Edukira joan

Euskal haurrei laguntza!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal haurrei laguntza!
Jatorria
Sortzailea(k)Oskar Kokoschka
Sorrera-urtea1937
IzenburuaPomozte baskickym dětem!
Ezaugarriak
Materiala(k)paperra
Dimentsioak96,9 (altuera) × 74,2 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Deskribapena
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa84/73

Euskal haurrei laguntza (txekieraz: Pomozte baskickym detěm!) Oskar Kokoschkaren margolana da. Bilboko Arte Ederren Museoan dago ikusgai[1]. 1937an sortu zuen Gernikako bonbardaketaren ostean eta Espainiako Gerra Zibilari lotutako euskal haur errefuxiatuei laguntza emateko asmoz[2]. Pablo Picassok Guernica margotu zuen urte berean egin zen. Gouache teknika erabiltzen du.

Kokoschkaren lan hau diptiko baten moduan egina dago, erbesteratzera derrigortuak diren familia bat margotuz. Konkretuki gazte bat agertzen da, haur bat besoetan duelarik eta beste ume bat eskutik helduta. Ezkerrean bonbardaketaren irudia dago, eskubian Praga dago, artistaren bizilekua garai horretan.[2]

Artelanaren helburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937an, Espainiako Gerra Zibilari lotuta, milaka ume atera behar izan ziren Europan zehar errefuxiatzera. Testuinguru honetan Bohemiako hainbat herritan kanpaina bat abiatu zen Gernikako bonbardaketaren biktima ziren haur errefuxiatuak hartzeko. Kokoschkak bere memorietan dioenez kartela egunero kentzen zuen Pragako poliziak paretetatik eta gauero berriro jartzen zuten ekimena babesten zuten gazteek.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]