Gérard Debreu
Gérard Debreu (Calais, 1921eko uztailaren 4a - Paris, 2004ko abenduaren 31) frantses ekonomista izan zen.
Parisko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1956), eta sei urte geroago lanean hasi zen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia), Zientzia Ekonomikoetako eskolak ematen lehenbizi, eta Matematika irakasle gisa 1975etik aurrera. 1950eko hamarraldian, Kennet Arrow irakaslearekin batera, merkatu-ekonomia baterako matematika-eredu bat prestatu zuen. Ekonomistek Debreu matematikari onenetakotzat daukate. Eskaintza eta eskariaren alorra landu zuen batez ere, Adam Smithen teoriak matematikoki berresteko asmoz. 1972an, Frantziako Ohorezko Legioaren saria eman zioten. 1975ean, Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen. 1983an Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, merkatu-orekari buruz egindako lanengatik. Haren obra nagusia, Balioaren teoria (1959), ekonomia-liburu klasikoetako bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]