Edukira joan

Frantzisko Xabier Mina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Xavier Mina» orritik birbideratua)
Frantzisko Xabier Mina

Bizitza
JaiotzaOtao1789ko uztailaren 1a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaPénjamo (udalerria)1817ko azaroaren 11 (28 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta ofizierra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Mexikoko Independentzia Gerra

Martin Xabier Mina Larrea, ezinenez Frantzisko Xabier Mina (Otao, Nafarroa Garaia, Euskal Herria, 1789ko uztailaren 1a[1] - Cerro del Borrego, Pénjamo, Guanajuato, Mexiko, 1817ko azaroaren 11) Euskal Herriko militar eta gerrillaria izan zen. Iberiar Penintsulako Gerran (frantziarren aurka) eta Mexikoren Independentzia Gerran (espainiarren aurka) jardun zuen[2].

Bere osaba Francisco Espoz izan zen.

Euskaraz bazekien.

El Estudiante eta El Mozo ere deitu zuten.

Iruñeko apaizgaitegian hasi zituen ikasketak eta Zaragozakoan jarraitu. Madrilgo 1802. urteko gertakarien ondoren Zaragozako beste ikasleekin hasi zen lanean frantsesei aurre egiteko asmoz. Aragoiko armadako ofizialekin jarri zen orduan harremanetan, eta Nafarroako gerrilla antola zezan agindu zion Areizaga jeneralak 1809. urtean; Corso Terrestre oste nafarra osatu zuen Minak, bera izanik komandante. Garaipen sonatuak lortu zituen taldeak hilabete gutxiren buruan, Gares, Lizarra eta Muru Artederretan (Untzue, Nafarroa). Harispe jeneral frantsesak Mina atxilotzeko agindua eman zuen baina honek mendira ihes egin zuen eta taldea sakabanatu zuen.

1810. urtean berriro ere taldea bildu zuen frantsesei aurre egiteko Nafarroako lurretan eta garaipen garrantzitsuak lortu zituen Oibar, Kaparroso eta Izarbeibarren. Labianon ezkutatu zen ondoren baina frantsesek aurkitu eta atxilo hartu zuten. Frantziara erbesteratu zuten baina 1814. urtean Nafarroara itzuli zen. Han, osaba Francisco Espoz eta Minarekin bat egin zuen absolutismoaren aurkako eta Cádizko Konstituzioaren aldeko borrokan. Matxinada saioak huts egin ondoren Frantziara lehenbizi, Ingalaterrara ondoren, eta Mexikora jo zuen azkenik. Han Mexikoko independentzia gerran Espainiako aginte kolonialaren aurka lerratu zen, Mexikoko kreole, mestizo eta amerindiarrek hasitako gatazkan. Bertan, 1817an, atxilotu eta fusilatu egin zuen Espainiako armadak.[3]

Masoi egin zen 1815. urtean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]