Edukira joan

Espinosa de los Monterosko gudua

Koordenatuak: 43°04′N 3°32′W / 43.07°N 3.53°W / 43.07; -3.53
Wikipedia, Entziklopedia askea
Espinosa de los Monterosko gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
Episodios Nacionales liburuko ilustrazioa.
Data1808ko azaroaren 10a-11
LekuaEspinosa de los Monteros,  Gaztela eta Leon
Koordenatuak43°04′N 3°32′W / 43.07°N 3.53°W / 43.07; -3.53
EmaitzaFrantziarren garaipena
Gudulariak
Frantziako Lehen Inperioa  Espainia
Buruzagiak
Victor mariskala Blake jenerala
Indarra
22.000 soldadu 23.000 soldadu
Galerak
1.200 erori 3.000 erori

Espinosa de los Monterosko gudua Espainiako Independentzia Gerrako gudua izan zen, 1808ko azaroaren 10ean eta 11n gertatua[1].

Lefebvre mariskalak azaroaren 2an Bilbo hartu ondoren, Napoleon Bonaparte berak Grande Arméeren operazioak zuzendu zituen. Joaquín Blake jeneralak, Zornotzan Lefebvrek menderatua izan ondoren, atzera-egitea eten eta bere bila zetorren Victor mariskalak zuzendutako frantziar armada aurre egin zuen Balmasedan. Blakek garaipen taktiko txikia lortu zuen, gerraren hasieran azkena izan zena.[2]

Azaroaren 10ean Victorrek, Balmasedan jazotako porrota mendekatu nahian, presazko eraso batzuk egin zituen, Pedro Caro jeneralaren iparraldeko armadak gelditu zituenak. Gauerako, espainiarrek bere posizioak mantentzen zituzten. Azaroaren 11ko goizean, frantziarrek eraso masibo egin eta espainiarrak menderatu zituzten. 30 bandera eta 30 artilleria-pieza lortu zituzten.

Atzera egitea lortu arren, Blakek bere armada galdu zituen. Soultek mendien zehar jazarri eta, azaroaren 23an, León ailegatu zirenerako, 10.000 soldadu besterik ez zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Londres: Greenhill, 268–269 or. ISBN 1-85367-276-9..
  2. Calluela Fernández, José Gregorio; Gallego Palomares, José Ángel. (2008). La Guerra de la Independencia. Historia bélica. Pueblo y nación en España (1808-1814). Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca, 162-163 or. ISBN 978-84-7800-334-1..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]