Alkandora beltzak
Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Milizia (Milizia Volontaria per la Sicurezza Nazionale) | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | MVSN |
Mota | Erakunde Militarra |
Herrialdea | Italia |
Ideologia | Faxismoa |
Izengoitia | Alkandora Beltzak (Camicie Nere) |
Agintea | |
Benito Mussolini | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Jabea | Alderdi Nazional Faxista |
Historia | |
Sorrera | 1923ko martxoaren 23an |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1943ko uztailaren 29an |
Alkandora beltzak edo Milizia volontaria per la sicurezza nazionale (MSVN siglak erabiltzen zituzten) (Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Miliziak euskaraz) Italiako faxismoaren garaiko Mussoliniren aldeko talde bat ziren. Alkandora beltzez janzten ziren eta bere izena bere janzkeraren koloretik dator. Italiatik kanpoko historiografian izen horrekin ezagutzen dira. 1924tik aurrera Italia faxistako indar armatua izan ziren.
Bere sorrera 1922ko abenduaren 28ko Ministroen Kontseiluan erabaki zen, Benito Mussolinik gidatua, eta 1923ko urtarrilaren 14an Viktor Emanuel III.a Italiakoak ofizialki sortu zituen dekretu bidez. Hasiera batean Alderdi Nazional Faxistaren erabilerarako milizia baten gisa pentsatu ziren izaera paramilitarreko talka-indar gisa.[1], leialtasuna bakarrik Kontseiluko Presidenteari emanez eta ez erregeari. Laster, faxismoa estatuaren ideologia bilakatzen joan ahala, Italiako Armadaren paper osagarria jokatu zuten, formalki hala ez bazen ere. Atorra beltzek oposizio politikoa ezabatzeko erabili ohi zituzten metodoak indarkeria eta hilketa izan ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo mundu gerraren ondoren, Italia ekonomikoki eta sozialki oso egoera txarrean zegoen. Hau egoera ezin hobea zen aldaketa bat bultzatzeko. Gainera, Errusia komunista gero eta indartsuago zegoen, eta horrek beldurra ekarri zuen.
“El avance del socialismo, la cuestión meridional, la incertidumbre social: todos estos problemas fueron resueltos de la manera más simplista, arrastrando a Italia al tener conflicto mundial. Quién llevó al país hacia este extremo (en contra de la voluntad de la mayoría del Parlamento y tras oscuras maniobras políticas), abrió una crisis de la que Italia no fue nunca capaz de salir, intensificando las tensiones sociales y abriendo las puertas a la dictadura” (Caprara, 2004)[2]
Mussoliniren aurrekaria eta adibidea izan zen Gabriele D’Anunciok faxismoan bilakatu zen sistemaren oinarriak jarri zituen.
Lehenengo Urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benito Mussoliniren milizia Fasci de Combattimmento-ren sorkuntza doktrina berri bat bezala, oso gai polemikoa izan zen eta azkar zabaldu zen albistea nazio mailan. Hala ere, politikari dagokionez, oso boto gutxi lortzen zituzten.
1919ko urrian “faxista” terminoa hartu zuten, Triesteko Kongresuko haien ordezkariek aholkatu zieten bezala. 1920. urtetik aurrera Biurteko Gorriaren denboraldian Italian kaleko borrokak hasi ziren marxisten eta Fasci de Combattimmentoren artean Italiako penintsulako iparraldeko geografiarengatik, gehienbat. 258 pertsona hil ziren borroka hauetan eta beste 1.476 herritar zaurituta gelditu ziren.
Bigarren Kongresu Faxistan (1920) egin ziren aldaketa batzuei esker, Fasci de Combattimmentok 120 ordezkari gehitu zituen eta 30.000 afiliatu baino gehiago. Abenduan jada Italian 200.000 afiliatu lortu zituen, eta hurrengo urteko apirilean 250.000 zituen. Honako hazkundearen ondorioz, Mussolinik nahiko izan zuen 1921ko maiatzean hauteskundeetara aurkezteko. Hauteskunde zailak izan ziren, Italiako Alderdi Komunista sortu berri zelako 58.000 afiliatuekin Amade Bordiga buru zelarik.
Gainera, alderdi honen atzetik Errusia Sobietarra zegoen. Komunistez gain, Nicola Bombacci-ren alderdi sozialista zegoen, Lehenengo Mundu Gerrako beterano askoren gustokoa zena. Beraz, egoera honetan Fasci de Combattimmento Bloke Nazionalan sartu ziren Italiako Asoziazio Nazionalista, Alderdi Sozial Demokratikoa eta Alderdi Liberalaekin batera.
1921ko maiatzaren 15an Alderdi Sozialistak irabazi zituen hauteskundeak. Mussolinik 35 aulki lortu zituen parlamentuan. Urte honetan azaroan Fasci de Combattimmento desegin egin zen Alderdi Nazonal Faxista osatuz Benito Mussolini buru bezala mantenduz. Haien ikurra liktor erromatar bat izan zen 30 makilek eta aizkora batek osatuta, hau erromatar keinu bat zen haien liderrarentzako agurra eta gurtza irudikatzen zuena.
Alderdi Nazional Faxistaren milizia ofiziala Alkandora Beltzak izan ziren, horrela deituak haien uniforme beltz bereizgarriengatik. Haien funtzioa indarkeriaren bidez intimidazioa bilatzea zen. Haien lehenengo funtzioa Francesco Misiano diputatu komunistari eraso egitea izan zen. Nahiz eta milizia bat izan, kargu politiko garrantzitsuak lortu zituzten bertako batzuek. Geroago, erakunde militar bat izatera iritsi ziren. Erregistroen arabera, 1921.urtean 301 hilketa izan ziren. Rosario Sánchez-ek hala azaltzen du bere liburuan (1995, 19.or): “La estrategia del fascismo para acceder al poder en la Italia de entreguerras y posteriormente afianzarse en el mismo se caracterizó por el uso consciente de la violencia contra sus enemigos, violencia que utilizó de una forma brutal y característica”[3]
Alkandora Beltzen indarkeria Italia osoan zabaldu zen, eta ez bakarrik Alderdi komunistaren aurka, marxisten egoitzen aurka, sindikatuen aurka, ezkerreko egunkarien aurka eta batez ere Alderdi Sozialista Italiarraren aurka. Era berean, alemaniako gutxiengoak ziren etnien aurka ere egin zuten Italiaren iparraldean bizi zirenak, Italiatik alde egiteko exijituz.
1992an Italia gerra zibila batera bideratuta zegoen. Mussolini aurreratu zen eta irailaren 20an aldaketa batzuen berri eman zuen: errepublikanismoari uko egin eta Sabodia Dinastiaren monarkiaren alde egingo zutela. Viktor Emanuel III erregearen akordio baten bitartez, 1922ko urrian Mussolini gobernuko burua izendatu zen. Acerbo Legea sortu ondoren, irabazleak laguntzen zituena, 1924.urteko hauteskundeetan Alderdi Nazional Faxistak gehiengo absolutua lortu zuen Lista Nazionale Koalizioan.
Boterean Emandako Urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925ean Mussolinik diktadura bat ezarri zuen. Momentu horretatik aurrera, Alderdi Nazional Faxista legezko alderdi bakarra bilakatu zen, 1928an onartutako lege baten bidez.
Boterea lortu ondoren, erregimen faxista bere ideologia eta sinbologia inposatzen hasi zen herrialde osoan, neurri batean Alkandora Beltzen laguntzaz. Lan bat izateko alderdi honetakoa izan behar zen. Faxismoaren sinbologia leku guztietan zegoen: artean, eraikin publikoetan… Mussolinirenganako gurtza bat sortu zen, nazioaren salbatzailea bezala hartuz, eta Italiako parlamentua Kontseilu Faxista Handiak ordezkatu zuen.
Desegitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontseilu Faxista Handiak, Dino Grandi-k eskatuta, Mussolini boteretik kendu zuten 1943ko uztailaren 25ean, eta erregeari eskatu zioten kentzeko Mussoliniri Lehen ministro bezala zituen botereak. Hala egin zuen, eta kartzelaratu zuen. Honen ondorioz, faxismoaren boterea erori egin zen eta uztailaren 27an Mussoliniren alderdia debekatua izan zen.
Gerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libia (1923)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkandora Beltzen lehenengo operazio militar ofiziala izan zen 1923ko irailean. Hiru legioek hartu zuten parte. Ongi joan zitzaienez, gobernuak beste biu legioi sortu zituen.
Etiopia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935. urtean emandako gerra izan zen. Faxismoarentzako oso momentu garrantzitsua izan zen kanpo-politikari dagokionez, Nazioen Elkarteak egin zuten erasoa salatu zuelako. Mussolinik ez zuen espero halako oihartzuna izatea gerra honek, eta beraz, Nazioen Elkartetik atera zuen Italia. Honen ondoren, Abisinia konkistatu zuen, Afrikan bidea zabalduz eta bereziki Etiopia sarraskituz jarraitu zuen (gas toxiko ilegalekin, gainera).
Gehiago zirenez eta haien materiala hobea zenez, irabazi egin zuten Etiopia osoa menperatuz 1936ko maiatzaren 9an.
Espainiako Gerra Zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mussolinik erabaki zuen Espainiako nazionalistei laguntza eskaintzea. Hasieran hauetako hoberenak Marokon eta Kanariar irletan zeuden. Italiako laguntza hau ezinbestekoa izan zen nazionalistentzat, izan ere, leku estrategiko gehienak errepublikanoenak ziren. Lehenengo borroka Mallorkan izan zen 1936ko urrian, gero Madrileko bonbardeaketa, eta ondoren Malaga. Azkenik Guadalajarako guda eman zen, zin porrota handia ekarri zuen Alkandora Beltzentzat.
Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935ean Abisinia inbaditzen dutenean, Frantzia eta Ingalaterraren laguntza galduz, Italiak euskarria bilatu zuen Alemanian eta Adolf Hitlerren. 1940an Alemaniak Italiak eta Japoniak aliantza politiko bat egin zuten: Ardatzeko potentziak (Hiru alderdiko Hitzarmenaren bidez). Beraz, Bigarren Mundu Gerrako bidea ireki zen: Aliantza Ardatzeko Potentzien kontra. Baina nahiz eta Alemaniaren babesa izan, Italia Faxistak porrot asko izan zituen, garrantzitsuena eta Mussoliniren bazterketa ekarri zuena Sizilian Aliatuen lehorreratzea izan zen (1943).
Grezia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra honek 1940ko urritik 1914eko apirila arte iraun zuen, alkadora beltzek 56 batailoi zabaldu zituzten, jasandako bajak oso larriak izan zirelarik. Kanpainaren amaieran, borrokan nabarmendu ziren batailoiak "m batailoi" bihurtu ziren. Bere ikurra, urrezko aizkora batek zeharkatzen zuen "m" gorri bat zen. "M" "Mussolini" ren akronimoa zen, eta bere ereserkian "bizitzarako sortutako heriotzaren batailoiak" aldarrikatzen ziren.
Afrika Iparraldeko Kanpania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikako iparraldean zeuden hiru dibisioek, Zirenaika okupatu zuten Ingalaterrako erasoaldiari aurre egin zioten.
Ekialdeko Afrikako Kanpania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko Afrikan, Alkandora Beltzetako tropek (30 batailoi inguru) Erresuma Batuko Somaliaren aurkako operazioetan parte hartu zuten, Cheren guduan, 1941eko azaroan Gondar erori zen eta Galla Sidama probintzian talde armatu gisa borrokatu zuten.
Ekialdeko Fronteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942ko erasoaldi sobietarrak Alkandora Beltzetako hamabi batailoi inguru suntsitu zituen. 1943ko maiatzean Camicie Nere m dibisio korazatua sortu zen. Unitatearen mantenu logistikoa alemaniarren esku zegoen. Urte horretan bertan, asaltoko batailoi batzuk eta alkandora beltzetako kostako batailoi batzuk Siziliako kostaldearen defentsan parte hartu zuten aliatuen aurka.
Dibisioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo Dibisioa: Martxoak 23.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala deitzen zen Fasci de Combattimmentoren sorreraren omenez (1919ko martxoaren 23a). 1930. hamarkadaren erdialdean sortu zen Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko Etiopiaren aurka. Bigarren Mundu Gerran Bardiara joan ziren, eta 1941ean garaitu zituen Britaniar Armadak.
Bigarren Dibisioa: Urriak 28.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala deitzen zen Erromako Matxaren omenez. Hau ere Bigarren Italo Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen.
Hirugarren Dibisioa: Apirilak 21.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala deitzen zen Erromaren eraketaren dataren omenez eta baita Faxista Intelektualen Manifestua egin zen dataren omenez. Giaccomo Appiotti zuten buru eta Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen.
Laugarren Dibisioa: Urtarrilak 3.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala deitzen zen Mussolini diktadore bihurtu zen egunaren omenez (1925ko urtarrilaren 3a). Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen, eta haien burua Alessandro Traditi izan zen. Gero, Egiptoren inbasioan parte hartu zuten eta Sidi Barraniko Gerran garaituak izan ziren.
Bosgarren Dibisioa: Otsailak 1.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala deitzen da Milizia Volontaria per la Sicurezza Nazionale sortu zen egunaren omenez (1923ko otsailaren 1a). Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen.
Seigarren Dibisioa: Tevere.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dibisio hau bolutarioek sortu zuten, gehienak Lehenengo Mundu Gerran ibilitako beteranoak. Haien adina, egoera fisikoa eta praktika falta zela eta nahiko mugatua zituzten haien ekintzak. Hala ere, borroketan parte hartu zuten Somalian, adibidez.
Zazpigarren Dibisioa: Cirene.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko pentsatuta sortu zen, baina azkenean hauek Suezko Kanala zaintzera joan ziren, Britainarrek hartu ez zezaten. Guido Scandolararen mandapean.
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faxismoa, alkandora beltzak motibatu zituen indar ideologikoa, Benito Mussolinik 1918an Italian proposatu eta egindako korronte politikoa da. Faxismoa hirugarren bide berritzat hartu zen XX. mendean, eskuineko, ezkerreko eta erdiko korronteen aurka baitzegoen. Horregatik, antipartidoa deitu zioten. Italiar faxismoak lotura handia du "Action française" mugimenduarekin, Frantziako mugimendu ultra eskuindarra. Baina El Fascismo en su Época liburuan ondo adierazten den bezala:
[4]“Aunque no pueden negarse influencias directas no es lícito derivar de ella genéticamente el nacionalismo italiano, que se todos los elementos del fascismo fue el que mayores contactos tuvo con la “Action française”” (E. Nolte, 1967)
Faxismoa mugimendu politiko eta sozial nazionalista eta totalitarioa izan zen, Italian 1919an sortua, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren. Bere sortzailea Benito Mussolini izan zen, 1922tik 1945era Estatu italiarra gobernatu zuena.
Faxismoaren Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oposizioko alderdiak kanporatu nahi ziren, alderdi bakar baten gobernu autoritarista gisa. Indarkeria eta izua erabili zituen elementu positibo bezala, sozialki terapeutiko eta erabilgarria aurkariak limurtzeko.
- Elementu, terminologia eta sinbologia militarra erabiltzea, gizarte zibila militarizatzeko eta borrokarako jarrera aktiboan mantentzeko. Gizontasuna eta gazteria, eraldaketa nazionalaren bermatzaile gisa zeuden.
- Marxista, liberalista eta eskuindarraren elementuen aurkako erasoa eta zapuztea.
- Giza eskubideen urraketa nabarmena.
- Nazio-garapenerako anbizioak, inperio gisa zabaltzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Renzo., De Felice,. (1995). Mussolini il fascista. Einaudi ISBN 8806139916. PMC 797551895. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ Caprara, Giovanni. (2018-04-02). «Historia de un régimen a través de los sellos. (La Italia fascista de 1922 a 1944)» Boletín de Arte (25): 651–676. doi: . ISSN 0211-8483. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
- ↑ López, Rosario. (1995). Mussolini, los jóvenes y las mujeres: La lisonja como estratagema.. Historia Social, (22), 19-41 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Nolte, Ernst. (1967). El fascismo en su época : Action française, fascismo, nacionalsocialismo.. Ediciones Península, 175 or. ISBN ISBN-13 : 978-4000124959..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrechedera, Iraima. (2021). Camisas negras (Italia, 1923). Lifeder. Hemendik eskuratua: https://www.lifeder.com/camisas-negras/
- Britannica, T. Editors of Encyclopaedia (2020). Militia. Encyclopedia Britannica. Hemendik eskuratua: https://www.britannica.com/topic/militia
- Caprara, G. (2004). La Italia Fascista de 1922 a 1944. Malaga: Universidad de Málaga.
- De Medici, Abel. (2020). La marcha sobre Roma. Mussolini toma el poder. National Geographic: Historia. Hemendik eskuratua: https://historia.nationalgeographic.com.es/a/marcha-sobre-roma-mussolini-toma-poder_15791
- Dogliani, P. (2007). El Fascismo de los Italianos. Una historia social. Valencia: Publicacions de la Universitat de València.
- Fascismo (2019). In Enciclopedia de Historia. Hemendik eskuratua: https://enciclopediadehistoria.com/fascismo/
- García, Francisco. (2017). Las camisas negras de la MSVN. Bellumartis Historia Militar. Hemendik eskuratua:
- Griffin, R. (2007). Modernismo y fascismo. La sensación de comienzo bajo Mussolini y Hitler. Madrid: Lavel S.A..
- Guichonnet, P. (1994). Mussoilini y el Fascismo. Barcelona: Oikos-Tau.
- López, R. (1995). Mussolini, los jóvenes y las mujeres: La lisonja como estratagema. Historia Social, (22), 19-41. Hemendik eskuratua: http://www.jstor.org/stable/40340407
- Montanell, I. (1978). Italia en camisa negra. Barcelona: Plaza & Janés.
- Nolte, E. (1967). El fascismo en su época : Action française, fascismo, nacionalsocialismo. Madrid: Ediciones Península.
- Partido nacional fascista y los camisas negras. In Eurasia 1945. Hemendik eskuratua: https://www.eurasia1945.com/acontecimientos/fascismo/partido-nacional-fascista/
- Sassoon, D. (2008). Mussolini y el ascenso del fascismo. Barcelona: Crítica.