Fandango
Itxura
Fandangoa euskal dantza eta doinu herrikoi bat da, taldean biribilean nahiz binaka dantzatzen dena. Espainian zehar ere dantzatzen da. Flamenkoak ere bereganatu egin zuen eta bere baitan doinu nagusietako bat bilakatu da. Musika klasikoan ere konposizioak egin dira fandangoaren doinuarekin. Kasu guztietan fandangoak erritmo hirutarra du, 3/4 nahiz 3/8 konpasetan. Dantza honi buruzko lehen erreferentziak XVIII. mendean daude eta Hispanoamerikatik etorri omen zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |