Esperanza Aguirre
- Artikulu hau politikari espainiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Esperanza Aguirre y Gil de Biedma (Madril, 1952ko urtarrilaren 3a) Madrilgo Erkidegoko Alderdi Popularreko politikaria da. Madrilgo Erkidegoko Gobernuko 3. presidente ohia da. Karguan 2003tik 2012ra arte egon zen eta aurretik, Hezkuntza eta Zientzia ministroa eta Senatuko presidentea ere izan da. Britainiar Inperioko Ordenaren dama da.
Oso ezagunak izan ziren Esperanza Aguirreren eta Alberto Ruiz-Gallardón alderdikideearen arteko gatazkak erkidegoko gobernuaren boterea lortzeko. Bilderberg Talde erdi-sekretuko kidea da.[1]2011ko otsailean ebakuntza egin zioten, bularrean zuen minbizia zela eta eta politika aktiboa uzten zuela iragarri zuen[2].
Hala ere itzuli zen, Madrilgo alkatetzarako hauteskundeetara aurkeztuz[3], eta hauteskundeak irabazi zituen[4]. Hala ere Ahora Madrideko Manuela Carmenak eskuratu zuen alkatetza[5].
Ustelkeria kasu ezberdinak zirela eta, bere inguruko hainbat alderdikide eta kargu ohi atxilotu eta prozesatu zituzten. Hori dela eta 2017ko apirilaren 24an dimisioa eman zuen ordezkari eta eledun gisa[6].
Kargu publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015-2017, Madrilgo Udaleko zinegotzia.
- 2003-2012, Madrilgo Erkidegoko Gobernuko presidentea.
- 1999-2002, Espainiako Senatuko presidentea.
- 1996-1999, Espainiako Gobernuko kultura, hezkuntza eta kirol ministroa.
- 2004-2016, Madrilgo Alderdi Popularreko presidentea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) CURSO EMAÚS. Partidos políticos y Bien Común ¿A quién sirven los partidos políticos?. Solidaridad.net (Noiz kontsultatua: 2010-05-13).
- ↑ Gómez, José Andrés. Esperanza Aguirre anuncia que abandona la política activa. El Mundo (Noiz kontsultatua: 2017-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Esperanza Aguirre será candidata a la alcaldía dos años después de anunciar su retirada» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2017-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Resultados Electorales en Madrid: Elecciones Municipales 2015» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Manuela Carmena elegida nueva alcaldesa de Madrid» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2017-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaya, Luca Costantini, Vicente G.. (2017-04-24). «Esperanza Aguirre dimite como concejal» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-04-24).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esperanza Aguirre |
Aurrekoa Alberto Ruiz-Gallardón |
Madrilgo Erkidegoko presidentea 2003-2012 |
Ondorengoa Ignacio González |
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Espainiako biografia zirriborroak
- Wikipedia:Asamblea de Madrid identifikatzailea duten artikuluak
- 1952ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Alianza Popularreko politikariak
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Madrilgo Erkidegoko presidenteak
- Madrilgo politikariak
- Madrilgo zinegotziak
- Emakume alkateak
- Espainiako handikiak
- Madrildarrak
- Ohorezko Legioko ofizialak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleak
- Espainiako senatariak