Eibhlín Dubh Ní Chonaill
Eibhlín Dubh Ní Chonaill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1743 |
Heriotza | 1800 (56/57 urte) |
Familia | |
Ama | Máire Ní Dhonnchadha Dhuibh |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Eibhlín Dubh Ní Chonaill, Eileen O'Connell izenez ere ezaguna (c. 1743 – c. 1800) Irlandako idazle eta olerkari gaelikoa izan zen, eta bertako lurjabe klasearen parte ere bai. Caoineadh Airt Uí Laoghaire izeneko hileta eresi bat konposatzeagatik da ezaguna, haren senarra hil zenean irlanderaz idatzitako lan luzea eta goraipatua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoek 15 urterekin antolatu zioten lehen ezkontza. Baina senarra oso nagusia zen eta sei hilabeteren buruan hil zen.[1]
1767an Art Ó Laoghaire kapitainarekin maitemindu zen. Eibhlín Dubhek 23 urte zituen, eta familiak ez zion harremana onartzen, horregaitk kapitainarekin ihes egin eta ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten, eta horietako hiru haurtzaroan hil ziren. Art hil zenean haurdun zegoen Eileen.
Eibhlín Dubh eta bere familia Irlandera nagusi zen eremu batean bizi ziren, eta hango klase agintari eta lurjabe gehienak bezala irlanderaz eta ingelesez hitz egiten zuten (gutunetan ingelesez). Klase aberats honetan ohitura zen seme-alabak tokiko nekazari familiek haztea prestakuntza-urteetan, eta haien etxeetan irlanderaz jabetzen ziren. Ohikoa zen irlandera lotzea adierazpen emozional sakonekin, eta doluarn hizkuntza ere hura izatea.[2]
Caoineadh doluzko olerkia Eibhlín Dubhek senarraren aitaren eta arrebaren ekarpenekin idatzi zuen, eta ez zen idatziz jarri hamarkada batzuk geroago arte, ahozko tradizioan zenbait bertsiok iraun zutelarik. Rosc izeneko metrika tradizionalean osatu zen, ohikoa era honetako olerkietan, eta gai tradizionalak biltzen ditu: hildakoa goraipatua da, haren lorpenak goresten dira, haren etsaien aurkako mendeku mehatxatzen eta, eta bizitzara itzul bedi ere eskatzen zaio senar zenduari.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eibhlín Dubh Ní Chonaill. .
- ↑ Op. cit., O'Connell, p. 238.
- ↑ ibid., pp. 22-23.