Fado
Itxura
Fado Portugalen egindako musika mota bat da, XIX. mendearen lehen laurdenean sortutakoa. Tradizionalki, abeslariak gitarra klasikoaren joleek laguntzen dituzte. "Fadistak" izena hartzen dute estilo honen musikariek.
Portugesez, fado hitzak "patua" esan nahi du, eta saudade sentimendu malenkoniatsuarekin oso lotuta dago.
Azpikorronteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi mota nagusi ditugu, alde batetik Lisboan egindakoa (Alfama eta Bairro Altoko auzoetan tartean) eta bestetik Coimbrakoa.
Fadista ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klasikoen artean, Amalia Rodrigues abeslaria dugu ezagunenetarikoa. Bestela, abeslari gazte ditugu Mariza eta Cristina Branco, besteak beste, eta taldeei dagokienez "Madredeus" nabarmentzekoa da.
Geurean, María Berasarte aipatzekoa da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez) Portal do Fado