Ernest Bevin
Ernest Bevin (Winsford, Somerset, 1881eko martxoaren 9a - Londres, 1951ko apirilaren 14a) britainiar politikari eta buruzagi sindikalista izan zen.
Transport and General Workers' Union sindikatuaren sortzaileetako bat eta idazkari nagusia izan zen 1922tik 1940ra. Alderdi Laboristako kide izan zen eta Lan eta Zerbitzu Nazionaleko ministro izan zen Bigarren Mundu Gerran osatutako koalizio gobernuan. Armadarako eta industria-ekoizpenerako lan-indarren hornidura maximizatzea lortu zuen, gutxieneko grebekin.
Gerraostean Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 1945etik 1951ra. Komunismoaren aurka agertu zen, AEBetako finantza-laguntza lortu zuen eta NATOren sorreran parte hartu zuen. Propaganda-bulego baten arduraduna ere izan zen, desinformazioan, antikomunismoan eta kolonialaren aldeko propagandan espezializatua.
Bere agintaldian, Indiaren eta Pakistanen independentzia, Palestinako Agintaldiaren amaiera eta Israelen independentzia ere gertatu ziren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1881eko jaiotzak
- 1951ko heriotzak
- Somerset konderriko jendea
- Ingalaterrako politikariak
- Erresuma Batuko Alderdi Laboristako politikariak
- Antikomunistak
- Londresen hildakoak
- Sindikalistak
- Erresuma Batuko parlamentariak 1935-1945
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak
- Erresuma Batuko Kanpo Aferen Estatu Idazkariak
- Erresuma Batuko Estatu Idazkariak