Euskalmet
Euskalmet | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa eta meteorological service (en) |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1990eko ekainaren 19a |
webgune ofiziala |
Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia Eusko Jaurlaritzaren meteorologia agentzia da. Gasteizko Miñaoko teknologia parkean du egoitza. Bere zereginak, Euskal Herria osorako eguraldiaren prebisio eta mapak, prezipitazio, tenperatura eta radarren datuak eskeintzea dira. Horrez gain, itsasoaren egoera eta bost egunerako iragarpenak ere ematen ditu.
Bere webgunean Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banaturiko estazio meteorologikoetako datuak kontsulta daitezke. Euren artean, jausitako prezipitazio, neurturiko tenperatura eta atmosferako hodeien egoera. Datuok hamar minututako maiztasunarekin eguneratzen dira. 2005an Euskalmetek prezipitazioen intentsitatea aztertzeko radar bat ezarri zuen Arabako Kapildui mendian.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan zehar estazio meteorologiko asko dago, sistematikoki denak sartuta ez daude ere, Wikidatan 12.531 estazio agertzen ziren 2023ko apirilean.[1]
Euskal Herriko estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Huek dira EUSKALMET-ek 2023ko apirilean zituen 69 estazioak:[2][3]
- Abadiño (Mendiola) (1070), Agurain , Aia -Laurgain ((1035U)), Alli (Larraun) (9271A), Altsasu (9269), Amillao (9179U), Amurrio (ikastetxea) (1060), Araka (9085C), Arano (Arranbide kalea) (1020I), Arantzazu (1046), Arantzazu II (1075E), Areso -Gerenoenea (1033E), Aretxabaleta (Urkulu) (1048), Arkaute (9086), Arronitz (9182I), Artikutza 102(1), Artzentales (1083), Ategorrieta (Donostia) (1024), Azpirotz (Cia etxea) (1029C), Balmaseda (1078E), Bera (1010U), Berastegi,[4] Bergara (Albitxu) (1049), Bertizko jaurerria (1002E), Betelu (1029E), Bilbo (aireportua) (1082), Derio (Neiker) (1081U), Doneztebe (1006), Eibar (Proben bankua) (1050), Elgeta (Aixola) (1049O), Ermua (1049U), Errenteria (Añarbeko urtegia) (1021E), Eskalmendi (9084U), Etxalar (1009), Foronda -Txokiza (9091O), Galbarra (9178H), Galea lurmuturra (golf) (1059), Gauna (9082T), Genevilla (9176U), Goizueta (1020), Goñerri (9275B), Guardia (9146I), Hondarribia (Aireportua) (1014), Igeldo (Donostia) (1024E), Iguzkitza (9178O), Irurtzun (9274U), Izarra (9072G), Kabrega 917(1C), Kanpezu (9178C), Karrantza (1093), Karrantza II (1093A), Lareo (1026B), Larraona (9179), Lasarte (Michelin) (1035), Legazpi (Barrendiola) (1036O), Legazpi (1037), Leitza (Luisen borda) (1032V), Lesaka (San Antongo urtegia) (1012), Lesaka 101(1I), Leza (9145F), Lizarra (automatikoa) (9180E), Los Arcos (9171I), Oiartzun (Arditurri) (1016), Ordizia (uren zentrala) (1026A), Sunbilla (1007), Urbasa (9182E), Urizaharra (9103), Urnieta (haztegia) (1033U), Viana (9160I), eta Zugarramurdi (1001).
Euskal Herriko beste eguraldi-agentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Meteorologia agentzia.[5]
- AEMET (Espainiako Meteorologiako Estatu Agentzia)[6]
- Meteo-France. Iparraldeko datuak Meteo-France agentziaren bidez lor daitezke.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Munduko estazio meteorologikoak. (Wikidata-kontsulta, mapa gisa eskatuta)» query.wikidata.org (wikidata.org) (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ «Euskalmet | Euskal Meteorologia Agentzia» www.euskalmet.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ «Estazioen eguneroko buletina» www.euskalmet.euskadi.eus (Euskalmet | Euskal Meteorologia Agentzia) (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ «Estazio meteorologiko berria jarri dute Berastegin - Berastegi» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ «Meteo Navarra - Gobierno de Navarra» meteo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- ↑ Agencia Estatal de Meteorología. «Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua» www.aemet.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ «Données Publiques de Météo-France - Accueil» donneespubliques.meteofrance.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko gertakari meteorologikoak
- Muturreko tenperaturak Euskal Herrian
- Lurrazaleko eguraldi behaketa
- Estazio meteorologiko
- Commons: Category:Euskalmet_Basque_Country_data Euskalmeten hilabetekako datuak.
- AEMET Espainiako Meteorologia Estatu Agentzia
- AEMETen eguneko datuak. (Category:AEMET_Basque_Country_data[Betiko hautsitako esteka])
- AEMETen hilabetekako datuak. (Category:AEMET_Basque_Country_data)
- Nafarroako Meterorologia agentzia.
- Meteo-France