Etxarrengo jauregia
Etxarrengo jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Girgillao |
Koordenatuak | 42°43′26″N 1°52′40″W / 42.7238°N 1.8779°W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0012356 |
Etxarrengo Armagintzako Kaporalgo jauregia Mañeruibarreko Girgillao udalerrian Etxarren kontzejuan Erdi Aroko jauregi bat da.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendean eraikitako eta XVI. mendean zaharberritutako eraikina da. Harlanduzko hormak ditu. Fatxada nagusiaren angeluetan, zilindro-formako bi dorre daude. Dorreetako bat guztiz itxita dago baina, bestean, XVI. mendean irekitako begiratoki bat ikusten da, zutabeen bidez banatuta dagoena. Eraikuntzaren hiru altuerako fatxadan, dobela handiez markoztatuta dagoen arku zorrotzeko atea nabarmentzen da. Goiko pisuetan leiho batzuk irekitzen dira. Bere artean burdin hesiekin itxita dauden bi ikus daitezke eta baita gezileiho batzuk ere. Fatxadatik irteten den eta modiloietan bermatuta dagoen harrizko gorputz txiki bat nabarmentzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Entziklopedia Handia | ETXARREN. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).