Elizabeth Jane Gardner
Elizabeth Jane Gardner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Exeter (en) , 1837ko urriaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | estatubatuar zuria |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Saint-Cloud, 1922ko urtarrilaren 28a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | William-Adolphe Bouguereau (1896 - 1905eko abuztuaren 19a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lasell University (en) Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | italiera alemana ingelesa frantsesa |
Irakaslea(k) | Ange Tissier (en) Jules Lefebvre William-Adolphe Bouguereau Hugues Merle (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista |
Lantokia(k) | Paris |
Mugimendua | Akademizismoa |
Izengoitia(k) | Bouguereau, Elizabeth Jane Gardner eta Bouguereau, William-Adolphe |
Genero artistikoa | erretratua genero-artea arte sakroa |
Elizabeth Jane Gardner (Exeter, New Hampshire, 1837ko urriaren 4a – Saint Cloud, 1922ko urtarrilaren 28a) margolari figuratibo estatubatuarra izan zen, eta bere bizitzaren zatirik handiena Parisen erbesteratuta bizi izan zuen. Hantxe, Parisen ikasi zuen Hugues Merle eta Lefebvrerekin,[1] azkenik, William-Adolphe Bouguereaurekin, 1896an ezkondu baitzen, eta haren estiloa hain arrakastatsua izanik, haren obraren zati bat senarrarenarekin nahas daiteke.
Margolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1866an Gardner Parisko Aretoan erakusketa bat egin zuen lehen emakume iparramerikarra izan zen.[1] Erakusketa horretan hogeita bost aldiz ere parte hartu zuen.[2] Urrezko domina jaso zuen 1877ko Aretoan, ohore hori jaso zuen lehen emakumea bihurtu zen.[3]
Badakit kritikatu egiten nautela nire nortasun artistikoa intentsitate handiagoz ez aldarrikatzeagatik, baina nahiago dut Bouguereauren imitatzaile onena izan ahanzturan erortzea baino. Elizateth Jane Gardner
Gardnerrek Auburndalen (Massachusetts) ikasi zuen Lasell mintegian, eta lehen arte-prestakuntza jaso zuen. Bostonen maisu zaharrak kopiatzen zituen bitartean, Gardner bere marrazteko modua guztiz egokia ez zela eta Europara joan behar zuela ikastera konturatu zen. 1864. urtean Parisera joan zen, Robinsonekin batera.[3]
Gardnerrek gizon gisa janzteko baimena eskatu zuen, Gobelinsek emandako klaseetara joateko. Oso emakume azkarra eta trebea izan zen hizkuntza-mailan, eta gai izan zen bezeroei ingelesez, frantsesez, italieraz edo alemanez hitz egiteko, erosoago senti zitezen. Gardner-ek bazekien nola egin publizitatea eta nola egin harremanak, karrera sustatzeko eta enkargu berriak lortzeko.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1877ko Aretoan, Urrezko domina jaso zuen ,ohore hori jaso zuen lehen emakumea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Konfidentzia (1880)
-
David Artzaina
-
Gardner-Garde – '
-
Neska zuhurtziagabea[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) www.bibliopolis.com. «One Hundred American Paintings by Paul Manoguerra on Mullen Books» Mullen Books (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
- ↑ «Biografia d'Elizabeth Jane Gardner» National Museum of Women in the Arts.
- ↑ a b «Biografia d'Elizabeth Jane Gardner» Lawrence Cantor Fine Art.
- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elizabeth Jane Gardner |
- http://www.nmwa.org/collection/proferrealitate?LinkID=285 artxibatzea .
- http://www.fineoldart.com/browse_by_essay.html?essay=166 artxibatua.