen, eta horrek tentsio garaia eragin zuen industria potentzia desberdinen artean, beren merkatuak zabaldu nahian. Garai honen ondoren, Hirugarren Industria Iraultza etorri zen.
Hirugarren industria iraultza,[9] hirugarren iraultza zientifiko-teknikoa edo inteligentzia iraultza (RCT) Jeremy Rifkin-ek azaldu eta Europako Parlamentuak onartutako kontzeptu eta ikuspegia da, 2007ko ekainean onartutako adierazpen formalean. Historian zehar, eraldaketa ekonomikoak gertatzen dira komunikazio teknologia berriak energia sistema berriekin bat egiten dutenean. Komunikazio modu berriak zibilizazio konplexuenek energia iturri berrien bidez ahalbidetu duten antolaketa eta kudeaketa bide bihurtzen dira. XXI. Mendeko Interneteko komunikazio teknologiaren eta energia berriztagarrien arteko loturak Hirugarren Industria Iraultza sorrarazten du.
Hirugarren Industria Iraultza, batez ere, 5 zutabek osatzen dute:
1-Energia berriztagarrietarako aldaketa.
2-Eraikinak zentral elektriko bihurtzea.
3-Hidrogenoa, bateria kargagarriak eta energia biltegiratzeko beste teknologia batzuk.
4-Sare adimendunen teknologia edo energia elektrikoa banatzeko sare "adimenduna".
5-Ibilgailu elektriko guztietan, hibrido konektagarrietan, ohiko hibrido elektrikoetan eta erregai-piletan oinarritutako garraioa, energia berriztagarria propultsio-energia gisa erabiliz.
Azkenik, Laugarren Industria Iraultza izan zen,[10] eta gaur egun oraindik bertan gaudela esaten da. Iraultza Digitala deitzen zaio. Laugarren etapa hau gaur egun probatzen edo garatzen ari diren teknologien fusioa da, mugak desegiten ari baita esparru fisikoa, digitala eta biologikoaren artean.
Liluragarria da denboran zehar izandako eraldaketa eta hobekuntzak ikustea, nabaritzea, nola orain dela mende batzuk gizakia ez zen gai animaliarik gabe lan egiteko ikustea, eta gaur egun nolako teknologia asmatu den ikustea. Oraindik aurrerapen asko burutzeko geratzen dira, eta oraindik industriak garapen handia jasan beharko du.
Ikuspegi ekonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugariak dira industriaren jasangarritasunari buruzko informazioa ematen dizkiguten adierazleak. Hauek, oso baliagarriak sortatu ahal zaizkigu, herrialde desberdinen arteko konparaketak egin ahal izateko historiako epe desberdinetan zehar. Adierazleen abantaila nabarmenetako bat datu objektiboak irudikatzen dituztela dira, eta beraz, honek, ondorio objektiboak ateratzea ahalbidetzen du. Garapen Jasangarrirako 9. Helburu hau aztertzeko, 3 adierazle desberdinetan zentratuko dugu ikerketa.
Ikerketan, Garapenean eta Berrikuntzan egindako gastuaren gorakada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialde bakoitzak urtero BPGaren zein zati inbertitzen duen ikerketan, garapenean eta berrikuntzan (I + G+ b) arretaz aztertuko dugu jarraian.
Ikerketan, Garapenean eta Berrikuntzan egindako gastua, BPGaren proportzio bezala | ||||
Urtea | Txinako BPGaren %a | Zenbaki indizeak
(2002 = 100) |
Estatu Batuetako BPGaren %a | Zenbaki indizeak
(2002 = 100) |
1996 | 0,56 | 53 | 2,38 | 95 |
1999 | 0,75 | 71 | 2,49 | 99 |
2000 | 0,89 | 85 | 2,57 | 102 |
2002 | 1,05 | 100 | 2,51 | 100 |
2004 | 1,21 | 115 | 2,45 | 98 |
2005 | 1,31 | 125 | 2,46 | 98 |
2008 | 1,44 | 137 | 2,68 | 107 |
2010 | 1,71 | 163 | 2,66 | 106 |
2013 | 1,99 | 190 | 2,64 | 105 |
Iturria: Our World in data (2015)[11]
Taulan ondo asko ikusi dezakegu XX. mende hasieran dagoeneko bazeudela BPGaren zati nabarmen bat I+G+b-ra eskaintzen zioten herrialdeak, eta horren adibide garbia dira Estatu Batuak. XIX. mendeko azken hamarkadatik aurrera, nazioarteko sistema Estatu Batuen nagusitasunak markatutako dinamika batean sartu zen.[12] Hegemonia hau XIX. mendeko azken urte eta Lehen Mundu Gerra bitartean hasi zen. Bi Mundu Gerren artean, Estatu Batuek botere eta nagusitasun hori zabaldu zuten, XIX. mendeko Urre Patroia berrezartzen saiatzean Dolar eta Libera Esterlinan oinarriturik finkatu zituztelako munduko beste herrialdeek haien txanponekiko truke-tasak. Gainera, 1924an Dawes-en Plana onartu ondoren, Estatu Batuei esker Alemaniak Lehen Mundu Gerra galtzeagatik aliatuek finkatu zioten zor erraldoiaren zati bat ordaindu ahal izan zuen. Plan horren arabera, aliatuek Estatu Batuekin zituzten zorrak (gerra finantzatzeko zorpetu ziren) ordaintzen zituzten era berean Estatu Batuek Alemaniara dirua bidaliko zuten. Horrela, Alemaniak (gerra finantzatzeko diru asko inprimatu zuen eta beraz hiperinflazioa sortu zuen) zorraren zati bat pixkanaka ordaintzen joateko nahikoa likidezia lortu zuen. Azkenik, XX. mende amaieran, Estatu Batuen hegemonia bere mailarik altuenera iritsi zen, gehienbat nazioarteko gobernantza berrira moldatzeko[13].
Aipagarria da herrialde honetan berrikuntzarako azken urteetan egin izan den inbertsio pribatua, eta gaur egun, munduko 4. herrialdetik berritzaileena da. [14] Horregatik guztiagatik, erraz ulertu daiteke 1. taulan Estatu Batuek BPGarekiko eginiko inbertsioa nahiko konstante mantendu izana: herrialde honek XX. mendean hasi zuen berrikuntza prozesua, eta joera hori gaur egun oso errotuta dute.
Bestalde, aipagarria da ere Txinak azken bi hamarkadatan I+G+b-ra egindako BPGaren proportzioaren igoera. XX. mende bukaeran, Txinak bere BPGaren %0,56a besterik ez zuen arlo honetara bideratzen, baina azken urteetan BGParen %2 ingururaino handitu du bere ekarpena.
Hainbat hamarkadatan zehar herrialdearen zati handi bat egoera prekarioan utzi zuten plan zentralizatuak eta estatuaren ekonomiaren kontrola izan ondoren, txinatar agintariek bazekiten zerbait desberdina saiatu behar zutela. Baina, zer komeni zitzaion Txinari? Erantzuna ez zen batere argia. Txinako buruzagien estrategia nagusia kapitalismoa hartzea izan zen, baina zuhurtziaz, eta gizartea zorrotz kontrolatzea. Emaitza: berrogei urte baino gehiagoko hazkunde ekonomikoa. Horregatik guztiagatik, agian munduak uste izan du Txina aldatu duela, eta zentzu askotan bai, baina egia da Txinak ere mundua aldatu duela.[15]
CO2 isurketak, etengabe handitzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako CO2 isurketak urtez-urte, Kts-etan | ||||
Urtea | Txinako CO2 isurketak Kts-etan | Hazkunde-tasak (%) | Urteko batez besteko hazkunde-tasak (%) | Bikoizteko urte kopurua |
1970 | 906.562 | 0,00 | - | - |
1975 | 1.180.987 | 30,27 | 5,29 | 13 |
1977 | 1.381.116 | 16,95 | 7,83 | 9 |
1980 | 1.563.286 | 13,19 | 4,13 | 17 |
1985 | 1.876.209 | 20,02 | 3,65 | 19 |
1990 | 2.404.743 | 28,17 | 4,96 | 14 |
2000 | 3.682.483 | 53,13 | 4,26 | 16 |
2005 | 6.273.361 | 70,36 | 10,65 | 7 |
2010 | 9.160.787 | 46,03 | 7,57 | 9 |
2019 | 11.535.200 | 25,92 | 2,56 | 27 |
Iturria: Datosmacro, 2019.[16]
Goiko taulak adierazten du Txinak urtero zenbat CO2 isuri izan duen atmosferara azken 40 urteetan. Azpimarratzekoa da urtez-urte kutsadura nabarmen handitu dela, XXI. mendearen hasierako urteetan hazkunde hori zorrotzagoa izan delarik. Historikoki, Estatu Batuak izan dira munduko CO2 igorle nagusienak. Hala eta guztiz ere, Herbehereetako Ingurumen Ebaluazioko Agentziak 2007an eginiko ikerketa bati esker ondorioztatu izan da 2006. urte amaieratik aurrera Txinak Estatu Batuek baina gehiago kutsatzen duela.[17]
Horrez gain, aurreko taula are hobeto ulertuko dugu Txinako CO2 isurketa horien %74a harrikatzaren erabilerarengatik eta %17a petrolioaren errekuntzarengatik dela ohartzen garenean. Zer dela eta kontsumitzen da Txinan hainbeste harrikatz? Erantzuna erraza da. 2000. urtetik geroztik Txina izan da harrikatzaren ekoizle nagusiena munduan, eta bigarrena elektrizitatean. [18]
Erritmo honetan kutsatzen jarraitzen badugu, biodibertsitatean izugarrizko galera egongo litzateke, poloetako izotza urtuko litzateke, itsas maila handituz eta lur eremu asko urperatuta geratuz, eta gaur egun bizi dugun pandemiaren antzekoak edo okerragoak sarriago biziko genituzke.[19] Beraz, argi dago beharrezkoa dela atmosferara isuritako gasen kantitatea murriztea.
Nazio Batuen Erakundeko 2030. urterako 9. helburua aztertzeko azken adierazleari buruz esan beharra dago herrialde bakoitzeko landunen artean hauetatik zein proportziok egiten duen lan industrian erreparatuz.
Herrialde zehatz batzuen adierazle honen bilakaera historikoa ikusi baina lehenago, komenigarria da mundu mailan 2. sektorea azken hamarkadatan bizitzen ari den desindustrializazioa aipatzea. Noiz edo zergatik gertatzen da hau? Industrian lehiakortasun-maila txikia duten herrialdeetan gertatzen da, non ez den lortzen barne-eskaria asetzea. Beraz, eragile ekonomikoak kanpoaldearekin zorpetzen dira, inportazioak handituz, eta era berean, herrialde jakin horietako industria are gehiago kaltetuz.[20]
Industria-langile kopuruaren joera beherakorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria-langileak, herrialde bakoitzeko landun guztiekiko (%) | ||||
Urtea | Japoniako industria-langileak, enplegu osoarekiko (%) | Zenbaki Indizeak
(2002 = 100) |
Britainia Handiko industria-langileak, enplegu osoarekiko (%) | Zenbaki Indizeak
(2002 = 100) |
1991 | 34,84 | 116 | 30,38 | 127 |
1995 | 33,69 | 112 | 27,78 | 116 |
2000 | 31,68 | 106 | 25,18 | 105 |
2002 | 29,98 | 100 | 23,91 | 100 |
2005 | 28,26 | 94 | 22,21 | 93 |
2010 | 26,07 | 87 | 19,34 | 81 |
2014 | 26,93 | 90 | 18,98 | 79 |
2017 | 26,54 | 89 | 18,36 | 77 |
Iturria: Our World in data (2017)[21]
Goiko taulari erreparatzen badiogu, segituan konturatuko gara 2. sektoreko landun proportzioa urtez urte jaisten joan dela. Hala ere, egia da Japonian oraindik industriak pisu nahiko handia duela (laurdena inguru), Britainia Handian duena baina gehiago, hain zuzen ere. Historikoki, Lehen Mundu Gerran, gatazkan murgildurik zeuden herrialdeetan nekazaritzak behera jo zuen, nekazariak industrian lan egitera pasatu zirelako, herrialdeek zuten gudarako eskaria asetzeko. Horrez gain, Japonia herrialde neutral aurkeztu zenez, hornikuntza lanak egin zizkien guda horretako parte hartzaileei, bere urre-erreserbak nabarmen handituz. Hori horrela, XX. mende hasieran jada Japoniako eta antzeko herrialdeetako industriek susperraldi garrantzitsua jasan zuten.
Baina, zer dela eta ari dira Erresuma Batuaren antzeko eskualdeak horrelako desindustrializazioa jasaten? Fabrikazioan aldaketa globala gertatu da gorabidean dauden eta garatzen ari diren herrialdeetarantz, Txinara adibidez, non soldatak baxuagoak diren, lanorduak luzeagoak diren eta sindikatuak batzuetan debekatuta dauden. Horrez gain, eskulana makinengatik aldatzeak ere zeresan handia du arazo honetan.
Azken honi oso lotuta 3. sektoreak, hau da, zerbitzuen sektoreak Erresuma Batuko (baita beste herrialde garatuetako) ekonomian duen garrantzia azpimarratu beharko genuke (¾ inguru da). Zerbitzuak hainbat lan mota desberdin izan daitezke, baina arrasto handiena eragiten dutenak turismoa eta hezkuntza dira.[22]
Laburtuz, adierazle desberdinak aztertu ondoren eta irakurketa orokor bat eginez, esan genezake nahiz eta hainbat herrialdeetan geroz eta langile gutxiago dauden 2. sektorean, eta geroz eta gastu handiagoa egiten den Ikerketan, Garapenean eta Berrikuntzan, CO2 isurketak etengabe handitzen ari dela, kopuru hori murriztu beharrean. Gehiegizko karbono dioxido isurketa horrek eragin handia sortzen ari da planetan, hala nola, klima-aldaketa.
Testuinguru grafikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egia da industriak garrantzia handia izan duela munduan historian zehar, eta honen adibide dugu Industria Iraultza. Bistan da ere, industriaren eragin hau argazkien bidez ondo asko irudikatu izan dela. Hori horrela, Garapen Jasangarrirako 9. helburu honekin lotura estua duten hainbat irudi aztertuko ditugu. Irudikapen horiek helburu honen garrantzia azpimarratu eta gailendu dute.
Hondamendi naturalak azpiegituren arrisku handienetako bat izan dira beti. Izan ere; historikoki eraikitako azpiegiturak aldatzen joan izan diren arren ez dute lortu hondamendi naturalei aurre egiteko modu perfekturik. Antzinako biztanleria txikiagoa zenez eta hain pilatuta ez zegoenez hondamendi naturalak pertsona gutxiagoei egiten zien kalte. Baina Industria Iraultzaren eraginez biztanleria landa eremuak atzean utzi eta hirietan kontzentratzen hasi ziren. Trantsizio Demografiko honen eraginez hondamendi naturalak pertsona gehiagori eragiten hasi ziren; bai alde batetik pertsonen kontzentrazio gehiago zegoelako leku batzuetan eta bai beste aldetik biztanleriak hazkunde handia izan zuelako.
1755. urtean João Glama Ströberle-k margotutako margolanean antzinako azpiegituren erresilientzia falta garbi ikus daiteke. Azpiegitura horiek ez zeuden ondo prestatuta hondamendi naturalei aurre egiteko. “Ikaratuta entzun zituzten eraikinen karraskadak eta ikusi zituzten irekitzen izugarrizko pitzadurak lurrean. Etenaldi labur bat eta gero, bigarrengo eta ikaragarria izan zen oldar bat eman zen, hiriburu portugaldarra bere amesgaitz okerrenean murgildu zuena: lurrak marru egiten zuen eta urratu egiten zen; etxebizitzak, jauregiak eta elizak hondatu egiten ziren kartatako gazteluak bezala; teilatuak eta paretak bera etortzen ziren bidean aurkitzen zuten guztia zapalduz.” [25]
Bigarren argazki honetan George Westinhouse ingeniari eta enpresariak 1886. urtean asmatutako lehen korronte alternoko hornitzea ikus daiteke. Korronte alternoaren hornitzeak izugarrizko garrantzia izan zuen momentuko eta gaur egungo industrian, gizakiaren bizimoduan eta fabrikatan. Korronte alternoko hornitzearen asmakuntzak industriaren jasangarritasunarentzako oso asmakizun garrantzitsua izan zen. Izan ere; elektrizitatea erabiltzen ziren erregaientzako (horien artean harrikatza edo koke-a) alternatiba bat bihurtu zen. Elektrizitatea alternatiba horretan bihurtu zen James Prescott Joule-ri esker; izan ere, fisikari ingelesaren asmakizunak; beroaren sorrera erresistentzia elektriko batetik pasatzen den korronte elektrikoaren eraginez, industriari beroa sortzeko bide berri bat ireki zion.[28]
Hirugarren argazki honetan tren elektrikoa ikus dezakegu. XIX. mende amaieran lehen tren elektrikoa agertzen hasi ziren. Hauek mugikortasunari bultzada handia eman zioten. Tren elektrikoak jasangarritasunaren bultzatzaile handiak izan ziren. Izan ere; lehen trenak animalien indarrarekin mugitzen ziren. Ondoren lurrun makinaren asmakuntzarekin animaliak alde batera utzi ziren. Hala ere; lurrun makinaren bidez mugitzen ziren trenak oso kutsakorrak ziren eta ez ziren oso eraginkorrak. Tren elektrikoa agertu zenean Puffing Devil-en eta Rocket-an oinarritzen ziren trenak alde batera utzi ziren eta tren elektrikoa araupetzen hasi zen. Tren elektrikoak motore elektriko baten bidez ibilgailuen trakzioa martxan jartzen zuen; [30] motor elektriko horren bitartez gutxiago kutsatzea lortzen zuen eta gaur eguneraino iristea lortu du. Tranbia gaur egun hiri barruetan mugitzeko garraio publiko azkarrenetako bat da eta gutxien kutsatzen duenetako bat. Garbi dago tranbia elektrikoak industrializazio jasangarriaren munduan eta berrikuntzaren munduan asko lagundu duela.
Garbi dago historian zehar gertatutako gertakizun askok 9. helburu honen garrantzia handitu dutela baina ez hori soilik; gertakizun askok ere helburu hau lortzeko prozesua azkartu dute eta helburuari nork bere harri-koskorra ekarri diote. Beharbada hemendik urte batzuetara helburu hau lortzen bukatuko da eta gizartean oraindik ezezagunak “erregai”, garraio, hiri edo fabrikak errealitate bihurtuko dira. Bitartean horiek irudikatzea besterik ez dugu edo azpiegiturei, industrializazioari eta jasangarritasunari gizartearen adimenaren bertsiorik hoberena ematea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «LOS 17 OBJETIVOS | Sustainable Development» sdgs.un.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ «Transformaciones globales y cambios en las relaciones de poder. Impactos en América Latina y el Caribe | Nueva Sociedad» Nueva Sociedad | Democracia y política en América Latina 2013-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ Ana Espinosa. (2011-11-20). INDUSTRIALIZAZIOA. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ a b Angel, Jose. (2016(e)ko otsailakren 21(a), igandea). «ADURTZA. Gora 6. maila!: INDUSTRIA IRAULTZA EUSKAL HERRIAN» ADURTZA. Gora 6. maila! (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ «INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL HERRIAN - TXANELA 4. GAIA-6.MAILA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Revolución Industrial: Qué es, origen, etapas y causas» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Segunda Revolución Industrial» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Montagut, Eduardo. «La transición demográfica en la Revolución Industrial» Eduardo Montagut (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) Editors, History com. «Industrial Revolution» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Revolución industrial etapa cuatro. 2021-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ «Spending on research and development as share of GDP» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ Morales Ruvalcaba. (2017). El fin del ciclo hegemónico de Estados Unidos. Foreign Affairs Latinoamerica.
- ↑ del Castillo, Gustavo. (1985-01-01). «Relaciones agrícolas México-Estados Unidos en 1980:» Mexico-Estados Unidos (El Colegio de México): 173–198. ISBN 978-607-628-978-5. (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Forbes, Invitado. (2018-03-05). «Invertir en I+D, la solución a un mundo competitivo» Forbes México (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) null. (2018-11-21). «Cuatro claves sobre la transformación de China» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «China - Emisiones de CO2 2019» datosmacro.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ (Ingelesez) Gregg, Jay S.; Andres, Robert J.; Marland, Gregg. (2008). «China: Emissions pattern of the world leader in CO2 emissions from fossil fuel consumption and cement production» Geophysical Research Letters 35 (8) doi: . ISSN 1944-8007. (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ (Ingelesez) Gregg, Jay S.; Andres, Robert J.; Marland, Gregg. (2008). «China: Emissions pattern of the world leader in CO2 emissions from fossil fuel consumption and cement production» Geophysical Research Letters 35 (8) doi: . ISSN 1944-8007. (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ Climate Change Consequences. Europako Komisioa.
- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «El peligro de la desindustrialización: destrucción masiva de empleo y déficit por cuenta corriente crónico - elEconomista.es» www.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ «Industry employment (% of total employment)» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ (Ingelesez) «How is the UK economy changing? - How the UK economy is changing in the 21st century - OCR - GCSE Geography Revision - OCR» BBC Bitesize (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
- ↑ (Portugesez) O Terramoto de 1755 (João Glama). 2020-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ «Página inicial» www.museudearteantiga.pt (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Sáez, Cristina. (2019). El terremoto que ayudó a modernizar Portugal. La Vanguardia.
- ↑ (Portugesez) O Terramoto de 1755 (João Glama). 2020-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ «Página inicial» www.museudearteantiga.pt (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Gómez, Pedro. (2010). [Electricidad I Efecto Joule. ] El Tamiz.
- ↑ (Polonieraz) «Siemens Polska» Siemens Polska (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Historia de la electricidad. 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).