Eskualde autonomo (Txina)
Txinako eskualde autonomoak (txinera sinplifikatuz: 自治区; txinera tradizionalez: 自治區; pinyineraz: zīzhìqù), Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboetako bat da. Guztira bost eskualde autonomo daude gaur egun, eta hauen sortzea, bertan bizi diren talde etnikoen arabera egiten da.
Eskualde autonomoak, herrialdearen antolaketaren gorengo mailan daude, probintzia, udaltasun eta Administraturiko Eskualde bereziekin batera.
Agintea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako probintzietan bezala, Alderdi Komunistako kide bat eta gobernari bat daude. Baina, probintzietan ez bezala, eskualde autonomoetako gobernadorea, probintzian bertan aukeratzen dute.
Eskualde autonomoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guangxi probintziako gutxiengo etnikoa Zhuang etniako kideak bizi dira. Tibeteko eskualde autonomoan Tibetarrak dira nagusi, Xinjiangen Uigurrak, Barne Mongolian, mongoliar etniako kideak, eta Ningxian, Hui etniako kideak.
Izena | Txinerazko izena | Laburdura | Hiriburua | Azalera (km2) | Biztanleria | Probintzia banaketak |
---|---|---|---|---|---|---|
Guǎngxī | 广西 | 桂 guì | Nanning | 241.410 | 44.553.455 | Zerrenda |
Barne Mongolia | 内蒙古 | 蒙 měng | Hohhot | 1.218.698 | 24.259.735 | Zerrenda |
Ningxia | 宁夏 | 宁 níng | Yinchuan | 55.461 | 5.900.848 | Zerrenda |
Xinjiang | 新疆 | 新 xīn | Ürümqi | 1.774.034 | 19.988.711 | Zerrenda |
Tibet (Xīzàng) | 西藏 | 藏 zàng | Lhasa | 1.268.947 | 2.810.767 | Zerrenda |
Txinako talde etnikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako talde etnikoak 56 dira ofizialki Txinako Herri Errepublikan, nahiz eta beste herri txikiago batzuk ere badiren. Txinako Errepublikan beste hogei bat etnia desberdin daude. Dena den, Txinako Herri Errepublikako gobernuak ez ditu gehienakonartzen, Taiwanen baino ez direlako bizi.