Edukira joan

Elliot Kukla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elliot Kukla
Bizitza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHebrew Union College – Jewish Institute of Religion – New York (en) Itzuli
Hebrew Union College – Jewish Institute of Religion – Cincinnati (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Elliot Kukla (Victoria, 1974[1]) kanadar-estatubatuar errabino erreformista da. 2006an ordenatu zuten Hebrew Union Collegen eta munduko lehen errabino transgenero bihurtu zen[2][3].

Victorian jaio zen[1] eta Torontoren eta Hawaii uhartearen artean hazi zen[4]. Erlijioa eta arte ederrak ikasi zituen Torontoko Unibertsitatean. Gero kazetari gisa lan egin zuen Toronton. 2004an masterra egin zuen Hebrew Union Collegen[2].

Ordenazioa baino sei hilabete lehenago armairutik irten zen gizon trans gisa[5][6]. Geroago, pertsona transgeneroa ere zen lagun batek eskatuta, sexua berresleitzeko prozesurako lehen bedeinkapena idatzi zuen, eta 2007an Judaismo Erreformaren aldeko Batasunak argitaratutako LGBT gaiei buruzko Kulanu eskuliburuan sartu zuten[7][8].

Sh'ma: A Journal of Jewish responsability, Zeek: A Journal of Jewish Thought and Culture, Lilith eta beste antologia batzuetan ere idatzi du[2].

San Frantziskora bizitzera joan baino lehen, Toronton, West Hollywooden eta Lubbocken zerbitzatu zuen[5]. 2008tik 2021era, San Frantziskoko Jewish Healing Centerren errabino izan zen eta orain Svara yeshivan irakasten du[4].

Errabino izateaz gain, LGBT pertsonen eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko aktibista da[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Kukla, Elliot. «Commentary: I’m the child of a Holocaust survivor. I know the trauma inflicted on Gaza will last for generations» The Spokesman-Review 2023-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  2. a b c (Ingelesez) «Our Rabbis» Bay Area Jewish Healing Center jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-12-28) (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  3. (Ingelesez) «Pathways Speakers Bios & Information: Rabbi Elliot Kukla» Institute on Aging jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-11-26) (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  4. a b c (Ingelesez) Sanders, Wren. «Rabbi Elliot Kukla Wants Us to Remember the Many Genders of Ancient Judaism» Them 2023-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  5. a b (Ingelesez) «Who we are» TransTorah (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  6. (Ingelesez) Spence, Rebecca. «Transgender Jews Now Out of Closet, Seeking Communal Recognition» Forward 2008-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  7. (Ingelesez) «Blessed are the transgendered, say S.F. rabbi and the Reform movement» The Jewish News of Northern California 2007-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  8. (Ingelesez) Lesser, Joshua; Shneer, David; Plaskow, Judith. (2010). Torah Queeries: Weekly Commentaries on the Hebrew Bible. New York: NYU Press, 27 or. ISBN 978-0-8147-4109-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]