Eram lorategia
Persiar lorategia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 1372-002 |
Kokalekua | Xiraz Iran |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Koordenatuak | 29°38′09″N 52°31′31″E / 29.63583°N 52.52528°E |
Izen ematea | 2011 (XXXV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Eram lorategia (persieraz: باغ ارم, Bāgh-e Eram) persiar lorategi historikoa da, Xiraz hirian (Iran). Lorategia eta barruan duen eraikina Koxkh ibaiaren iparraldean kokatzen dira, Fars probintzian.
2012ko uztailaren 18an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aldiz, lorategia eta eraikina XIII. mende erdialdean eraiki zituen Ilkhanerriak edo Parseko Kaxkai buruzagi batek. Hala ere, lorategiaren jatorrizko lau zatiko antolamendua XI. mendean ezarri zuten Seljukdarrek Bagh-e Xah izenarekin ("Erregeren lorategia" persieraz).
Egungo lorategia XX. mendean eraiki zen, XVIII. mendeko lorategia ordezkateko, Qajar garaiko jauregi baten inguruan, Fars probintziako elite administratiboarena hasieran eta Xahrena gerora. Pahlavi dinastiaren garaian, Xirazko unibertsitatearen babespean ezarri zen eta bertan Zuzenbide Eskola garatu. Egun, unibertsitatea jabe izanik, jendearentzat zabalik dago eta Irango Ondare Kulturalaren Erakundeak babesten du.
-
Urmaela eta landaredia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Iranen | ||
---|---|---|
Armeniar monasterioen multzoa Iranen • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil • Maimand eta bertako kultura paisaia • Golestan jauregia • Gonbad-e Qabus • Isfahango Meskita Nagusia • Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Persiar lorategiak • Xahr-i Sokhta • Safi al-Din xekearen hilobia • Soltaniyeh • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa • Susa • Tabrizko bazarra • Takht-e Soleiman • Persiar qanatak • Lut basamortua • Yazd • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean |