Edukira joan

Egiptoko Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egiptoko Erresuma
المملكة المصرية
1922 – 1953
Monarkia konstituzionala
Egiptoko Erresumako bandera

Egiptoko Erresumako armarria

Berde ilunez, Egiptoko Erresuma
Berde argiz, Sudan Anglo-egiptoarra
Berde argiena, Libia Italiarra 1919an pasatako lurrak.
Geografia
HiriburuaKairo
Biztanleria15.933.000 (1937)
Azalera3.418.400 km² (1937) km²
Ekonomia
DiruaEgiptoar libera
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera (ofiziala)
Egiptoko arabiera
ErlijioaIslam sunita
Historia
Aurrekoa
Egiptoko sultanerria
Ondorengoak
Egiptoko Arabiar Errepublika
Libiaren britainiar administrazioa

Egiptoko Erresuma (arabieraz: المملكة المصرية‎) 1922an sortutako estatua izan zen. De iure independentea zen baina britainiarrek bere kanpo-harremanak, armada eta komunikazioak kontrolatzen zituzten.

Estatus berria adierazteko Fuad erregea sultana izatetik errege izatera pasa zen. Bere agintaldian Wafd alderdi nazionalistaz gain, Alderdi Komunista (1925) eta Anaia Musulmanak (1928), alderdi sorberriek ere eragin handia izan zuten.

1936an Farukek, hamasei urte besterik ez zituela, tronua jarauntsi zuen. Abisiniaren italiar okupazioak asaldaturik, anglo-egiptoar ituna sinatu zuen eta britainiarrek Suezko kanala baino ez zuten mantendu.

Ustelkeriaz beterik, egiptoarren ustetan erresuma britainiar txotxongilo besterik ez zen izaten. Hori zela eta, Palestinako Gerran menderatuak izan ondoren, 1952an armada matxinatu zen. Faruk Fuad bere semearen alde abdikatu zuen baina 1953an monarkia abolitu eta errepublika aldarrikatu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]