Edukira joan

Errezeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errezeta bat errezeta-liburu baten orrialde batean. Gorago, platera prestatzeko behar diren osagaiak.

Errezeta, sukaldaritzako prozedura baten deskribapen ordenatua da. Lehenik eta behin, beharrezkoak diren osagaien zerrenda bat egin ohi da, eta, ondoren, plater bat edo edari berezi bat prestatu ohi da. Kasu batzuetan, erabili beharreko sukaldeko tresna egokien zerrenda, formula horren kostua, balio nutrizionala, jatunen kopurua eta emaitzaren argazkia ere sartu ahal dira.[1]

Sagar-tarta errezeta eskuz idatzia.

Batzuetan, errezetetan deskribapen sozial bat sartzen da, edo kritika gastronomiko bat, edo errezeta sortzaileari edo sortzaileei buruzko datu jakingarri batzuk. Testuarekin batera irudiak eskaini ohi dira.

Errezetak testu gehi irudiekin eman ohi ziren hasieran, baina gaur egun beste hainbat formatu erabili ohi dira: audioak, bideoak, aurkezpen digitalak, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978-84-9172-259-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.