Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Itxura
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Boletín Oficial del País Vasco eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ekoizpen lekua | Gasteiz |
Argitaletxea | Eusko Jaurlaritza |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
euskadi.eus… |
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, EHAA, (gaztelaniaz Boletín Oficial del País Vasco, BOPV) Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da, zeinetan argitara ematen baitira argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak, betiere, legediaren arabera. EHAA zerbitzu publiko unibertsala eta doakoa da, eta argitaratzen dituen agiriei dagokienez bermatu egiten du herritarrek bilatu, kontsultatu, artxibatu eta inprimatzeko duten eskubidea.
EHAA urteko egun guztietan argitaratzen da, salbu eta larunbatetan, igandeetan eta Gasteizko udalerriko egun baliogabeetan.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera elektronikoki bakarrik eskura daiteke eta ez da gehiago paperean argitaratzen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EHAA-BOPV webgune ofiziala (Gaztelaniaz)