Espainia Berriko Erregeorderria
Espainia Berria Virreinato de Nueva España | |||
---|---|---|---|
1535 – 1821 | |||
Espainiar Inperioko erregeorderria | |||
| |||
Goiburua Plus Ultra | |||
Berde argiz hedadura maximoa. Berde ilunez de factozko hedapena | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Mexiko Hiria | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Peso eta Espainiako Erreala | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Ofizialki gaztelania | ||
Erlijioa | Katolikoa | ||
Historia | |||
Espainia Berria edo Espainia Berriko Erregeorderria[1] (gaztelaniaz Virreinato de Nueva España) 1535ean Espainiak bere Amerikako koloniak kudeatzeko sorturiko barruti administratiboa izan zen. XVI. mendetik XVII.era Amerikan zeuden bi erregeorderriko bat izan zen; bestea Peruko Erregeorderria zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerindiarren konkistaren ondoren sortua, Meso- eta Ipar Amerikan hedatzen zen. Konkista 1519an hasi eta berez ez zen inoiz amaitu, basamortuko herrien lurraldeak okupatuz (nahiz eta batzuk inoiz ez menderatu) Espainia Berriko lurraldeak etengabe iparralderantz zabaldu zutelako. Kanpainako une gorena, hala ere, 1521ean gertatu zen, Hernán Cortések Tenochtitlan konkistatu zuenean. Erregeorderria ofizialki 1535eko martxoaren 8an ezarri zuten, lehendabiziko erregeorde Antonio de Mendoza eta hiriburua Mexiko Hiria izanik.
Espainia Berria Espainiar Inperioak Ipar Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Asian eta Ozeanian zituen lurralde guztiek osatuta zegoen. Lurraldea antolatzeko enkomiendak ezarri zituzten, non enkomenderoek botere guztia izateaz gain, beren eskualdeko biztanleriaren lana antolatzen zuten.
Bertan topaturiko meek, batez ere Guanajuato, San Luis Potosí eta Hidalgo aldean ustiatuak, Espainiako koroaren iturri ekonomiko nagusietariko bat osatzen zuten eta Europan gerrak finantzatu zituzten. Meatzaritzaz gain, erregeorderriaren produkzio-jarduera nagusiak nekazaritza (artoa, kakao eta beste landareak), abeltzaintza (europarrek eramandako abereak) eta merkataritza (Inperioko beste eskualdeekin, merkantilismo teoria jarraituz). Eliza Katoliko Erromatarrak eskualdean botere handia lortu zuen, ondasun asko izateaz gain, hezkuntza edo osasuna monopolizatu baitzuen. Botere hori atxikitzeko, 1571tik aurrera Inkisizioa erabili zuen.
Karlos III.a Espainiakoak 1786an erregeorderriaren antolakuntzan erreformak ezarri zituen, batez ere erregeordearen boterea murrizteko, intendentzien bidez.
XIX. mendearen hasieran erregeorderria krisialdi sakonean sartu zen. Iberiar Penintsulako Gerrak gaizkiagotua, 1808an José de Iturrigaray erregeordea kendu zuten eta, laster, Mexikoko independentzia gerrak 1821ean erregeorderriaren desegitea eta Mexikoko Lehen Inperioaren sortzea ekarri zuen. Agustin de Iturbide euskal-mexikarra lehenengo enperadorea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |