Eztabaida:Eguberria
Uste dut Wikipedian ez dela aski beste hizkuntzetako testuen itzulpena egitea. Ez luke izan behar, ene ustez. Are gehiago euskarazko "egu-berri" hitzak kristaua ez den sustraia duenean, segur aski, "gabon" edo "gau-on" terminoak ere kristauaurreko ospakizunen sustraia duen bezalaxe. Ia segurua da Nazareteko Josu (Joshua edo Yeshua) ez zela jaio abenduaren 24etik 25erako gauean, antza denez udaberria ala uda behar zuen izan. Eta Elizak data honetan kokatu baldin bazuen kristauak ez ziren ospakizunak estaltzeko izan zela ere argi dago. Zer ospakizun, ordea? Gure arbasoek, inguru honetan kokatu zirenetik, bederen, zalantzarik gabe, ospatzen zutena, eta tropikoetatik kanpo (ze hauetan ez da hain nabarmena fenomenoa) beste zibilizazio guztiek ere ospatzeko moduren bat izango zutena: egunaren laburpenaren amaiera eta luzatzearen hasiera, "Egu" (eguzki, egun) "berria". Argi eta bero iturri naturalarekiko zuten hainbesteko menpekotasunagatik, garai honetan poztu beharra zuten, eguna luzatzen hasteagatik. Negua garai honetan hasi arren, maiz gogorrenak oraidik bota gabe baldin bazituen ere, dudarik gabe, pozgarria izango zen, behintzat, egunaren luzatzea. Argiaren festa zen, eta, neure ustez, hori erreibindikatu beharko genuke, ospakizun laiko bat, euskal sustrairik zaharrena bilatuz. Mesedez, artikulu hau zuzendu, edo, behintzat, "eguberri" terminoaren erabilpen jakin eta mugatu bati erreferentzia egiten diola argitu, adierazi, "navidad"-i dagokiona.
Loturak eta gaiaren egotzikapena
[aldatu iturburu kodea]@Maddi Eseberri itzulpena egin duzu, eta orduan erreferentzia pixka bat arraroak geratzen dira euskal irakurleentzat, adibidez Mexikon edo Kolonbian telebistan zer ematen duten egun horietan. Gainera, loturak ere falta dira hor. Theklan (eztabaida) 18:16, 27 apirila 2022 (CEST)