Florete
Florete | |
---|---|
Arma zuria eta sporting weapon (en) | |
Floretea ezpata luzea da, malgua, altzairu herdoilgaitzezkoa, 500 gramoko pisua, 110 zentimetroko luzera eta laukizuzen sekzioa duena.
Ukitua, muturrarekin baino ez da lortzen. Hasieran, ezpatinarengandik zetorren entrenamenduko ezpata zen. Eskriman erabiltzen diren hiru armetako bat da. Florinete ere deitzen zaio.
Floretearen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Floretea XVII. mendean agertu zen, lore formako botoi batean amaitzen den orri malgudun arrisku gabeko arma, arriskurik hartu gabe, duelu baten itxurak egitea ahalbidetzen duena.
Antzina, emakumeek floretearekin baino ezin zuten tiratu, eta, armaren pisu txikia dela eta, umeentzat oso erabilia zen. Egun, floretearen printzipio garrantzitsu batzuekin ikasten hastea aholkatzen den arren, tiratzaileek, hiru armetatik edozeinekin hasten dira.
Floretea kirol eskriman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Floretea eskrimako hiru armetako bat da, sablea eta ezpatarekin batera. 110 zentimetroko luzera du eta bere pisua ez da 500 gramo baino gehiagokoa. Bere orriak laukiluze sekzioa du.
Floretez aritzean, ukitze tokia mugatua dago. Hau, segurantza ekipamenduak toki honetara mugatuta zeuden garaiaren oinordeko da: buruko ukituak arriskutsuak ziren, eta, beraz, baztertuak izan ziren. Ondoren, ukitze tokia gorputz enborrera mugatu zen. Hortaz, baliozko tokitik kanpo egindako ukitzeak, aparatuan itu bezala erregistratzen dira, borroka geratuz, baina punturik jaso gabe. Floretean, sablean bezala, debekatuta dago baliozko itu bat baliozkoa ez den beste batekin ezkutatzea (adibidez, armatu gabeko eskuarekin, baliozkoa ez den ukitze tokia, enborra (baliozko ukitze tokia) babestea).
Floreteko asaltuek, sablekoek bezala, konbentzio batzuk errespetatu behar dituzte. Ez da ukitze bikoitza existitzen, ezpatan bezala, eta, beraz, bi argi pizten badira, ukitzea lehentasuna zuen tiratzailearentzat da. Lehentasun hau arma frasea eta floretearen konbentzioen araberakoa da, baina, erasotzen ari denak, geldiketa batek kentzen dion arte, lehentasuna duela laburtu daitezke. Egia esan, gauzak pixka bat gehiago zailtzen dira eta zaila izan daiteke florete asaltu baten zatiak ulertzea, norberak arauak ondo ezagutzen dituen arte.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Jesus Esperanza, Esgrima maisua
- (Gaztelaniaz) Espainiako Esgrimako Erret Federazioa