Edukira joan

Errege (xakea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xake piezak

Erregea

Dama

Gaztelua

Alfila

Zalduna

Peoia

Erregea (♔♚), xakean piezarik garrantzitsuena da, arerioak berau atzemanez gero partidaren amaiera eta galera suposatzen baitu. Gutxi gorabehera 20 puntuko balioa du, halera aurrez aipatutako arrazoiarengatik balioezina den pieza da.

Errege zuria.

Xake irekieran jokalari bakoitzak bere lehen lerroan errege bana du, damaren eta alfilaren artean kokatua, E1 eta E8 laukietan.

Erregea bai bertikalki, horizontalki nahiz diagonalki laukika mugitu daiteke. Salbuespena dorrearekin batera burututako endroke mugimendua da.

Partidan zehar erregea ezin daiteke arerioaren piezen mehatxupean egon, erasotua izanez gero, ondorengo mugimenduan babesleku izango den lauki batean kokatu beharra dago.

Ez da derrigorrezkoa arerioaren erregeari mehatxatzean Xake! esanaz iragartzea.

Antzinaroan Xakearen aintzindaria den chaturanga jokoa bereganatu zutenean, gaur egun errege izendapenaz ezagutzen den piezari beren estatuburuaren izena eman dioten, Xah delakoa. Kargu honetatik Xake izena eratorri zen, bai eta pertsierazko Shah Mat (errege atzemana) esaldia ere, hortik gaur egungo xake mate esaldira eratorri zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]